HIMALAIAN HIRU KOLORE



2007/06/20

SKARDURA HELDU GARA

Ekainaren 20. Atzo gauean, 15 orduko bidaia txikitzailearen ostean Skardu herrira heldu ginen. K2 hotelean sartu gaituzte gure gozamenerako. Lorategi ederretan ibiliko gara lasaitasunaren bila, eta aurrean zabaltzen zaigun margolan ederraz ere gozatuko dugu.
Lotaldi ederra eta etenbakoa egin dugu gaur lehen aldiz Koke eta biok. Gosaldu eta gero biharko petateak prestatzen hasi gara, bihar Askolerainoko bidaia burutuko baitugu. Betiko buruhausteak dakartza bultoak prestatzea, lantzean lantzean jakin behar da non utzi duzun bapatean bilatu nahi duzun hori eta askotan ez da erreza bildu den kaosaren artean. Azkenean lortu dugu petate guztiak 25 kilotan jartzea.
Gero, goiza mantso doala ikusirik, Valentin Giro lagunaren bila joan naiz. Beroa izan da elkarri luzatu diogun besarkada estua. Gustura izan gara gerizpean honetaz eta hartaz mintzatzen, elkarren motibazioak zabaltzen eta partekatzen.

Eguna lasai joango zaigu eta biharkoa gogor etorriko da. 5 orduko bidaia izango dugu Askoleraino. Handik benetako espedizioa hasiko zaigu, lehen urrtsak, lehen nekeak, lehen mendiarekiko harreman estuak. Ametsak berri egi bihurturik.
Musu handi bat munduaren beste aldetik.

2 comments:

Anonymous said...

Aupa Juanra!!

Txo animorik handienak Lekeitio aldetik!Lasai hartu,asko disfrutatatu. Zoriontsu izan beharko zara, beste gutxi batzukin batera, ametsak errealitate bihurtu bait dozuz bizitza hontan.

Animo...ah y no engordes.Jajaja

Anonymous said...

Aupa Juanra! Animo gutiak Bakixotik, Pakito eta Egoitz zurekin gaude, jo ta ke tontorrararte!!

Laister arte

Egoitz

-----

contador de visitas

Blog Archive