HIMALAIAN HIRU KOLORE



2018/02/28

UR LASAIAK


Las aguas tranquilas: Diario Vasco

2018/02/26

EGUZKIAREKIN

Eguzkipean mendiak oro eder.
Larunbat eguerdian Eretzara (orkatzak gerturik ikusita). Igande goizean Urduña aldean: Bagate, Bertzeta, Artekobatza eta Alto de los Caminos. Ederraaaaak!




2018/02/19

OROZKO INGURUAN

Atzoko eguraldi goibelpean Orozko aldean ibili ginen. Oketagana, Iturritxueta, Aspaltza, Eskorta eta Larragorri gailurrak bisitatu genituen. Toki paragabea, eta bakartia. Ederra.





JÓHANN



Bestelako paisaiak, bestelako espazioak. Horiek izaten dira zure baitako kosmos hauskorra anitzetan inarrosten dizuten ikusmenak. Halakoetan zabiltzanean, begiek zure arima puzten dizute inoiz ikusi-gabeko irudien bidez. Behin, horixe sentitu nuen, bertako hizkuntzan Island izena duen irla batera joan nintzenean. Bilbo osoaren besteko populazioa duen uharteak bihotza irauli zidan. Islandiako geografia errearen polikromia itzela zen. Lurraren eta naturaren performancea eta metamorfosia batera; izotza eta kea, sua eta elurra, sumendiak eta berdetasuna, eta milaka hegazti, tai gabe, zure buruaren gainean, lanbroan.
Misterioa eta botere baltsamiko edo katartikoa gordetzen zituen irlak, edozein txokotan, edozein badiatan, amildegitan, mendixkatan. Irudi enigmatikoak ziren nire begiek ikusten zituzten guztiak.
Espazio horiek inspiratutako musika ere sofistikazioaren eremutik hurbil dabil, eta ondo deskribatzen du hango paisaiaren dekoratua. Gure bizitzako soundtrack erraz bilaka daitekeen soinuak bestelako intentsitatea erakartzen du. Islandiakoak dira Sigur Rós musika talde xarmangarria,  bai eta gerora (zorionez) deskubritu nuen Jóhann Jóhannsson konposatzailea ere.
Une askotarako soinu banda itzela luzatu zidan azken horrek. Sicario, Arrival edota The Theory of Everything film ederrei musika epikoa jarri zien. Bestelako produkzio pribatuagoak ere sortu zituen, hala nola Orphée, nire aburuz mirakulu abisala eta musikala, trantze betierekoan jartzen zaituen horietakoa, galera edota fragilitatearen soinua litekeena.
Bada, aste honek albiste tristea ekarri dit. Jóhann Jóhannsson hilik topatu dute bere etxean (agian horregatik erabili dut iragana konturatzeke?). Ez dakit zergatik goibeldu nauen hainbeste, baina, harrezkero, behin eta berriz entzuten ari naiz bere obra, inguratzen gaituen errealitate amnesiko, grotesko eta esperpentikotik ihes egiteko era utopiko bakarra baita.Gizakiaren endekapena eta existentziaren laborriaren kontrako antidoto eta energia bitala da Jóhannen musika, agian eternitaterako bidaia posible bat.


2018/02/13

ARRES 2018






2018/02/09

ARNAS


2018/02/08

HOTZ



2018/02/07

UFFF!

2018/02/06

MISS


Atzera begiratzen duzunean behinolako bizipenak, harremanak eta garaiak ikusten dituzu lanbrotuta. Batzuetan, denboraren zurrunbiloak zirkulu bat itxi duela begitantzen zaizu, eta han, espazio urrunean dagoen hori guztia, nolazpait, benetako iragana dela sentitzen duzu, betirakoa.
Sentsazio hori izan dut asteon Himalaiako kronista ezaguna zen Miss Elizabeth Hawley kazetari estatubatuarra zendu dela jakin dudanean. Berarekin egoteko abagunea izan nuen hainbat alditan, eta guztietan -inoiz mendi altu batera igo ez zen arren- mendia inoizkorik ondoen ezagutzen zuen aditu baten presentzian nengoela iruditu zitzaidan. Txoferdun Volkswagen zaharrean etorrita, berak hartzen gintuen ostatu emanik geunden hotelean, Katmandura heldu eta hurrengo goizean. Hantxe berriketan aritzen ginen genituen planez. Nortasun serioko emakumeak galderak egiten zizkigun: zein zen zure lana, zein mendi igoak zenituen, zein bide, …. Eta bueltan: zein ordutan tontorrean, zer ikusten zen, nor zegoen zurekin, zenbat ordu gorakoan, …. Detektibe pribatuaren ohiko galdeketa. Trebea zen galdetzen, eta zorrotza iritzietan. Horiei esker, Nepalen egin diren espedizioei buruzko datu base ikaragarria lortu da. Bere aurretik himalayismoaren eskalatzailerik inportanteenak iragan ziren, eta eurek ere onartu behar izan zituzten emakumearen ezezkoak eta ezbaiak, bera izan baitzen mendian egindako iruzurra edota gezur-jarioaren igoera azaleratzeko eta argitzeko ahalmena zuen bakarra. Bere berba ezpal onekoa baitzen. Hamalau handiak igotzeko lasterketan murgilduta zeuden pisu handiko mendizale dezentek berriz errepikatu behar izan zuten igoeraren bat edo beste, Miss Hawley dudazkotzat hartuta baitzuen.
Handienak zapaltzen munduko lehen emakumea zein zen ebasteko orduan, Oh Eun-Sun korearraren eta Edurne Pasaban mendizalearen arteko lehian, bera izan zen epaile.
Guztion miresmena zuen irabazita, baita bizileku izan zen Nepal herriarena ere, hainbestean ezen Nepalgo Gobernuak egindako berebiziko lanagatik Hawley izena ipini zion sei mila metroko mendi bati.





-----

contador de visitas

Blog Archive