HIMALAIAN HIRU KOLORE



2007/07/09

7000 METROTARANTZ

Ekainak 9. Bigarren kanpamentua jarrita daukagu honezkero. Egun eder batzuk agertu ziren itxura txarreko beste baztuen artean, eta oso ondo aklimataturik ez geunden arren (1. kanpamentua ez dugu jarri) gorako bidea hartu genuen 6100 metrotan jarri behar zen dendatxoari leku polit bat topatzeko asmoz. Gau bat pasatu dugu han goian, desolatioaren artean, baina halarik ere gorputzak ondo erantzun du eta hori poztekoa da.
(Irudian 3. kanpamentua)

Bajatu ginenean eguraldi txarrak hartu zuen berriz inguru eder hau, eta hiru egunetan zehar ez gaitu abandonatu. Hausnartzeko egunak izaten dira elurtzaren azpiko hauek, etxean ditugunak gogoratzekoak, esperientzia honen ostekoa zer izango den irudikatzeko uneak, ditugun neke guztiak osatzeko tarteak.

Baina ekaitzaren ostean dator barea eta gaur bertan eguzkiak esnatu nau, eguzki argitsu eta indartsu batek, mendietako maldeetan pilaturiko elurra uxatzen tematu denak. Guretzat relax eguna izango da hau, gorputz flakatua garbitzeko eguna, usain txarreko arropa zikina garbitzeko eguna eta nola ez, lagunekin egoteko eguna ere bai.



Marron, Edurne, Valen, Ivan, Asier, Juanjo, Ferran eta besteak dira nire kanpamentutik hurbil ditudan beste lagunak, kafeak, madalenak eta une goxoak partekatzera gonbidatzen nautenak. Hauei esker etxetik kanpoko ihesaldi honek beste itxura bat hartzen du, luzatzen dizuten berotasuna handia baita.

Bihar bertan gorantz abiatuko gara 7000 metrotan lo egiteko helburuarekin. Dena ondo ateraz gero, datorren ekinaldiak tontorreraino eramango gaitu hemengo jainkoak lagun.

Aste honetan, talde potente bat tontorreraino abiatuko da, tartean Edurne, Pauner, Mondineli, Dumovich, Gerlinder eta maila altuko beste alpinista batzuk izango dira. Hauen urratsa probesten saiatuko gara gu datoren astean, eguraldi txarrak ditugun planak berriz zapuzten ez badizkigu.

Gorantziak Karakorumeko bazter lehor baina eder honetatik.
Seguruenik informazio gehiago izango duzue http://www.edurnepasaban.com/ helbidean eta bideo politak ere bai. Ikus itzazue.
Muxuak.

1 comment:

Anonymous said...

Ez dek makala, hi, zakurran ipurdira jun beharra adarkaturik izateko. Zezenan aitzinetik dotore zabiltzate.

Ikusten dek giro ederra daukazutela sasi ilargi zoragarri horretan. Ointxe bertan irakurri diagu Pasaban-eta tontorreratu direla. Zuek ere kagandoletxes, antza. Animo, animo.

Hemendik ere polito, lehiaketa elegante jun dek.

Nesken musuak, Hutxinsonen tiro zerteroa eta abar.

Eta gora beti

Mike Erpin

-----

contador de visitas

Blog Archive