HIMALAIAN HIRU KOLORE



2010/10/27

PUM


Hegalaldiak joan-etorrikoak dira eta autobusak beti heltzen dira,
era berean pertsonek huts egingo dizute laster edo berandu.
Puntu honetara helduta esango dugun guztiak kaltea baino ez digu egingo.

2010/10/26

YOUR LOVE IS WASTED

mahaia kolorezkoa
oparitarako paperak
zabaltzeke, urratzeke paperok
txokoloatezko oraina
urtebetzea

kandelak amatatu baino lehen ez esan desio bat eskatzeko.
ez esan, mesedez.



told you to be patient
I told you to be fine
I told you to be balanced
I told you to be kind
Now all your love is wasted?
Then who the hell was I?

2010/10/22

2010/10/15

AIRERIK EZ

Justin Vernon - Pier 39


Jezarrita barbaroen etorreraren zain.
Izarrei begira, sagarra eskuan.
Bizitza dislokatua. Parentesien arteko arnasak itota.
Gaua.
Edo hildakoarena egiten uretan.
Airerik ez.
Begiak itxita ur azpian; begiak itxita edonon.
Ez dago salbazio posiblerik.
Besoa mugitzeke zure eskua luzatzen badidazu ere.

2010/10/13

FRAKASO




Nire bizitza frakaso txikien metaketa baino ez delako sentipena daukat orain. Maitatzen jakin ez nituen emakumeak, harrapatu ez nituen aukerak, iragaiten utzi nituen zorion uneak. Lasterketa hasita zegoen, eta ez nuen apusturik egin. Gor eta itsu nengoen, edota nire benetako izaera irakatsiko zidan zorigaitzaren argia beharrezkoa zen.

Jean-Dominique Bauby

2010/10/05

EZER


JÓNSI

zugan sinistu

2010/10/01

MEMORIA




Istripuz, gaixotasunez edota denboraren higaduaren agresioz memoria barik lotuko bagina, lapurtutako burmuin horien eramaileak beste batzuk lirateke, ez gu. Desmemoriatutako izaki horiekin nahastuko gintuena babu bat izango zen.
Memoria, munduari buruz dugun ezagutzaren depositoa da, gure emozioen ontzia, eta gure humanitatearen oinarria.
Ezin diegu orainaldi eta are gutxiago etorkizunari aurre egin memoriarik gabe, defizit horrek gure jarduera eta izaera osoa konprometitzen baititu.

-----

contador de visitas

Blog Archive