HIMALAIAN HIRU KOLORE



2011/12/21

“THE ASGARD PROJECT” GASTEIZEN

Atzo Mendi film festival amaitu zen. Sariak eman eta gero (Eukeni eta Dabidek euskarazko lanik onenaren saria eskuratu zuten, aurtengo udan eginiko espedizioaren irudiengatik), Leo Houlding eta Carlos Suarez bikotea atera zen, eta The Asgard Project filmaren zatirik ikusgarrienak eman zituzten. Ederra izan zen, ikusgarria, motibagarria.
Jende askorekin elkartu ginen. Alex, Juanjo, Javo, Txema Camara, Alberto Zerain, Leo Houlding, Carlos Suarez, eta abar.

En "The Asgard Project", el director británico presenta la primera expedición que decide escalar en libre la increíble cara norte de la Torre Asgard -un monolito kilométrico a la isla de Baffin (al norte del Canadá) considerado una de las paredes más difíciles del mundo- para hacer después el descenso con salto BASE.
El film también incluye los duros entrenamientos que el equipo que lidera Leo Houlding, entre los cuales se encuentran los que Carlos Suárez, hizo a Riglos, Brenta y Yosemite. Ayer estuvieron en Gasteiz para clausurar el Mendi Film Festival.

2011/12/20

APPARAT


Erosi dudan azken diskoa. Itzela.!

2011/12/15

2011/12/14

ALBARRA

Kolegak Albarratik. Energia beteriko bideoa ederra. Zorri, Xabi, jabitza, makinak!!
http://xnsfilms.blogspot.com/2011/12/un-ano-mas-nueva-visita-albarracin-y.html

2011/12/13

2011/12/12

GALDU

Zoriontasuna galduta ez egotearen segurtasuna da


RIGLOS (Guirles-Campos)

Barikuan, lan egin ostean, lagunekin elkartu eta Riglosera abiatu ginen. Buruan, Guirles-Campos, Murciana, Iñuxente edo horrelakoren bat. Lehenengoan sartu ginen Jordi eta biok. Eta Jero, Candi, Luis eta Alfon hona: mallo Melchor Frechín, "José Antonio Sanz" (6a+, 240m).

Baten batek esan zidan guk aukeratutako bidea "rabiosillo" zela. Ostia! Gradu gogorra, oso fisikoa, eta panza batzuk oso angustiosoak. En fin, koko falta, indar falta, konti falta,...baina egin genuen. Hori marka! Jordi puto amo!

Gureak ez diren argazkiak eta infoa hemen.

2011/12/09

GEZUR

Jende erdiak ezpainak erabiltzen ditu gezurrak esateko. Beste erdiak malkoak erabiltzen ditu.

2011/11/30

ZORIONTASUNA

La felicidad es la certeza de no sentirse perdido.
(J.Bucay)

2011/11/29

ALFONSO LAGUNA ATXARTEN

Larunbatean izan ginen Alfonso mitikoarekin Atxarten. Bere mailako eskaladore-alpinista eta Atxarten inoiz ere? Halakorik! Klasikak egiten ibili ginen modu klasikoan.


2011/11/28

V BAT ZERUAN

“Hiztegiek diote ahatea bezalako hegaztia dela antzara, baina handiagoa, eta grisa duela lumajea, laranja kolorekoa mokoa, gorrixkak direla bere hankak. Entziklopedietako argazkietan ikusten dugunean, berriz, hegazti zein txori guztiek duten begirada serioa antzematen zaio berari ere, eta, nahiz kopeta handirik ez duen, kopetiluna dela esango lukete askok”.
Aspaldi batean horrelaxe hasi zuen Bernardo Atxagak eman zuen hitzaldi bat, antzarei buruz hitz egiten.
Joan den astean gure geografia zeharkatu zuten hegora bidean txori hauen aldra handiek, marra luzeetan, hodeiertzari plagio ordinarioa eginez.
Udagoieneko hego-haizearekin batera hasten dira pelegrinazio nekagarrian, batak besteari adorea emanez, gauetako isiltasunean erraz adi daitezkeen kantu xumeez.
Txikitan etxeko leihoa lubaki bihurtzen nuen larrazkenean, harik eta lehen saldoak ikusten nituen arte. Gauez ere entzuten nituen, elkarri mintzatzen, gauean talde bateratutik inor gal ez zedin.
Harridura sortzen didate. Gaztetatik sentitu dut hori. Harridura eta mirespena oreka sinplean. Distantzia kilometrikoak korritu beharreko obsesio biologiko hori, senak agindutako helburura iristeko irrika apartekoa. Une batean, hegoak zabaldu, guztiok batera aireratu eta norabide ia zehatzari ekin.
Nire urteroko hitzordu biologikoa ere bada. Eta hala, begiak zeruan iltzaturik daramatzan gizona naiz, noiz agertuko zain, kontaktu bisual hori noiz gertatuko zain. Ez diote mezuak, hizkiak edota zenbakiak izkiriatzeko ohitura zaharrari huts egiten. Hala, batzuetan abecedario berria idazten didate hodeien artean, edota V bat, gero progresiboki 7 bat bilakatuz doana. Joan den astean 1 zenbakia idatzi zidaten, eta gero marra luze-luzea, eta azkenik L baten forma hartu zuen denak.
Gure buruen gainetik txoriak iragaten direnean, intentsitate berezia zabaltzen da larruazaleko poroetatik. Inoiz zozoekin ere gertatu zait. Saldo zenbakaitzak zuhaitz artean ziplo agertu, airearen mugimendu eskergak sentimenduen lekualdatzea ekarri, eta ondoan duzuna besarkatzen duzu. Intentsitate berberarekin. Betiko besarkatu ere.

2011/11/24

ERAMAN

ZERGATIAK


¿Por qué escribe usted?

Porque el fantasma porque ayer porque hoy:
porque mañana porque sí porque no
Porque el principio porque la bestia porque el fin:
porque la bomba porque el medio porque el jardín

Porque góngora porque la tierra porque el sol:
porque san juan porque la luna porque rimbaud
Porque el claro porque la sangre porque el papel:
porque la carne porque la tinta porque la piel

porque la noche porque me odio porque la luz:
porque el infierno porque el cielo porque tú
Porque casi porque nada porque la sed

porque el amor porque el grito por qué no sé
Porque la muerte porque apenas por que más
porque algún día porque todos porque quizás.

Oscar Hahn

2011/11/17

CLIMBING EDERRA





Alex, Zigor, Esti eta Jordi bildu ginen, udazken honek eskaintzen dituen egun zoragarrietan eskalatzera joateko. Alluitz aldean ibili ginen. Giro ederra, benetan! Besoak tinkaturik.

2011/11/16

ZUGANDIK

No era tu cuerpo vacío lo que quería de ti.
Tu cuerpo,
sin amor,
no es ni más hermoso ni más sabio
que cualquier otro cuerpo.
(Miriam Reyes)

2011/11/14

ROSA

ROSA from Jesús Orellana on Vimeo.

HAIZEAGATIK


Haize dezente atzo. Hego-haizea. Txori joankoiek, migratzaileek probestu zuten hegoranzko bidaiari ekiteko. Atzo ikusi nituen aldra handietan antzarrak eta usoak, bidaia miresgarrian!

2011/11/11

TXORIAK NONAHI



“Sé que cuando uno ve las cosas desde afuera, cuando uno no se siente complicado en ellas, es muy fácil proclamar qué es lo malo y qué es lo bueno. Pero cuando uno está metido hasta el pescuezo en el problema (y yo he estado muchas veces así), las cosas cambian, la intensidad es otra, aparecen hondas convicciones, inevitables sacrificios y renunciamientos que pueden parecer inexplicables para el que sólo observa."

La Tregua, Mario Benedetti

2011/11/10

IZENA


[…] Estaba abrazada al suelo, diciendo un nombre. Creí que me había muerto y que la muerte era decir un nombre sin cesar.
(Alejandra Pizarnik)

2011/11/07

ZERTAN ARI OTE ZINEN

Ezagutzen ez dudan herri batean
bapatean, ixilean bezala agertu naiz
kafetegi barrura sartu, lekua hartu
eta nire ingurura begiratzen jarri naiz
bikote bat muxuka mundua desafiatzen
bizitza xurgatzen
muxuz-muxu maitasuna puzten
ez dute besteentzako lekurik apenas uzten
telebistari begira jarri naiz, naiz, naiz...

Nahiz eta albisteek, berri guztiek,
berri gehienek
hortzak erakusten dioten zorionari,
zorion apurrari
Sanzek ezetz, ezetz euskarari
hiru palestinar zulora, real madrilek gola
arma tiro pum, atxilotu lotuak edonun
eta galdetzen dut zer ote den hau
bizi ala iraun, bizi ala iraun,
biziraun zu barik

Noizean behin barregin
bakoitzak bere ikarak
gordetzen ditu berekin
halakoak gara
ezinegona, zulo sakona
sentitzen dudana ez da batere ona
batzutan, askotan, gehiegitan, oso maiz
gaizki nabilela ohartzen naiz
kamarero: kafe bat, hutsa ta doblea
gaur ez dut ametsik egin nahi, nahi, nahi...

Nahikoa da, ez dut ilunegi azaldu gura
altxa aingura eta bakarrik atera nahiko
nuke kanpoko mundura
baina kosta egiten zait,
kosta egiten zait, bai
ta ez naiz ari,
ez naiz ari damu eta erruei buruz
hainbat zauri irekirik ditut
horixe da dena, barkatu

Behin idatzi zenuen elaberri hura
nire poemengatik trukatu nahi nuke
jakiteko behingoz ni sufritzen
ari nintzen bitartean
zu zertan ari zinen
zertan ari ote zinen

Dirudizun bezain zoriontsu
izan zaitezen opa dizut

2011/11/03

SECRET POINT







Itsasotik hurbil, kresala aurpegietan. Bloke politak eta parajea ikusgarria. Zangak ikusi genituen zientoka!

2011/10/27

TRASLAZIOAK

Helios - The Jaguar Sun


Ekaineko goiza, esnatzeko goizegi,
beranduegi, ordea, berriz ere lokartzeko.

Oroitzapenez beteta dagoen berdetasunean
sartu behar dut, eta begiradarekin jarraitzen naute beraiek.

Ez dira ikusten, hondoarekin erabat
nahasten dira, kameleoi perfektuak.

Beraien arnasa entzutear nago,
baina gorgarria da txorien kantua.
(Tomas Tranströmer)

2011/10/26

CANO (Harkaitz, prefosta!)

SI ALGUNA VEZ TUVIESE QUE VENDER ESTA CASA QUE NO ES MÍA

Diría que tiene diez metros cuadrados de ventana
diez metros cuadrados de puro cielo azul
se mire por donde se mire
y que a uno lo asaltan terribles ganas de agarrar un destornillador
desmontar esas ventanas
ponerlas en el suelo y saltar
dentro de esos 10 metros de azul inoxidable.

Pero lo cierto es que ya lo dijo el poeta:
el cielo no es azul, el cielo
ni tan siquiera
es cielo.

ROZAS


Zorriren iradokizuna. Joan beharko da egunen batean, ezta?

2011/10/21

2011/10/20

USOBIAGA

Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak lehiatzeari utziko dio, hernia diskoan eta sorbaldan sentitzen duen minagatik. 2009an Munduko Txapelketa irabazi zuenak adierazi du denbora asko daramala gaiari buruz hausnartzen, eta jada argi duela zer egingo duen. "Amaitu da", dio bere blogean idatzitako gutunean. (http://patxiusobiaga.com/)

Usobiagaren hitzetan, lesioek bultzatu dute erabakia nahi baino lehenago hartzera: "Banekien denbora askorik ez zitzaidala geratzen, motibazioa ez zela lehen bezain bizia, baina ez nuen pentsatzen une hau 2011n helduko zenik".

"Eskalatzeko oinetakoak jantzi eta eskuetan magnesioa eman gabe bi hilabete daramatzadan arren, eskalatzaile izaten jarraitzen dut, eskalatzeko eta aurrera egiteko gogoarekin, hau ez baita sekula amaitzen".
Gure artean dagoen eskalatzilerik fibrosoena eta indartsuena. Aupa Patxi!

2011/10/19

BALTZOLA ERA ABSTRAKTOAN

Artelanak oinarrizko ideia batetik abiatzen dira, non barrua kanporekin, barru-barrukoa pribatuarekin, arina eta pisutsua naturala eta artifizialarekin kontrastatzen diren. Horretarako, artistak bere lanean ohikoa den baliabidea erabiltzen du: marra baten irakurketa baldintzatua. Artistak formak eta bolumenak sortzen ditu, non fragmentazioa eta koloreak protagonistak diren. Pieza bakoitzarekin ere adierazpen poetiko eta emozionala agertzen da.

Zentzu honetan familia handi bateko kideak dira lanak, elkarren aurrean harreman eta elkarrizketak sortzeko gertu. Pieza hauek gomuten zatiak eta egunerokotasunari dagozkion elementuak dira, nahasiak, distortsionatuak, abstratoak.
Argazki guztiak, Zorri Kandynskirenak dira. (Toma ya!)

2011/10/11

BEHELAINOAK

Moroak gara behelaino artean. Batzuetan. Edota Alostorreko beleak elurretan, mendi erpinak eguzkitan, belaze izoztuak neguan gure lurraldeko Etxaburuko dorrearen inguruan, edota Arthur erregea eta Ginebra, Kameloteko gazteluan, Galahad semearekin. Askotan galtzen gara izuen gordelekuetan barrena, beldurrez, bidaia anakronikoan, betierekoan, marginalia neurribakoan, atabala hartuta eta euria tai gabe egiten duelarik, pausu geldoan, besteen narrazioak entzuten ditugun arte, eta horiek geldiarazi eta kokatzen gaituzten arte, ni ez naiz hemengoa esatera bultzatzen gaituzten arte. Gure poesigintzaren katalizatzaileek (Celan, Hauden, Kavafis, J. Swift, Coleridge, Melville, Poe, Eliot, Faulkner, Kavafis, Cesare Pavese,…) izkiriaturik aurkitu ditugu gure poemak, inoiz idatziko ez genituzkeenak, baina era berean, beti idatzi ditugunak, marinel zaharrek ere idatzi dituztenak, zitroi urez, hogeitaka letra nahasiz. Bakarrik gaudela ohartuko gara, ez garela geure baitakoak, ez ditugula ifar aldeko orduak gurekin, ez eta hezurrezko xirulak gurekin, eta leku askotan maitasuna sentitu dugun arren, han izanik hona gara, hartzara, moroak behelaino artean legez, xentimorik gabe, lege beltzak zigortuak.
Espazioak murriztuko dizkigute, hogeita bi urtez askatasuna kenduko, torturaren estrategiak hedatuko, eta gartzelako poemak idaztera behartuko gaituzte beste behin, era isolatuan, armiarma, inurri eta burdinazko barroteen artean ogi-mamiak jatera datozen kurloien lagun.
Bertatik, Ainhoa izeneko neska bati gutunak idatziko dizkiogu hizkuntza ederrean, eta lagunari ere esango “dhnuy illa nyha majah yahoo” (zaindu zaitez gizontxo!), barruan hitzen ondoezak hiztegietako eleak jaten dituen bitartean.
Halarik ere, ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan, baina kolosala da lagun izoztuarekin berba egitea berriz, pozik, akordatzen garen gauzez, bizi izan ditugun kontuez, zazpi herrialdetako ipuinak buruz ikasiz, atzerriko literaturak gurera ekarriz, betirako mamuak bilakatuz.
Azken finean, hau da gure ondasun guzia, behelainoan moro sarituak izanik edo ez.

2011/10/10

ELUR KOTOIZKOA



Elur kotoizkoa eta zuritan bizitzeko grina.

2011/10/06

FONTENEBLEAU







Blokearekin erabat obsesionaturik dabiltzan lagunak (Zorri, Ander, Jabi,...), Fonte-n izan ziren abuztuan. Hemen argazkitxo batzuk. Zein makinak zareten!

-----

contador de visitas

Blog Archive