HIMALAIAN HIRU KOLORE



2011/05/31

ARIMAREN EZPALAK

Aizkorari heltzen dio eskuartean eta arimari ere ezpalak ateratzen dizkio, hatsalbo dagoela, arnas batean dagoela, egurraren zainari begia kendu gabe, hodeiertzari begiratu gabe. Gero bai, burua altxatu eta zerura so egiten du, laino guztien azpitik dauden mendietara, sasi guztien gainetik dauden hodeietara. Deskantsua hartu barik, harako da, mendirako jantzia, eta aire fineko altura irenstera doa.
Halakoa da Alex Txikon. Energia iraungiezineko mutila, espontaneoa, bizia, sendoa, naturala, apala eta hitzezkoa. Gustuko ditu mendiak, txikiak zein altuak, baina azken urteetan bere urratsek Himalaiako mendi erraldoietara eraman dute, eta hala, handienetan handienekin neurtu ditu gogoa eta odola, nekea eta ilusioa, ametsa eta pasioa.
Joan den urtean, berarekin biltzeko zoria izan nuen Tibeteko lautadak zaintzen dituen Shisha Pangma mendiaren magalean. Aspalditik elkar ezagutzen bagenuen ere, artean mendian indarrak batu gabekoak ginen, bakoitza bere aldetik ibilia baizen. Han, ametsaren bideak elkarganatu gintuen, eta mendi zabal haren erpinak ere bai, izan ere, puntaren puntan, Edurenen proiektua betetzen zen bitartean, berak eman zidan jaso nuen lehen besarkada.
Harrezkero bion ilusioak bat egin eta kidetu dira, eta bazter ederretara eraman ere bai. Aurten, bere konpainian eta Jose Carlos Tamayo alpinista zaildu eta miretsiarenean, Karakorumeko mendietara egingo dugu ihesaldia, nork bere ilusioei ateak zabaltzera, une magikoak partekatzera eta gutxitan bizi daitekeena bizi izaten saiatzera.

Egun hauetan, beste lagun batzuek alturetako parajeetan pairatu behar izan dutenarengatik pilatutako nerbioak atzean utziko ditugu, eta dugun eskarmentu, kontu, grina eta energia guztiarekin, hitzekin nekez azal daitezkeen sentsazioak arnastera joango gara.
Alexek, joan den ostegunean ekin zion 7000 kilometro baino gehiagoko abenturari, haraino kotxez joango baita, Felix-Baltistan Fundazioarekiko elkartasunezko proiektu bati laguntzeko.
Gero, Gasherbrum mendira abiatuko gara, eta hatsalbo gaudela, arnas batean gaudela, arimari ezpalak aterako dizkiogu.

DENALI


Alemaniako lagunek bidali didate argazkia. Alaskatik, Denali mendia. Itzela!

2011/05/24

2011/05/23

BALMASEDAN


La semana del 16 al 20 de Mayo y como todos los años, el Balmaseda M.T. ha organizado su ya clásica Semana Montañera. Este año, la temática eran las expediciones al Himalaya y Karakorum, para ello hemos contado con la presencia de 3 de los mejores alpinistas del panorama actual, que nos han hecho pasar unas agradables veladas en nuestra sede social de la "Mendiko Etxea" en Balmaseda.
LÚNES 16: Juan Ramón Madariaga (Bilbao, 1962): Licenciado en Filología Vasca por la Universidad de Deusto. Cuenta con 4 cimas de más de ochomil metros (Cho-Oyu 8.201m - Broad Peak 8.047 - Everest 8.848m - Shisha-Pangma 8.027m).
Juanra nos presentó un excelente audiovisual de su ascensión en 2.008 a la cima del Everest, junto con su compañero de cordada Jordi Estanyol. El objetivo inicial de la ascensión era ser los primeros vizcaínos en subir sin oxígeno.
Alberto Zerain y Alex Txikon también pasaron por Balmaseda.

2011/05/20

AMESTU


Eta lo bagaude, zertarako amestu?
Ta zertan esnatu hemen ez bazaude?
Eta lo bagaude, zertarako amets egin
etorriko diren egun libreekin?

Zertan amets egin?

2011/05/19

HIDDEN PEAK

Jose Carlos Tamayo, Alex Txikon eta Juanra Madariaga hirukoteak osatuko du aurtengo espedizioa. Pakistango egoera politikoa dela-eta, aldatu behar izan ditugu aurtengo planak, eta Nanga Parbat-etik Baltoroko mendietara egingo dugu salto. Gasherbrum katea bisitatuko dugu, urte bateko ezinak amets bihurtzeko berriz.

Gasherbrum I, (Hidden Peak, ezkutatzen den mendia) 8.068 metroko mendia da, Karakorumean kokatuta. Mendikate honetako 5. mendirik altuena da eta horregatik K5 ere deitzen zaio. Munduko mendietan hamaikagarren sailkapena du.
1958ko uztailaren 5ean, Pete Schoening eta Andy Kauffmanek lehen aldiz igo zuten.

2011/05/12

EZ JAKITEAK







Irauten ez duten gauzek akitzen zaituzte erabat.
irauten ez duten gauzek, irauten ez jakiteak,
desagertzen jakiten ez duten gauzek, desagertzen ez jakiteak.

2011/05/09

LORETAN

Bere urtebetetzearen egunean hil zen Erhard Loretan suitzarra, etxetik gertu zegoen mendi batean laprast eginda. Loretan mendizale handia zen. Tamaina handiko balentriak eginez, munduko mendi altuenak zapaltzen hirugarrena izan zen, Reinhold Messner eta Jerzy Kukuczcaren ostean.
1983an, Pakistaneko Karakorum mendikatera abiatu zen, eta hilabete berean, hango hiru txikiak igo zituen (aste beteko tartea hartuta), Gasherbrum I eta II, eta Broad Peak.
Hiru urte beranduago, Everest erraldoiaren maldetan, komentatzen dudan eskalada epikoenetako bat burutu zuen Jean Troillet lagunaren konpainian. Alpino estiloan eraso zioten mendiari biak ala biak, nondik eta maldarik ikezuena, pikoena eta luzeena duen tokitik, iparraldetik, Hornbein korridoretik. Hogeita hamar ordu pasatxoko ahaleginaren ostean munduko mendirik erraldoienaren gandorra zapaldu zuten, eta harrigarriena,… lau ordu geroago oinarrizko kanpamentuan zeuden berriz. Nola? Prestigioz beteriko mendi handiari ipurdia erakutsiz. Jaitsiera osoa atzeko parte bigun horretan jesarrita egin baitzuten. Hala, batzuentzat zorakeria galanta zena, bestetzuentzat himalayismo berriaren estiloa arin eta praktikoaren sorrera izan zen. Nola edo hala, ikaragarria izan behar zuen, bi mila metro baino gehiago modu horretan baxatzea.
Hamar urte beranduago zortzi milako mendiak igoak zituen 22 aldiz, bide berriak zabalduz eta beti eskalada arinak eginez, arintasuna segurtasunaren sinonimoa baitzen berarentzat.
Intentsitatez bizitzeko hautua hartua zuen Loretanek, eta mendian topatu zuen gure bizimodu petralak eman ez ziona.

2011/05/06

ESKALADA



Libre, indar ingrabidoari aurre eginez, intentsitatearen fedearen sontenguarekin.

2011/05/05

SENTIMENDUAK


Sentimenduak ez dira inoiz izan
batzuk saldu nahi duten bezain azalekoak

2011/05/04

ENEKO eta IKER (BIDEOA)

Hardest of the Alps from story.teller on Vimeo.


Zatika geneukan ikusita gehienok. Orain dena batu dute irudi ikaragarriak osatuz.
Makinak zarete, bikote!

2011/05/02

INURRATEGI ETA CIA.

Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak eskalada eta abentura uztartzen dituen proiektu berri bat abiarazi dute Groenlandian eta Antartikan zehar

Groenlandian 2.300 kilometro eta Antartikan beste 3.700 egingo dituzte kometen bidez irristatuko diren leren gainean
Norvegian lerak arraste-kometen laguntzaz gobernatzen trebatu ondoren, maiatzaren 9an, Groenlandia aldera abiatuko dira lehen zeharkaldia egiteko asmoz
Antartikan, Hego Polora iristen eta zenbait mendi eta zailtasun tekniko handiko beste harkaitz-multzo batzuetara igotzen ahaleginduko dira
Muturreko baldintza klimatologikoak (zero azpiko 40 graduko tenperaturak barne) eta kideen erabateko autonomia dira, BAT Basque Team babeslekide duen NATURGAS/BBK TRANSARTARTIKA 2011 espedizioaren ezaugarriak

-----

contador de visitas

Blog Archive