HIMALAIAN HIRU KOLORE



2011/01/31

BEGIAK


Puedes usar el corazón de precipicio
y de latidos, las ganas de saltar.

Ya no me duele
solo hizo falta
cortar la hemorragia
y aplicar frío.

2011/01/25

ADAM SIURANAN

ADAM ONDRA - Working Golpe de Estado in Siurana from BERNARTWOOD on Vimeo.


Itzela da mutila!

IRAIN


Aztertu egiten du
garai bateko hitz gozoak
nola bihurtzen diren irain eta oihu.
Jakin nahian noiz hasten den eta nola bihurtzen
hasierako sentimendu gozo eta zoroa
mikatz eta astuna bihotzeko zokondoan.

Okerrena da
zer gertatzen den badakien arren
ez duela aurkitu non ezkutatzen dituzten
maitasuna deitzen duten hori amaitzen zaienerako
elkarri min egiteko sastakaiak eta zigorrak.

2011/01/21

BEGIRA

Ezagutzen ez duguna nahi dugu, galdu duguna
berreskuratzea desiratzen dugun adina indarrez.

Begira niri... zu baino hamabost urte eta
hogei mudantza makalago; etorkizuna joan zait,
amodioa ukatu dut, nahi adina ile ukitu,
gosea asetzeko jan, nireaz beste egin dut,
eta besterenaz ere bai. Baina dramarik ez,
entzun egidazu: gauza onak kasualitatea dira
eta ez lege edo gertakarien ondorio logiko.
Atsekabe eta plazer nahastura, erdiz gorroto
erdiz amodio, formula kimiko bat da; ez arau eta
ez fede, dena barne bulkada: zure bihotza
ez dago buruan, zure burua da bihotzean dagoena.
Ez zara lehena. Ez zuten zerbait aurkitu nahian
galdu diren asko ezagutu ditut zure aurretik.

2011/01/20

DESERTU

Desertu handiak daude munduan
baina luze zabalenak
norbere baitakoak izaten dira.

Bazterketari adiskidetasuna deitu zenioten
eta suntsitzen gaitzak diren
harresiak jaso zituen denborak.

Nola jokatu ezer gertatu ez balitz bezala?

Baina eskuek arrazoien kontrako bideak hartzen dituzte.
Hatzek ez dute larrua ahaztu.
Bizi nahiak elkar estaltzen dira.

—Damua... etorriko da.

(Jon Benito)

2011/01/19

SAIATZEAK



saiatzen zara
saiatzen zara

ez zaizu burutik kentzen

berriz saiatzen zara

baina begiradarik gabeko begiak
ez dira erraz ahazten

saiatzen zara
saiatzen jarraitzen duzu

eta milioigarrenean
irudia lausotzen hasten da

2011/01/18

NORA ALDIZKARIAN


UNE MAGIKOAK

Hotzarekin eta elurrarekin ditut loturik nire gomuta gogoangarrienak. Eta eremu honetako animaliek luzatu dizkidaten une intentsuenekin ere bai. Duela urte batzuk, etxetik urrun, 7.500 metrotan, Himalaiako Cho-Oyu mendira igotzen nenbilela, arnasa hartzeko une batean gelditu eta burua zerura jiratu nuen. Altura horretako urdin ilunaren kontra, Tibetetik Nepal aldera ziztu bizian abiatzen zen hegazti baten figura ikusi nuen. Belatzea!!! –oihukatu zidan sokakideak. Ez dut inoiz ere ahantziko.
Duela aste batzuk, Gorbeiako Parke Naturalera hurbildu nintzen. Elurrak zoko guztiak harturik zituen, eta eguzkiak behe-lainoaren sarea zulatzen zuen izpi bortitzez. Sarria herritik atera nintzen pauso bizian Berretin igotzeko asmoz. Apurtu ezin daitekeen isiltasuna izan zen nagusi bide osoan zehar. Elur aratzean neure urratsak inprimatuz ailegatu nintzen halako batean mendiaren gailurrera. Ingurua so egiteko unea heldu zenean, nire behakoak kamuflaturik zegoen orein bikote baten begiekin egin zuen topo. Neguko faunaren une magiko itzela.

FIVE

Bost arau sinple zoriontsu izateko:
-askatu bihotza gorrototik
-askatu burua kezketatik
-bizi sinple
-eman gehiago
-gutxiago espero

LARROANAREN EDERRA (II)




Xabik ere bere argazkiak atera zituen. Hona hemen egun hartakoak.

2011/01/17

LARRAONAREN EDERRA






Larunbatean eguraldi ederra atera zen. Larraona paradisu bihurtu zen ordu batzueterako. Joseba, Iñi, Zorri, Xabi eta bostok han elkartu ginen gorputzari astinaldi bat emoteko. Harriak zain genituen. Espazio magikoa.

2011/01/11

LEHERTU

Anitzetan, dena lehertzen da. Eztandarazi (hobe).

2011/01/10

HEGOAK



Ez dakit asko txoriei buruz
baina iraganak hegoak izan beharko lituzke.

-----

contador de visitas

Blog Archive