HIMALAIAN HIRU KOLORE



2009/11/24

MILA HITZ

Egunsentiak gozoki asko ekartzen dizkit batzuetan gosaritarako. Jakietan ez naiz gutiziazalea, baina ondo eginiko kafe bero bat eta kroasana maite ditut. Batzuetan ezin hartu horrelakorik eta laranja zukuarekin konformatu behar. Laranja kolorekoak izaten dira egun urratze batzuk.
Hala ere, goizak bestelako hitzak ere kateatzen dizkit eztarrian eta lanera bitartean, ihesean doazenez jabetzen edota garrantzirik gabeko horri erreparatzen, joaten naiz hitzak gosaltzen.
Izan ere, hitzak gosaltzen ditut egunero.

Mila hitz, adibidez, jirafa hitza, edota milimetro hitza, zozoa eta luma hitzak, desbesarkada edota okarana hitza,… mila hitz.
Baina hitz hauek tripara joan beharrean nire burmuin eskaxera abiatzen dira lagunen bila, eta horrela sortzen zaizkit hitzen kateak, pentsamenduaren munduan, poema izateko irrikan.

Hitzak gosaldutakoan, batzuetan, poemak idazten ditut, eta poemak idaztean, batzuetan, dar-dar moduko zerbait sentitzen dut.

Bai, dar-dar moduko zerbait sentitzen dut poemekin.
Honekin, adibidez.

LAUSOAREN TRANSPARENTZIA

Zure ilearen gortinaia zabaldu dut
musukatu zure begietako durduza
ferekatu elipsien probabilitateak
arnastu zure arnas etena
margotu mailukien sistemak
estutu zure gorputzaren egitura
altxatu plazeraren matematika
besarkatu erabatekoaren beharra
busti ezpainetako urgentzia
definitu musuen polemika
salbatu misterioaren eroria
azaldu eskuen maitemina
aurkitu berriz altxatzeko zioa

Newton Faulkner–Teardrop
www.youtube.com/watch?v=droZGvBt5DY

2009/11/23

ZAZPI

Azaroa hamaikagarrena da, eta niretzat zazpia izan da.
Zenbakien jolasean ibili naiz beti.
3,44
27
32
8
0
Eta orain 7.
7a. Seigarrenetik gora egin dut azkenean. Pozik. Entrenamenduak fruitua ematen hasia da.
Galdameseko eskolan dagoen Pausoka bide ederra kateatu dut bigarren pegean. Eta pozik.
Uneka bada ere.
Jausi nintzen baina min gehiagorik ez zait kabitzen.

2009/11/12

HARIA


Nuestra fragilidad, una fragilidad tanto más acusada a medida que envejecemos. Somos poco, muy poco, un hilo entre dos tinieblas, y apenas basta un azar, un pequeño viento, un incidente a media noche, para que el hilo se rompa, caiga en el vacio, se vuelva invisible.
Por eso tenemos que amarnos desespeadamente, como si cada día que pasamos juntos pudiera ser el último. Salvo el amor, cualquier negocio de este mundo puede ser aplazado para mañana.

Nada nos hace tan sabios como el dolor. (Ricardo Menendez)

2009/11/11

BIZITZAREN ZATIA

Ikusten, entzuten, sentitzen, bizi eta pairatzen duzun guztia, aukeratu ez duzuna dela ohartzen zarenean. Nabaritzen duzunean zerbait hotz, urruneko, aratz, elurretan zure urratsak inprimatzeko soinua besterik ez denean.
Izan beharko zen guztia, honezkero ez da, eta ez da izango; eta izaten ari dena ez da zure bizitzaren zatia, paisaia batekoa baizik.

2009/11/04

GAUR BAI BIHAR EZ

De repente la sensación de que todo está bien.
Y sin embargo en el instante siguiente
el convencimiento de que por supuesto falta algo.
(Fernando Luis Chivite)

Bon Iver - Skinny Love - Une Soiree de Poche from La Blogotheque on Vimeo.

2009/11/02

TTUTTURRE

Lekunberrin lotu ginen bizkaitarrok eta nafarrak elkartzeko, eta mendian egun pasa egiteko. Reparaz, Alfonso, Joakin, Jabitxa, Irune eta besteok Ttutturre mendian egin genuen paseoa. Egun ederra atera zen. Paisaia ezin hobea, eta lagunartekoa ere bai. Bazkaria eta bla, bla, bla,...

Begirada harago beti.

-----

contador de visitas

Blog Archive