HIMALAIAN HIRU KOLORE



2011/09/30

HOLOCENE

Bon Iver (Justin Vernon) kantariaren azken lan ederra.

BON IVER "Holocene" from nabil elderkin on Vimeo.

Inork ez digu esaten
galerak betetako hutsuneak direla

2011/09/28

SICK



These are the words I never said.
This is the fear
This is the dread

2011/09/26

MUSUAK

Beti hiltzen da zerbait barnean. Heriotza txikiak dira, ia efimeroak, pisubakoak, hutsuneak apenas ixten dituztenak. Baina halarik ere, beti dira mingarriak.


We Are Augustines "Chapel Song" from Matthew Mills on Vimeo.

2011/09/22

2011/09/20

ENTZUTEKO

Musika eta hitza, dena batera, bitarteka, nahastuta, eraginaren eraginez.
http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/732442/juanra-madariagaren-bihotzeko-fonoteka/

2011/09/16

NEVER



suntsitu, desegin, deuseztatu
ofizio bakarra duzu

beldurra zer den irakatsi didazu

2011/09/13

ANYMORE

ez naiz gehiago zoratuko
bakarrik ikasi behar dut
jenderengandik gutxi itxaroten
baita nik estamazio altuen ditudanengandik ere.

2011/09/12

KAMUFLAJE

GIHAR EZINEZKOAK


Zer dira gihar horiek? Titaniozko fibrak ditu azalaren azpikaldean? Azken teknologiako zibor baten aurrean al gaude?

2011/09/08

BETTER THAN CHOCOLATE (Trailer)


Harrirako grina, berriz, piztu nahian.

LOVE POEM


oso pozgarria da goizean altxatu, bakarrik, eta esan behar ez izatea nonori maite duzula, gehiago maite ez duzunean

2011/09/07

ITSASO BASATIA, BELDURGARRIA


Naturaren indarra potentzia maximoan.

2011/09/05

GERLINDE ETA PARENTESIAK

Datu solte argigarriak gehitzeko erabiltzen dira parentesiak, definizioz. Hots, parentesiek eten egiten dute diskurtso nagusia, eta beste unitate bat gehitu, datu osagarriak eransteko. Baina lantzean behin ez dira bidezkoak, ez dira hain beharrezkoak.
Egun hauetan, parentesiak ikusi ditut berri batean, parentesi bitxiak. Gerlinde Kaltenbrunner alpinista austriarrak K2 mendia erraldoia zapaldu berri du. Zortzi mila metroko mendietan azkena izan du hau Gerlindek. Izan ere, mendi altuenetako erpinetatik egin duen periploa amaitu baitu.

Berri guztiek esaten zuten, zortzi mila metroko mendi guztiak igo dituen lehen emakumea dela (oxigenorik gabe). Horra hor parentesiak.
Edurne Pasabanek ere balentria hori egin zuen joan den udaberrian, baina horri dagozkion parentesiak hauek dira (Everest oxigenoarekin). Eta albiste guztietan, menditzar guztiak igotzen lehen emakumea bera zela aipatzen zen. Kasu bietan parentesiak agertzen ziren eta kasu bietan ere lehen emakumea jartzen zen.

Kirol-balioa ezin zaie biei kendu, inondik inora, izan ere himalayismoan horrelako igoaldiak burutzea eta onik irtetea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Desgaste fisiko zein psikiko izugarria dakar horrelako alturetan ibiltzeak eta zentzu guztietan oso pertsona gogorra eta hotza izan behar zara maila horretan aritzeko. Halarik ere, ezin da ukatu koska txiki bat ere badagoela bien artean eta ez bakarrik oxigenoaren kontuan. Estiloa, alde fisikoa, motibazioa, mendira hurbiltzeko apaltasuna eta aukeratutako bideak, hortxe daude.
Guztiok poztu ginen Edurnek bere azken mendiaren erpina zapaldu zuenean. Une historiko eta efimero hori partekatzeko zortea izan genuen, berarekin Shisha Pangmako puntan besarkatu ginenok. Baina diodan bezala, une efimeroa izan zen eta iragan da.

Ralf Dujmovits alpinistaren bikotekidea den Gerlinde Kaltenbrunner austriarrak eman dio alpinismoari aurtengo poztasun berezia. Neskak, hain zaila den K2-ko iparraldeko ertza gainditu du tontorreraino, eskalada bikaina burutuz. Sherparik gabe, oxigenorik gabe eta lagun-giroan. Parentesi gabe, hain zuzen ere.

2011/09/01

HIDDEN PEAK



Bere tontorra borobila da. Bere aldapak arriskutsuak. Bere elurra biguna batzuetan, bestetsuetan grisa eta gogorra. Harrizkoa dirudien arren, malgua da eta gaina ezkutuan dauka.


Uztailean igo nuen. 8068 metro ditu erraldoiak.

Mundua espektakulua da handik goitik.

-----

contador de visitas

Blog Archive