HIMALAIAN HIRU KOLORE



2012/12/21

GLAZIARRAK

BECAUSE


2012/12/19

EZEIN TOKI


Ningún lugar está aquí o está ahí
Todo lugar es proyectado desde adentro
Todo lugar es superpuesto en el espacio

Ahora estoy echando un lugar para afuera
estoy tratando de ponerlo encima de ahí
encima del espacio donde no estás
a ver si de tanto hacer fuerza si de tanto hacer fuerza
te apareces ahí sonriente otra vez

Aparécete ahí aparécete sin miedo
y desde afuera avanza hacia aquí
y haz harta fuerza harta fuerza
a ver si yo me aparezco otra vez si aparezco otra vez
si reaparecemos los dos tomados de la mano
en el espacio
donde coinciden
todos nuestros lugares
(Oscar Hahn)


2012/12/10

ESENTZIAZ

Kafea hartzen duzu hamaiketakoan, zure lankidearekin berbetan zaudelarik. Ordenagailuan hainbeste deskalabruren sailkatze taxonomikoak goibeltzen zaitu. Era berean, goizetik gauera laneko kontuek itotzen zaituzte, eta zure bizitza ordenatzen eta antolatzen ari zaren bitartean, nahi gabe bilatu eta espero ez dituzun azaroek ere bai. Bizitzeko gelditzen zaizun denboraz hausnartzen duzu lantzean behin, ia zein izan daitekeen modurik hutsalena denbora hori galtzeko; jakin badakigu denbora alferrik galtzen dugula, premiarik gabeko kontuetan, benetan garrantzirik ez duten eginkizunetan.

Baina badira, gure inguruan zein urruneko parajeetan, beste zerbait ere badagoela susmatzen duten pertsonak.

Horiek ez dute heriotzaz pentsatzen, baizik eta bizitza betean; ez arriskuan, baizik eta intentsitatean; ez problematikan, baizik eta ihesbidean, unean, argitasunean, oker berrietan.

Pura Vida filma ikusi nuen duela egun batzuk, eta gomuta zuriak ekarri zizkidaten irudiek. Egun haietan, neu, Everesteko tontorretik bueltan nengoen, pozik, alturak bihotzean zein gorputzean utzitako marka harrigarriak sendatu barik, norbaitek Iñakiren egoeraz jakitun jarri gintuenean.

2008an, Iñaki Otxoa de Olza Annapurnako goi-kanpamentuetan zegoen trenputxartze batek jota, eta alpinista taldetxo bat martxan jarri zen hura bizirik ateratzen saiatzeko. Energia xahutze itzela izanagatik ere, Iñaki hilik suertatu zen.

Film honetan Nancy Morin, Nima Nuru, Ueli Steck, Don Bowie, Sergei Bogomolov, Horia Colibasanu, Denis Urubko eta Aleksei Bolotov-en adierazpenak dira protagonistak, euren pentsaerak eta usteak, euren filosofia eta baloreak. Mendia eta bere biztanle boluntarioei buruzko filma da.

Pelikula osoan, sakon heltzen zaizkizun hitzak entzuten dira, baina badira beste kolore batzuk. Desertuko paisaiak Donen atzean; Nancyk hitz egiteko duen modu isila eta bere begi urdinak; Bogomoloven apaltasuna eta noblezia; une horien inpaktuak utzitako arrastoa Horiaren begietan; malda zuri itzelak; sherpen estimazioak,…

Batzuk, bizirik mantentzen gaituen mendiaren esentzia, finean.


-----

contador de visitas

Blog Archive