HIMALAIAN HIRU KOLORE



2008/10/31

VALDEGOBIA

Eguraldi ederra izan genuen urriaren 22an. Valdegobiara joan ginen Andoni eta bere lagunak hara zihoazelako eta ez gara damutzen. Seigarren graduko guztiak dastatu eta gero El Legado izeneko 7a+ ederraren bila abiatu ginen. Saio pare bat egin ostean eta besoak dezente ahitu ostean, hortxe–hortxe daukagulako sentsazioarekin lotu ginen. Pozik. Pixka bat gehiago entrenatu eta lortuko dugu.
Gero arratsalde partea goiko sektore berrian pasatu genuen. Eguzkitan, paisaia ederrez inguraturik eta bide politekin. Bost bide 6a+ eta 6b gradukoak egin genituen. Paraje ederra Valdegobiakoa. Amaitzeko kolakao eta galletak herriko tabernan. Egun paregabea.

2008/10/28

TEKTONIKA

Sekulako atzaparrek eginiko zauri sakonekin
gautzen dira mendiak.
Hondartzako hodeiak zure begietan.
Arkitektura ikusgaitza, burmuinak azalean,
pitzatutako lorategiak.
Haizeak arrastaka daramatza hodei hauek.
Airea kristalezko itsasoa, eta atzean
dagoen hori guztia eguzkia da,
adarrik gabeko planeta.

Zurbiltasunaren diagnostikoa egingo du arrastiriak.
Izotzezko zirkuluak, eta gezurrezko zaratak.

Liburuak ere, hezeak okerturik dira.
Arnasa eta zure ezpain geldiak.
Dena berriz has daiteke.
Zabaltzeko atea da hortz-muga,
desolaziorako aierua,
itzulerako kartografia,
galeraren bozetoa.
Hain urrun dena.

2008/10/23

GALDAMES


Eskalatzen hasi gara berriz eta harriari egin diogun lehen bisitan seigarren graduko guztiak dastatu ditugu. Azkena 6c+, eta kateatu genuen bigarren pegean. Txikia bazen ere ez dago gaizki!!

2008/10/07

MANASLU EDERRA

Edurne, Asier, Ferran, Alex eta Garra lagunek zorte ikaragarria izan dute eguraldiarekin eta zabaldu den ostartea aprobetxatu dute Manaslu ederraren gailurra jotzeko. Bejondeiela!
Jaimiren web gunetik harturiko argazki ederrean ikusten da igoera guztia, ia.

-----

contador de visitas

Blog Archive