HIMALAIAN HIRU KOLORE



2018/03/26

GIXIBOKO MENDIETAN

Eguraldi grisa, tarteka euria eta ostarteak, baina lasaitasun ederra.



2018/03/22

GALDU

«Uno nunca es tan feliz como cuando encuentra el medio de perderse.»
(Amélie Nothom)









2018/03/16

HORMA



2018/03/13

ZALDI

Edozien zaldik baino arinago ihes egiten du denborak.




2018/03/12

OUT




2018/03/08

WOMAN

2018/03/05

UPETA, BESTELARRA, ARRALDE, ATXIRPE, ENIABE





Ubidetik aterata eta Undabe errekaren ondotik luzatzen den pistatik aurrera joanez, halako batean, borda edota zalditegi txiki batera helduko gara. Pista osoa kurritu ezean, kotxez joan daiteke bertaraino (aurrerago ere parking txiki bat dago). Zabalgune honetan, eskumatara, pista bat zabaltzen da sasitza multzo biren artean. Gorantz hartuta beste pista batekin egingo dugu topo laster batean, azken hau harri txintxarrizkoa. Ehun metro gorago, eskuinaldean lehen menditxoa dago gure zain: Upeta  (762m). Tontor horretatik ere, errez heldu ahal da Eneabe puntaraino (782m).
Upetatik, basabideetatik jaitsiko gara berriz pistaraino, eta metro batzuk gorago, gainak beherantz egin duen tokian, ezkerretara joko dugu. Zabalgune berde handi bat zeharkatu beharko dugu Bastelarra (864m) mendiaren igoaldia hasi eta berehala. Ostean aldapa pikoa dator. Hainbat pista zeharkatuta, aurrera eginez, eta pendizetik gora beti, mendi honetako kasko zabalera helduko gara azken pinuen artean. Bistak ederrak daude hemendik.
Aurrean azken erpina: Arralde (945m). Bastelarrapeko lepoxka zeharkaturik ekingo diogu azken aldapa ikezuari. Gailurretik hurbil, maldaren azken zati harrizkoa gainditu behar dugu prudentziaz, batez ere bustirik egonez gero. Gailurretik sekulako paisaiaz gozatu ahalko dugu. Mendi guztiak inguruan daude, hurrengo irteera baten zain.
Igo garen bidea hartu barik, eta kontrako norabidean, mendiaren amildegiari jarraituko diogu beste lepo txiki batekin topatu arte. Hortik beherantz, baso beltz batean sartuko gara. Beti eskumatara jotzeko joerarekin, biderik gabeko hainbat baso zeharkatu beharko ditugu harik eta Arimekortaraino doan pistarekin berriz topatu arte. Hasierako punturainoko buelta lasaia izango da.
Erne ibili aipaturiko basoetan, oreinek bazkatoki erabiltzen baitituzte eremu horiek, eta erraz izango da horrelako animalia ederrak begiz jotzea. Kontaktu-une intentsuak dira.

2018/03/01

NATURA MINTZO

-----

contador de visitas

Blog Archive