HIMALAIAN HIRU KOLORE



2010/09/29

ESKALATUGUROT



Bai, eskalatu nahi dut, baina oso gorpuzkera txarra daukat. Konstipaturik nabil, indarge. Kaguen!!!

2010/09/23

2010/09/22

BIZITZA LABURRA




Bizita laburra da.
Hautsi arauak. Barkatu arin. Musuak motelki emon. Maitatu behar den moduan, intetstatez. Barre egin ezazu zoroek bezala. Eta ez damutu ezertaz, ahal bada.

2010/09/21

NAHIAGO




Prefiero enfadarme.
Prefiero que te enfades
Prefiero pensar que todo lo que dijiste era mentira.
Prefiero que pienses que todo lo que dije era mentira
Romperé todos los poemas me escribiste.
Rompe todos los poemas que te escribí.
Palabras mojadas; recuerdos rotos.
Borraré tu número de la agenda.
Dejaré de memorizar tu teléfono
Dormiré con otros hombres.
Dormiré con otras mujeres
Pero con todo lo demás no sé que hacer porque la piel tiene memoria...

30 SECONDS TO MARS



Energiaz kargaturiko gorputza naiz.

2010/09/17

ZORIONTASUNA

zoriontasuna erreala da, soilik eta partekatzen dugunean


2010/09/16

POEMA MUSIKATUAK


Bide Ertzeanek ez daki geldirik egoten eta irudimen uholdea du kantagintzan. Orain une gozoan jarraitzen duela baieztatzen duen diskoa plazaratuko dute: Don Inorrez.
Taldeak geldialdi bat egin zuen 2008an, Leidor Sessions zuzeneko diskoa prestatzeko. Lan goxo horretan hamar urtetan bizi izandakoa eta kantatutakoa erakutsi nahi izan zuten, baina ez zen geldirik egoteko tenorea, eta hala, lanean jarraitu dute, azken lan hau gauzatu den arte.

Jon Eskisabel-ek idazti duen bezala, "Ez da aldaketa handirik dakarren diskoa, aurrekoak ere ez ziren. Taldeak beti nahiago izan du bilakaera eta aurrerapausoak detaileetan erakustea (...)Bide Ertzeanen musikaren ezaugarri nagusiak gordetzen ditu lan honek: kantuen egituren soiltasuna, moldaketa dotorez janzteko kezka, melodiaren garrantzia hitzak zaintzeko ardura (Jose Luis Otamendi, Mikel Ibarguren eta Juanra Madariagaren olerkiak musikatu dituzte oraingoan, baina kantu gehienen hitzak Imanol Ubeda abeslari eta gitarristak sortu ditu)... Eta hala ere, Bide Ertzeanen beste diskoen aldean ezberdina dirudi Don Inorrez-ek, beharbada inoiz baino gehiago kantu bakoitzari izaera propioa ematen asmatu dutelako. Errepikapenean erori gabe, instrumentazioa, giroak, estiloa aldatu egiten dira kantu batetik bestera. Soinu akustikoa gailentzen zaio elektrikoari eta nabarmentzekoa da Joserra Senperenaren ardurapean hari moldaketetan egindako lana"

EGINGO DUT

2010/09/14

Hamalau

Reinhold Messner alpinistak 1970ean igo zuen Pakistango Nanga Parbat mendia bere anaiaren konpainian. Azken hau, jaisten ari zirela, zendu zen. Zortzi urte geroago atzera ere igo zuen mendi hau, era bakarrean, baina lehenago Manaslu, Gasherbrum I eta Everest eskalatu zituen.
Peter Habeler-ekin igo zuen Everest erraldoia, biok biotara, eta artean erabilitako botiletako oxigeno preziatua arnasteke. Everest oxigenorik gabe igotzen zen lehen aldia izan zen hura. Messner geroago ere lehena bilakatu zen munduko altuena berriz igotzean, bakarrik eta oxigeno artifizialik gabe.
Halaber, Italiarra lehenengoa bihurtu zen zortzi mila metroko hamalau mendiak zapaltzen.
Honen ostean, beste askok, eginahalak egin dituzte marka hau berdintzeko, baita erdietsi ere. Horren lekuko dira Jerzy Kukuczka, Erhard Loretan, Carlos Carsolio, Krzysztof Wielick, Juanito Oiarzabal, Sergio Martini, Young-Seok Park, Hong-Gil Um edo Alberto Iñurrategi.
Guztiak gizonak, oraintsu arte ez baita tontor elurtu haiek zapaldu dituen emakumezkorik egon.
Esparru horretan ere izen gutxiago daude baina maila altukoak: Gerlinde Kaltenbrunner, Nives Meroi, Anna Czerwinska, Kinga Baranoswska, Miss Ho eta Edurne Pasaban.
Kolektibo honen katalizatzaileak Wanda Rutkiewicz eta Chantal Maudit izan ziren. Biak hilik suertatu ziren behiala, baina zabaldu zuten bidea ondo jarraitu dute lehen aipaturikoek.
Pole position Gerlinde Kaltenbrunner, Miss Ho eta Edurne Pasaban daude, eta azken bi hauen artean sortu da norgehiagoka eta hika-mika galanta zortzimileko guztiak jo osteko lehentasuna eskuratzean, mendizaletasunak duen lehiakortasunik eza osoro hautsiz.
Jakin badakigu goi-mendietan dabilen mendizale esponsorizatu askok egundoko presioa pairatzen dutela, erpinera nola edo hala iritsi behar dutelako, tamalez, mendizaletasunak duen grina eta erakarpena ahantziz eta euren abentura egin beharreko kontu soila bilakatuz.
Nork bere buruarekin gorde behar duen zintzotasuna edota begirunea ez da azken bolada honetan mendietako altura fin horretan ageri.
Gezurrak oxigenorik gabe.

Ueli Steck Speed Soloing the Ginat on the Droites from Jonathan Griffith on Vimeo.

2010/09/13

FAILURES

Múm, Green Grass Of Tunnel


we are not our failures


2010/09/10

CHLOÉ GRAFTIAUX

Chloé Graftiaux, nacida para escalar
La campeona belga de 23 años, fallecida este agosto en un accidente en la montaña, era una escaladora polivalente y apasionada. Como ella misma se definía Choé había nacido para escalar.
La relevancia internacional de la figura de Chloé Graftiaux se debe especialmente a sus resultados en las competiciones de búlder. La de 2010 había sido su mejor temporada, con victorias en las pruebas de Copa del Mundo disputadas en Vail (Estados Unidos) y Sheffield (Gran Bretaña), además de haber subido al podio en Moscú y Greifensee (Suiza).
Múltiple campeona de Bélgica de búlder y dificultad, también acreditaba interesantes realizaciones en roca. En bloque, su mejor encadenamiento era Rha, plats, plats, 8a Fb de Chironico en 2009. Ese mismo año también había registrado su máximo grado en vía, con Putain, putain 8b+ de las Gorges du Tarn.
Pocas semanas después de haber cerrado la Copa del Mundo de Búlder 2010 con un más que merecido tercer puesto, el desprendimiento de un bloque de roca la arrastró de la arista que recorría en pleno descenso desde la cima de la aguja negra de Peuterey, en la parte italiana del macizo del Mont Blanc. Tuvo una caída mortal de 600 metros.
Las grandes vías alpinas no le eran desconocidas, especialmente en el Mont Blanc, donde había escalado numerosas vías de dificultad desde 2006. También había practicado big wall en Yosemite, donde había escalado The Nose y Freerider al Capitán, además de otras vías clásicas como Astroman. E incluso acredita destacados grados en hielo y mixto: WI6 y M11, respectivamente. De hecho, también fue capaz de vencer la prueba de la Copa del Mundo de Escalada en Hielo de Val Daone el pasado mes de enero. (Desnivel)

2010/09/08

ZAURGARRITASUNA




Joanna Newsom - Peach Plum Pear

2010/09/06

2010/09/03

POU ANAIAK BERRIZ

Panaroma - The Climb from Damiano Levati on Vimeo.


Besarkada bana Iker eta Enekorentzat. Ze bideo ederra!!

GAUR


2010/09/02

PRESENTE


He tenido que redescubrir el pasado
para saber vivir el presente.

Un presente poblado de espasmos,
siluetas en vigilia,
caminos de piedra,
verdes vacios,
postillas sin cristal,
dilemas en la boca,
recuerdos del otro vivir
y respiraciones sin medida.

He revisado de nuevo el pasado.
El presente se eleva ante mi
sin clemencia.

Lejos de tus manos.

2010/09/01

AZPIAN

AMETSAK BETE EGIN BEHAR DIRA

2004an Ama Dablam mendira egindako espedizio batean ezagutu nuen. Juanitoren gonbitea jaso genuen Eneko Pouk, berak eta neuk. Adiskidetasuna sortu zen lehen unetik eta egun xelebreak iragan genituen mendi hartan. Hainbat egun gora eta behera ibili ostean, gailurrerako saioari ekiteko prest geundela ebatzi genuen. Mendiaren ertz zorabiagarri hartatik gora abiatu ginen III. kanpamentua jartzeko asmoz. Behar zen tokira ez ginen heldu eta amildegiaren erdian ezarri genuen gure dendatxoa. Berak borrokatu zituen sokaldirik izoztuenak. Hurrengo eguneko arturratzearekin bat eginez gailurrerantz atera ginen. Eneko hotzak janda eta tripak korapilaturik zegoen, eta laster batean hartu zuen beherako bidea. Hirurok jarraitu genuen. Atzetik ekaitza antolatzen ari zen. Argi zegoen eguraldia aldrebestuko zena. Liparrik haizetsuenean, hotzenean, lehen maluten azpian, lanbroa arnasten, kezkatuta, gelditu ginen. Elkarri begira artega, bestearen konplizitatearen zain, beherantz so egiten hasi eta… Zer, bagoaz behera? Berak argitu zuen kontua: neu gora noa, gutxi geldituko da hemendik- bota zigun harritu ninduen lasaitasun batekin, eta gora ekin genion indartsu. Egun horretan, Alberto Zerainen nortasun irmoari esker lortu genuen Ama Dablam mendiaren erpina zapaltzea.
Orain Alberto Nepalen dago. Bere begiak altuenetan altuenean josita ditu, Everesten. Messner handiaren pareko arituko da datozen asteetan. Harek bere garaian egin zuen legez, Txomolangma handia igo nahi du bakarrik, inolako laguntzarik gabe eta ipar hormatik. Gizakia eta mendia aurkez aurke. Tamaina handiko erronka mendizale handi batentzat.
Tom Hornbein eskalatzailearen izena darama azken korridore luzeak. Gutxik iragan dute tarte hori, gutxi izan direlako hormatzar horretan murgiltzeko adorea bildu dutenak. Orain arabar potenteak egingo du puntako jarduera hau. Ia ezinezkoa dena lortuko balu, lehena litzateke.
Ametsak bete egin behar dira esan zidan Himalaiako paradisura partitu aurretik. Bete itzazu ametsak Alberto, zure ametsak gureak ere baitira!
http://everest2010.albertozerain.com/

-----

contador de visitas

Blog Archive