HIMALAIAN HIRU KOLORE



2011/02/28

EURI LANGARRA LARRAONAN

Koadrila alegera festan da. Larraonara, nola ez! Baina euri langarrak Eulatera eraman gintuen. Hantxe apurtu genituen besoak.

Zorri, 7b+. Mihia estutzeak indarra ematen dio!

Mistiko eguna izan zuen Jabi-rastas-ek, baina dena atera zitzaion madarikatuari!

Hegan egiten baino lehen! Hegan egiten!

Aparkalekuaren ondokoan. 6c+. Bigarrenean bai! Pozik. Behean, Ander porter.

VU

2011/02/24

III. KUKUTZA BLOK MASTER


Zorri, Jabitxu, Pablo, Oscar,... makinak!!!!!

2011/02/23

DESCOMUNAL

Lucha de gigantes from Lyona Alyona on Vimeo.

El dolor es parte de la vida, cómo lo transitamos es parte de cada persona, cómo lo transformamos es la personalidad de cada cual. Y de eso depende, de cada cual. Como el amor. No hay una forma de vivir, no hay una forma de pensar. Hay muchas. Lo establecido es algo impuesto, obligado, transmitido culturalmente y aceptado inconscientemente. Sorprenderse a uno mismo es libertad. ¿Qué es lo inevitable?" –
(Diego Casado Rubio)

LIVE



dena,
ezer
bilaka
daiteke.
gomutan hartu.

2011/02/22

2011/02/21

TOUJOURS


Denbora batean ez da ezer ere etorriko
Bihotza entzutera gelditu da
Kode zifratu intimoak
Gerta zitekeen eta gertatu zen

2011/02/18

ZOZOAK


Egunero ikusten ditut goizean goiz.
Zozoak dira.

2011/02/17

LOVE



Chamonix Snow Report 7 from sébastien montaz-rosset on Vimeo.

G II


Esku bateko hatz guztiak zenbatuta bakarrik. Horixe, gutxi. Hala, gutxiengo batek lor dezake orain Pakistango Karakorum mendilerroan hiru morroik lortu dutena. Hiru lagun, eta 8000 metroko mendi erraldoia igotzeko aurretik, eta gauzak konplikatuago jartzeko, neguan.
Simone Moro, Denis Urubko eta Cory Richards izan dira neguaren infernuari aurre egiteko ausartu diren animaliak.
Nepalgo zortzimilako dezente igoak izan dira neguan honezkero (Simone Morok Makalu eta Shisha Pangma zapaldu ditu urtaro horretan) baina erronka handia zegoen Pakistanen, han zeuden bost altuenek neguan igotzeke jarraitzen baitzuten. Simone Broad Peak-en saiatua zen aurreko urte batean, eta ezin.
Aurten Gasherbrum II mendian egin nahi izan ditu senperrenak eta horretarako Denis Urubko mendizale ahaltsuarekin eta Cory Richards alpinista esperientziadunarekin hirukotea osatu du.
Saiatzeak saria izan du, joan den astean lortu baitzuten, haizeak kolpaturiko mendiaren gailur hotza zapaltzea.
Ikaragarria izan da neguak jarritako baldintzetan egunak ematea, mendian gora lan egitea eta tortura horretatik oinik irtetea.
Mendi hauetara, ardurenean, ekaina eta uztailean joan ohi da, eguraldi eztiago bat topatuko duzulakoan, eta halarik ere zeropeko 20 gradutik gora ibiltzea arrunta da, baina eguraldi onaren epeltasunaz ere goza daiteke anitzetan.
Neguak, parametro hauek erabat aldatzen dira. Neguko hotzari beste zeropeko 15 edota 20 gradu gehitu behar zaizkio.
Honek esan nahi du ezin duzula ezertan hutsik ere egin. Udan, agian, gau bat pasa daiteke kanpoan galduta, zendu barik; neguan, hobe duzu dendatxoaren babesa topatzea, bestela zureak egin du.
Ez galdu ez eskularrurik, ez betaurrekorik, ez galtzerdirik; hutsegite txikiena tragedia bilaka daiteke.
Alpinista hauek duten eskarmentuak goranzko ahuleziatik eta jaitsieran eraso zieten elur-jausietatik salbatu ditu.
Egoera horretan, beldurra izaten da areriorik kontrolagaitzena. Izan ere, gizakiok ez dakigu zenbaterainokoa den ekaitzaren, elurraren, hotzaren energia gupidagabea.
Naturak, beste askok bezala, ez baitu eskrupulorik.

2011/02/15

2011/02/14

FORCANADA




Kodrila osoa bildu ginen Alfonsoren bordan joan den asteburuan. Larunbatean Forcanadara joan ginen. Eskiatu, eskalatu,... denetarik egin genuen eta batez ere lagunekin disfrutatu.


2011/02/09

2011/02/08

EDERRA




Aditz forma guztien gainetik
behar dudanaren eskua irmoago kalkulatu
gezurrak aurkitzen dira tomate birrinduriko poteetan ere
ateak zabalduko dira eta ez da inor aterako
ez nuen ezer ere askatu.
Existitu perbersidadean.

2011/02/07

GASHERBRUM II NEGUAN

Simone Moro, Denis Urubko eta Cory Richards izan dira ausartenak Karakorum mendietan, neguan! Bejondeiela!

2011/02/03

ESKRUPULORIK GABE


eskrupulorik gabe

ikara eman didazu
hotz honek zozoen hegoen puntetan dirau
galdera behinenak zergatik zer
itzuli gabe
hurbilekoa urrun
ez naiz iristen
presa du bizitzak
arimengan dezepzioa
dena heltzeke
espazioa higituz
eta leku guztietan egon

eskrupulorik gabe

harri-tu-ta

-----

contador de visitas

Blog Archive