HIMALAIAN HIRU KOLORE



2015/05/29

2015/05/28

VERDON

2015/05/26

MIN



2015/05/22

BETI



2015/05/21

BALEAK

2015/05/18

DEAN HIL DA

Yosemiteko erregea hil da. Dean Potter gizon askea.




2015/05/15

2015/05/11

LANGTANG


Sarraskiaren bolumena eta tamaina ezin deskriba daitezke. Egunetik egunera, datu berriak heltzen zaizkigu Nepaletik, eta lazgarriago dena, datu horiek irudi dramatikoz jantzita datoz.
Katmanduko kale estu batzuk garbitzen hasi direla ikusi dut; eroritako zenbait jauregitako inguruetan ez da triskantzaren hondarrik gelditzen; eta kaletarrak, bertako bizilagunak ohiko bizimoduari heldu nahi dio penaz, baina duintasunez.
Laguntza guztia Katmandun kontzentraturik dago (bueltatu ordez, bertan lotu dira lagun batzuk, ahal dutena egin nahian) eta horrek isolaturik dauden beste lurralde batzuetara behar bezala heltzea dezente konplikatu du. Horrexegatik, zenbaki berriak heltzen dira mendialde gaztigatutik, izan ere, uhin suntsigarria gertatu eta astebetera hasi dira puntu haietaraino iristen laguntza emateko. Datuek diote toki batzuetan, etxeen %95 erori direla. Eta guztiz jausi ez badira ere, arrakalaturik daude modu arriskugarrian. Eurentzat etxe bat, buztinez eginiko adreiluz altxaturiko lau pareta eta latorrizko teilatu bat baino ez da.
Langtang bailara izan da triskantza handiena jaso duen eskualdea. Paisaia bukolikoa zuen mendiartea zen, eta orain, uholde hiltzaile batek tragatu osteko desertu eta ordoki kaotiko eta deprimentea da. Etxe asko aurretik eraman zuen harriz, elurrez, izotzez eta urez osaturiko tsunami deuseztatzaileak. Orain hasi dira hilotzak agertzen, nonahi, ehunka, tartean espainol batzuk omen daude.
Handik ailegatu diren fatalitatearen irudi triste eta gordinen artean, bizirik eta onik irtetea erdietsi duten sherpak agertzen dira. Baten batek, erdi negarrez, dena galdu duela dio, eta dena horren barruan -ezin kuantifika daitekeen balio materialaz gain- familiako guztiak desagertu zaizkiola azpimarratu du. Dena. Bera bizirik dago, ezer ez dagoen leku batean, ezer barik, dena galduta.

Ez da kasu bakarra izango, noski, eta hemendik aurrera hildakoen kopuru berean miseria gorrian lotu direnak agertzen hasiko dira, dena eman eta dena kendu dien Himalayako mendikaterik handienaren magalean, elur eta hotzaren beldurrez, berriz etor daitekeenaren beldurrez.

2015/05/05

ONDORIOAK

-----

contador de visitas

Blog Archive