HIMALAIAN HIRU KOLORE



2016/01/25

FORATULAS


Lameteoqueviene blogetik atertako irudian ikusten da egin beharrekoa. Antzekoa egin genuen. Bidean okertu eta azkenean hego kanaletik jo genuen.
Bajada zuzena egin genuen, hori bai.




Halarik ere, kriston egun ederra. Eskiada polita eta konpainia hobea.

2016/01/21

2016/01/20

SOMETIMES



2016/01/19

INDUSI ETA ARBOLEDA

Larunbatean Indusi-Indusi zirkularra egin nuen galapan. Lezartzu mendira ere hurbildu nintzen. oso ederra. Igandean Pico Pastores, Alto Galdames eta Pico Mayor egin genituen paseo gozagarrian.




VALDECEBOLLAS

Zubik eta konpainiak izotza probatu zuten joan den igandean. Earki makinak!!!




2016/01/18

ARO BATEKO AZKENA


Arin iragaten dira urteak. Haize bafada batek ehun urte eraman ditzake konturatzeke. Sasoi bat beste baten segidan diluitzen da, eta behin izan zenak oroitzapenen galaxian birak eta birak egiten ditu modu ingrabidoan. Batzuetan oroitzapen paperezkoak behar ditugu bizitza oso batek kondentsatzen duenaz jabetzeko, bizitzaren intentsitateaz ohartarazteko.
The Conquer of Everest  titulu epikopean, George Lowe mendizale eta argazkilariak,  1953ko  British Mount Everest expedition delakoan ateratako argazki bilduma ederra argitaratu zuen. Olentzerok garai amaituaren lekukoa den liburu hori oparitu dit gaztelaniaz.
Hil baino lehen, bere artxibo fotografikoa zabaldu eta hedatu nahi izan zuen Lowek. Beste espazio batean, Himalaia aratzean, harrapaturiko istant horiek kalitate handiko liburuan bildu nahi izan zituen.
Everesteko gailurra zapaldu zuen Edmun Hillary alpinistaren lagun hurkoa izan zen Lowe. Bikote eszentrikoa osatzen zuten. Abenturazale paregabeak, bizipen harrigarriren zale ziren, eta paraje miresgarriak ibiltzeko, lautada etenbakoak zeharkatzeko, edota mendi altuenetako malda pikoetan arnasa ahitzeko prest egoten ziren beti. 1953eko espedizio hartan bildu eta lagun egin ziren betiko. Hillary eta Tenzing bikoteak munduko mendirik altuenean euren urratsak inprimatu zituzten. Lowe zen espedizioko argazkilari ofiziala baina ezin izan zuen puntara joan, sekulako lana burutzen ibili baitzen beheragoko kanpamentuetan, gailurrerako erasoa posible egin zedin. Hortaz, Hillaryk atera zion Tenzing sherpari puntako argazki mitiko hura. Baina ez zen elkarrekiko ekimena. Sherpak ez zion Zeelanda Berriko alpinistari fotografiarik atera. Argazkirik gabeko konkistatzailea izan zen betiko Hillary.

Sepiazko irudi historikoek berriz gertatuko ez den aro utopiko haren tamainaz egiten digute berba; esplorazioaz, munduaren sekretuez, bizitzaren zorion efimero eta txikiez. George Lowe duela hiru urte hil zen. Espedizio hartatik bizirik gelditzen zen azken kidea izan zen. Aste honetan, barikuan, bere urtebetetzea izan da. 93 urte beteko zituen.


2016/01/14

2016/01/12

"ESPEDIZIOA" AUKERATUA

BERRIAko kritikariek bereziki gustuko izan dituzten hiruna liburu hautatu eta komentatu dituzte, argi utziz aldez aurretik oraindik ez dituztela irakurri aukeratuak izan zitezkeen liburu guztiak. Beraz, nahiz eta zerrenda honetan dauden liburu guztiak diren horretarako behar diren merituen jabe, segurua da horretarako meriturik baduen liburu bat baino gehiago geratu dela, ezinbestean, kanpoan.


http://www.berria.eus/paperekoa/1909/028/001/2016-01-03/utzi_du_zer_irakurria.htm 

2016/01/11

ZORROTZ


-----

contador de visitas

Blog Archive