HIMALAIAN HIRU KOLORE



2017/12/21

MENDIFILM

Leku askotatik etorritako mendi-abenturazaleak bildu dira aste honetan Bilbao Mendi Film Festibalen. Eurek ekarri dizkigute mapamundi berri baten irudirik motibagarrienak. Joan den asteko barikuan abiatu zen zinemaldia Mountains izeneko filmarekin. (Botere baltsamiko edo katartikoa zuten mendien erresumaren planoak. Naturaren dei abstraktua. Alturaren magnetismo betierekoa. Ertz zorrotzen angelu ulertezinak. Masa-gizarte masifikatuari muzin egoteko droga perfektua. Mendirako irrika emozionala berriz sentitzeko injekzio egokia). Mendia bera guztiz erakargarri eta eder bilakatu zuten irudiak ikusi genituen. Eta liluramendu horrek segida izan du aste osoan.
Egunotan, Kiril Nikolov korrikalari bulgariarrak eginiko 600 kilometroekin muturreraino sufritu dugu; Kilian mendizale-korrikalariaren desnibel itzelezko gailur kateatze zirraragarriaren bidez  Norvegiaraino joan gara;  zerua urratzen duten Dolomitetako altxor ezkutuetan isiltasuna entzun dugu; mutazio humanoideak dituzten eskalatzaileen magnesioz beteriko eskutzarrak hormari atxikirik ikusi ditugu, oreka ezinezkoan, indar prekarioan, harkaitzaren ohiko  mugetatik gora bultza eta bultza; benetako bakardadearen gordintasunaz zerbait gehiago dakigu orain, neguan, Kanadako Artikoan zehar, bizikleta bidaia arriskugarria egin zuen protagonistaren ahotik. Film askotan superazioaren parametroak azaltzen dira, nork bere mugak astintzeko dituen arrazoi konplexuak, mendiaren arriskuak ulertzeko ahalegin efimeroak batzuetan eta arrazoizkoak bestetsuetan. 

Baina nire mitoak, hein batean, berak luzatu zizkidalako, Chris Bonington filmarekin gozatua hartu nuen. Filmaren esentzia berak bizi izan duen adiskidetasuna da. Joe Tasker eta Peter Boardman Everest mendiaren zapaldu gabeko ekialdeko ertzean hil ziren. Une hori deskribatzean, Boningtonen begiek galera hura erakutsi zuten hunkigarriki, oraindik asumitu izan ez balu bezala.
Eskrupulurik gabe bizi zuten mendiaren aro doratua. Beste askok horrekin amesten jarraitzen dute (dugu) oraindik.

2017/12/18

2017/12/11

MENDIN


Hunkigarria. Hortxe daude nire mito guztiak.
Eta hemen ere bai.



2017/12/05

REGLETAK

2017/11/30

IRAKURKETA


2017/11/20

URKIOLA INGURUAN

Larunbatean Untzillaitzen eskalatzen izan ginen. Adherentzia ederretan gora.




Eta handik ikusitako paisaiaz gozatzen ibili ginen igandean. Saibigain Urkuluetatik. Ederrrra.






2017/11/14

ILUNTZAR


Mandalesta, Saraua, Irurkitza, Iluntzar eta Motrollu mendiak. Lupetza, fresko, zoragarria.


 Ineritzeko lezearen ahoa.


2017/11/09

BERDIN

Berdin dio zenbat bidaia egin dituzun, zenbat lan egin duzun, zenbat seme-alaba izan dituzun. Berdin dio zortzi ala laurogeita zortzi urte badituzu, ortozik ala zapata garestiz bazabiltza. Berdin dio gosez zauden, gaur martitzena den, ala maitasuna ulertzen ote duzun. Berdin dio. Hasieran zaude. Beti






2017/11/07

LUCHADOR

2017/11/06

LASAI

Korrika saio lasaia eta lupetza nonahi. Hauek arinago doaz.



2017/11/03

2017/11/02

ZULOAK HARRAPATU



Korrikan hasi naiz entrenatzen modu lasaian. Atzo Upo. Egun bikaina eta bertako pagadia koloretsu.




2017/10/31

KRAK!



Fred Beckey was one of the greatest climbers of all time, he’s died at age 94 in Seattle.

2017/10/30

MOTXOTEGI, ESNAURITZAGANA

Mekoleta herritik, paseo eder batean, bi tontortxo udazken zoragarrian.







2017/10/23

ORISOL






2017/10/16

PUNTAKO EMAKUMEAK MFF-n

Catherine Destivelle, Lynn Hill, Josune Bereziartu eta Edurne Pasaban Mendi Film Festivalaren 10. edizioan egongo dira Bilbon.


2017/10/10

HORCADOS ROJOS

Asteburu ederra Picos de Europa mendikatean. Lagunekin bide oso gozagarri bi egin ditugu. Lo koban. Bertako argitasuna ikaragarria izan da. Egurra hartu dugu.









2017/09/28

2017/09/25

ESKALADAK ANSO ARANEAN


Txon eta Zubirekin asteburu ederra Anson. Camille eta Directa Anso egin ditugu. Basoak eder, harria zut.








-----

contador de visitas

Blog Archive