HIMALAIAN HIRU KOLORE



2017/12/21

MENDIFILM

Leku askotatik etorritako mendi-abenturazaleak bildu dira aste honetan Bilbao Mendi Film Festibalen. Eurek ekarri dizkigute mapamundi berri baten irudirik motibagarrienak. Joan den asteko barikuan abiatu zen zinemaldia Mountains izeneko filmarekin. (Botere baltsamiko edo katartikoa zuten mendien erresumaren planoak. Naturaren dei abstraktua. Alturaren magnetismo betierekoa. Ertz zorrotzen angelu ulertezinak. Masa-gizarte masifikatuari muzin egoteko droga perfektua. Mendirako irrika emozionala berriz sentitzeko injekzio egokia). Mendia bera guztiz erakargarri eta eder bilakatu zuten irudiak ikusi genituen. Eta liluramendu horrek segida izan du aste osoan.
Egunotan, Kiril Nikolov korrikalari bulgariarrak eginiko 600 kilometroekin muturreraino sufritu dugu; Kilian mendizale-korrikalariaren desnibel itzelezko gailur kateatze zirraragarriaren bidez  Norvegiaraino joan gara;  zerua urratzen duten Dolomitetako altxor ezkutuetan isiltasuna entzun dugu; mutazio humanoideak dituzten eskalatzaileen magnesioz beteriko eskutzarrak hormari atxikirik ikusi ditugu, oreka ezinezkoan, indar prekarioan, harkaitzaren ohiko  mugetatik gora bultza eta bultza; benetako bakardadearen gordintasunaz zerbait gehiago dakigu orain, neguan, Kanadako Artikoan zehar, bizikleta bidaia arriskugarria egin zuen protagonistaren ahotik. Film askotan superazioaren parametroak azaltzen dira, nork bere mugak astintzeko dituen arrazoi konplexuak, mendiaren arriskuak ulertzeko ahalegin efimeroak batzuetan eta arrazoizkoak bestetsuetan. 

Baina nire mitoak, hein batean, berak luzatu zizkidalako, Chris Bonington filmarekin gozatua hartu nuen. Filmaren esentzia berak bizi izan duen adiskidetasuna da. Joe Tasker eta Peter Boardman Everest mendiaren zapaldu gabeko ekialdeko ertzean hil ziren. Une hori deskribatzean, Boningtonen begiek galera hura erakutsi zuten hunkigarriki, oraindik asumitu izan ez balu bezala.
Eskrupulurik gabe bizi zuten mendiaren aro doratua. Beste askok horrekin amesten jarraitzen dute (dugu) oraindik.

2017/12/18

2017/12/11

MENDIN


Hunkigarria. Hortxe daude nire mito guztiak.
Eta hemen ere bai.



2017/12/05

REGLETAK

-----

contador de visitas

Blog Archive