HIMALAIAN HIRU KOLORE



2009/05/26

NIKLAS SUECO LOCO

Atzo e-mail bat jaso nuen Namche Bazarretik. Bertan, Niklas nire lagun suediarrak esaten zidan Lhotse eta Makalu katetau dituela 20 egunetan. Pizti halakoa, mutila! Bejondeizula Niklas! Zorionak! Ia hurrengo baten elkarrekin egiten dugun baten bat!

2009/05/21

LURRAREN GAINEAN

Lurraren gainean eta zeruaren azpian. 8.848 m. 2008ko maiatzaren 21ean, gaur bezalako egun batean!
Bizitza beste intetsitate batekin jantzi zen. Harrezkero alturakoak gara, begiratzeko modu urrunekoak.

Hodeietzak maite. Lagunekin. Alturaren mugetan, gu geu izaten. Txiki

JUANJO GARRAREKIN BERBETAN

Gaur goizean Kangtxenjungako oinarrizko kanpamentuan dagoen Juanjo Garrarekin egin dut berba eta lehen pertsonan jaso ditut ahaleginaren zor gogorra. Pozik zegoen baina total hauts eginda. Oinetan babaren bat atera zaio izozketak direla eta. Antzean dabiltza guztiak. Alberto Zerainek ere zerbait ekarriko du eta Alex eta Edurne helikopteroz atera dituzte ahalik eta arinen Zaragozara eramateko. Kokek ere sudur beltza dakar izozketak direla medio. KIngari buruz gutxi dakite.
Bestetik Julen Reketak atzera egin du bere saioan eta Oscar Cardiach bakarrik lotu da han goian, tentaldia bai egin ala ez egin, dudakor.

Bataila handia izan da mendi horrekin gurutzatu dutena, eta zauriak zauri, guztiak biririk diraute, onik, eta seguruenik poztasunak azal gehiago hartuko die hemendik aurrera, ezpainetakoa ere bai.

Bitartean gozatu handik ekarri dituzten gailurreko irudi magikoekin: http://blogs.rtve.es/alfilo/posts

LHOTSEN XAVI ARIAS

Xavi eta biok besarkatzen ginen Eversteko tontorrean gaur bezalako egun batean, baina iaz. Atzo berak lortu zuen Lhotse erraldoiaren burura igotzea. Zorionak Xavi!!!

Avui a les 14.30h del migdia (hora del Nepal) estava al CIM DEL LHOTSE !!!!! gràcies a tots i totes pel vostre suport i seguiment, de debò.Aquesta nit he sortit de la “tenda” a les 3.30h tot sol, ha estat una ascensió dura i m’ha costat molt, ha fet molt de fred i reconec, que m’he cansat com mai, estic baldat!. Un cop dalt del cim no us he pogut trucar, el cim és d’aquells que literalment si no vigiles et caus, i no ha estat fins ara que he arribat al Camp 4 a les 19.20h (hora Nepal), que us ho he pogut fer saber. Estic feliç, molt feliç, perplex, satisfet... uf ! és difícil d'escriure-ho. He fet el cim sense oxigen, sense xerpes i més sol que la una... ja us podeu imaginar ! El que si sé, és que tot això ha estat gràcies a tots i totes vosaltres doncs en el fons sabia que no estava sol, moltes gràcies una altra vegada. Ara l’objectiu immediat és descansar i demà baixar al Camp 2 o en el millor dels casos, seria genial que pogués arribar al Camp Base. 8.516 gràcies, abraçades i enhorabones !Així que quan arribi a terra ferma, ja us en faré cinc cèntims.
Una abraçada

2009/05/20

HIMALAIAN TONTORRAK

Une larriak pasa ditugu guk alturatik urrun, eremu horretan diren gure lagunez kezkaturik. Edurne, Juanito, Juanjo, Kinga, Koke eta besteak altura handian ibili dira ordu larregiz, Kangtxenjunga mendi erraldoiaren bururaino igotzeko tentaldian.
Gailurrera oso berandu iritsi ziren eta gaua abailtzear zegoen beherako bide malkartsuari ekin ziotenerako. Ordu gehiegi senperrenak eginez urratsak gora bideratzeko eta gero kontrako norabidean, salbaziorantz.
Alexek ezin izan zuen, Koke, eta Patxi beherantz abiatu ziren goraino baino lehen, eta Kinga eta Juanjo Garrak zapaldu zuten tontor hura Edurne, Ferran, Juanito eta Asierren ostean. Gero jaitsiera luzea zetorren.


Aitor de la Hayas lagunak berba eta berba Alberto Zerainekin. Hau gorantz joan zen laguntza eskaintzeko, eta behin guztiak baldintza onean zeudela ohartuta, bere eraso jo zuen gailurreraino. 6 ordutan egin zuen 15 ordutan besteek egin zutena. eta ez hori bakarrik, handik behera gauza guztiak hartuta kanpamentu nagusira heldu zen egun berean. Itzela!!! Makina da Alberto, erakustaldi fisiko itzela egin zuen!!
Zorionak guztioi!

Juanjoren familiak komunikatu hau bidali dit: “Ara mateix estem esperant la trucada del Juanjo, aquesta nit ha dormit al Camp II, desprès de baixar del Camp IV i haver fet cim, juntament amb la seva companya d’expedició Kinga Baranowska.
Esta tant cansat com content i feliç, han sigut moltes hores per damunt dels 8.000 m, en una ascensió dura, que es va allargar unes sis hores més del previst, amb uns trams molt tècnics i amb molt gel, una mica abans de les cinc de la tarda, arribava al cim del Kangchenjunga, el tercer cim en alçada i el segon en dificultat, davant l’imminent posta de sol, poques coses quedaven per fer al cim, així que van començar a baixar amb un únic objectiu, arribar al Camp IV, descansar, hidratar-se, menjar i dormir, un bivac per sobre dels 8.000 m hagués complicat molt les coses, en la baixada el grup es tranca, es formen subgrups que van avançant segons les seves forces, era de nit i feia molt de fred, era difícil trobar el camí de baixada, ja molt entrada la nit, rebíem noticies de la seva arribada al Camp IV. Molt emocionat comunica a la seva dona que havia fet cim.”

Edurne kanpaleku nagusira iritsi da hunkituta, irudietan ikusi da, eta hala gertatu zait niri. Hunkidura begietan. Animo!!
http://blogs.rtve.es/alfilo/posts Edurneren irudiak.

2009/05/12

GAILURRERAKO PREST

Edurne eta besteak ari dira altura handiko ametsak gauzatzen. Juanjo, Koke, Kinga, Ferran, Juanito, Asier, Zerain,... Xavi Arias ere atsedena hartzen ari da Lhotse erraldoira igo baino lehen.
Egun ederrak eta zoriontsuak zuontzat!

ISILIK


Isiltasunak ez digu
loak hartzen utzi.
Isiltasunak ez digu
berba egiten utzi.
Isiltasunak ez digu
aditzen utzi.

Isiltasunak edozein ekintza
laidotzen du.

ZORIONA ETA ZOZOAK

Zorionak ez digu itzala egiten,
beti jazartzen gaitu zapuztearen enigmak.
Bizitzak oparitzen dituen landa berdeak
siku dira negurik gorrienean.

Abiatu arren, gure urratsak geldoak dira,
sinpleak dira, ez gaituzte inora hurbiltzen.
Abiatu arren, denak kalmara egin du,
desesperantzaren hatsa sumatzen da.

Zorionak ez digu itzala egiten
eta zozoak izutu ditu.

-----

contador de visitas

Blog Archive