HIMALAIAN HIRU KOLORE



2009/09/29

ETA NIK SINISTU

Los libros más vendidos (El Correo-n)
Euskera- Ficción
1- Habitat. Katixa Agirre. Elkar
2- Eroriaren logika. Juanra Madariaga. Susa
3- Alferrikaldua. Thomas Bernhard. Elkar
4- Zazpi etxe Frantzian. Bernardo Atxaga. Pamiela.
5- Arrain abisalak. Xavier/Martin Etxeberria Garro. Elkar

2009/09/28

AIGUILLE DU MIDI. REBUFFAT

Chamonixera bueltatuta ginen bi eskalda eder horien ostean. Walker, Dru, Pilar Gervasutti edo horrelakoren bat egin nahi genuen. Goitik oso elurtuta zegoen dena, batez ere Walker espoloia. Beraz, aurten ezin. Gainera bi egun eguraldi txarrarekin. Bajonazo. Bloke batzuk egiten ibili ginen gustura eta eguzkia berriz astintzen hasi zenean gora, Aiguille du Midiko Rebuffat bide mitikoa egitera. Granito horia da, itzela, labaingarria pixka bat baina bidea oso polita da eta merezi du. Nire oinak apurtuta katuetan.

2009/09/21

BERUNA

Erortzeko beldurrez garelako eusten diogu elkarri.....

Zu zara orain urperatzen nauen beruna.

DOLOMITI COMICI-DIMAI

Piz Badilen hartutako egurrak ez gintuen atzera bota. Gehiago nahi? Dolomitetara abiatu ginen Cima Grande di Lavaderoko bide klasikoena dastatzeko asmo sendoarekin: Comici-Dimai.
Eguraldia ez zen oso ona. Euriak dena busti zuen eta horma itzelean horrelako baldintzekin sartzeak gure lehen zalantzak piztu zituen. Hala ere, gauean dena argi zegoen eta eguraldiak hobera egin zuen. Traste guztiak hartu eta hurbilketa-paseoa eman ostean, hor agertu zen. Ilun, altu, desplomatua, inkognitez betea. Eta gu kakaztuta.

Birritan pentsatu barik, baina kirioak dantzak genituela, lehen sokaldiari ekin genion. Bigarrena, hirugarrena, eta orduan hasi ginen flipatzen. Iltzeak jarrita daude toki zailenetan, (eskerrak), IV+-etan egin ezazu dakizuna!!! Baina kontuz. III graduak beldurgarriak dira, horixe baietz!

Harritzekoa da horma, baina pixkanaka gorantz abiatu ginen eta itxura beldurgarri guztiak gainditu ostean, tontor azpiko biran geunden pozik. Eta are pozago Txintxanekin puntan topatu ginenean.

Jaitsiera lasaia izan zen. Polita, kontuz ibiltzekoa baina polita. Pizza batek mahaiaren bueltan bildu gintuen eskalada eder honi agur esateko. Guztira 8 ordu eskalatzen. A0 asko. Eta Dolomitak ederrak, oso ederrak!

2009/09/14

ZARA

zara. esan zidan.
naiz
hirurogeita lau kilo
energia agortezina
ametsez beterik
bat koma hirurogeita hamasei
konortea galtzeko alturarik ez

galdu dut
eta sentitzen duzu barrutik
dena badoala

2009/09/11

PIZ BADILE

Abuztuaren erdi aldera abiatu ginen Jordi eta biok Alpeetako mendi-suge horretara, bertan dauden mendi erraldoi eder batzuk eskalatzeko asmoz. Buruan amets asko, eta aukeratzekoak ikusi ostean, batek duen itxura harroagatik harrapatu gintuen: Piz Badile.

Cassin eskalatzaile famatuaren bidea egingo behar genuela erabaki genuen, eta astia galdu barik, hantxe jarri ginen bidaia aspergarriari amaiera emanez.
Aterpetik gora abiatu ginen gaueko 3:30ean, berdegune txiki batean, izarren azpian gau zati bat eman eta gero. Arin gorantza, betiko lez, eta lehenak horma erraldoian sartzen. Aurretik 800 metro granitozkoak genituen.
Rebuffat sarreratik hasi ginen gogoz. Horman beste eskalatzaile batzuekin koinziditu eta guztion artean bilatu genuen gorainoko bidea. Eguerdiko 14:00etan hantxe geunden, aristan, tontorrera heltzeko asmoz baina egin beharreko rappel guztiak buruan. Denbora asko ez genuen, izan ere, bagenekien, rappel kontua oso luzea izango zela, ipar espoloitik jaitsi egin behar da-eta. Eta hala joan zitzaigun.Luze-luze egin zitzaigun eguna. Gaueko 12:00etan berriz aterpean, gauak erabat harrapatu baikintuen azken sokaldia botatzen.
Nekatuta baina pozik, Piz Badileko fisurak dastaturik genituelako.

2009/09/10

EZERTAN


ezertan pentsatzen ez dudanean. ezertan.

LIBURUAZ III



Mundu erori hau Beñat Sarasola / Berria, 2009-07-26

Hogei urte bete dira aurten Juanra Madariagak (Bilbo, 1962) bere lehenengo liburua, Imentzioaren pergamuak, publikatu zuenetik. Urte horietan Madariagak ez dio liburuak argitaratzeari utzi, baina beti egin izan du halako patxadaz, eta, batez ere, zarata handirik atera gabe. Eroriaren logika honetako lerro batek nahiko ondo irudikatzen du, seguruenik, idazlearen jarrera: “Ezkutatzeko, dena izkiriatu”. Baiki, berriki Javier Rojo kritikariak zioen bezala, zenbait su festa eta literatur marketinen aurrean, eskertzekoa da bilbotarraren ibilbide sotila.

Lehenengo poemak berak (Irribarrea eta zu) aditzera ematen digu liburu osoko tonua zein izango den. “Nire ordena okerra okerragotu da” lerrotik bertatik ikusten dugu festa giroa nahi duenak hobe duela beste nonbaitera joan. Liburuan, hala, erorketak, galerak, absentziak, porrotak eta enparauak dira nagusi; poeta munduaren izate eta patu makurraz jabetu izan balitz bezala azaltzen da. Nolanahi den, tituluko “logika” hori logos hitzetik datorren heinean, badago testuinguru aski ezkor honetan argi izpirik. Erortzen gara, baina Roberto Juarroz-ek dioen gisara, erortze horretan badugu zer aukeratu. Lotuta bizi gara, baina lotura horretan gara aske. Horregatik, ez da harritzekoa han-hemenka paradoxekin topo egitea: “Min horrek betiko salbatuko zaitu”. Liburuaren amaieran testu labur bat azaltzen da, poetika moduko bat izan daitekeena, eta han ere Madariaga izaera paradoxiko honetaz —”erortzeko segmentu baten ondoren, osotasuneko beste bat dator”— eta gizakiaren izaera dramatikoaz —”bere (gizakiaren) baldintzak hauskortasuna eta, sarritan, porrota dira”—.

Bestetik, zenbait poematan mendebaldekoon turismorako eta simulakrorako (Disney World) joera kritikatzen da, hala herrialde “exotikoetan” nola mendebaldeko hirietan bertan (Bilbo, Mailuki txikiak poeman). Horretarako irudi esanguratsua da kamerarena, bi poematan (Jainkoaren ausentzia eta Azken argia) azaltzen dena. Amoraltzat jotzen den kameraren begirada hotza inmorala da Madariagarentzat, errealitatea itxuraldatu egiten duelako gizakia bertatik bereiziz. Eroso bizi den mendebaldeko gizakia, bere bideokamera eta plasmazko telebistekin fikzio batean bizi da, eta entzungor dago beregandik metro gutxira hondamendia nagusi den bitartean.

Aitor dut, haatik, liburuak ez nauela gehiegi asebete. Zenbait egitura gramatikal —izen sintagma luzeak, esaterako— sarritan errepikatzen dira —Heroiaren borondatea da adibide garbien— eta azkenerako nekagarri samarrak suertatu zaizkit. Orobat, adjektiboak erabiltzeko joera handia du Madariagak, eta, nire ustez, bere lerro bat parafraseatuz, “adjektibazio larregiko behakoa” darabil. Azken batean, zenbaitetan poemok espainolezko poemen itzulpenak zirela iruditu zaizkit gehiago, izen sintagmak luzatzeko eta adjektiboak sobera erabiltzeko joera horregatik, hain zuzen ere. Berriari emandako elkarrizketa batean, idazleak aipatu zuen Hego Amerikako literaturak liluratzen zuela, eta agian zaletasun horren aje gisara uler liteke niretzat behartuegia den idazkera hau. Gainontzean, hala ere, esan beharra dago erritmoz eta sonoritatez ondo landutako testuak direla, eta seguruenik, niretzat bederen, errezitatuta hobeto funtzionatuko duten poemak direla. Arestian aipatu elkarrizketa horretan aditzera eman zuen idazleak, halaber, hausnartzen ari zela liburua taula gainera nola eraman. Bada, ea aurrerantzean paradarik dugun irakurriz osoki asebete ez gaituzten poema hauek errezitaldietan entzuteko.

2009/09/04

NIKLAS ETA MIKE MAKALUREN GAILURREAN

Niklas lagunak bideo hau igorri dit. Makaluko puntan daude eguraldi zoragarriarekin.


Egun batzuk beranduago Mike Parker lagun orain zenduak ere tontor bera zapaldu zuen, pozik.

2009/09/02

LIBURUAZ II


Erortzea ezinbestekoa denez, bizitzako uneren batean edo bestean, eroriaren logika izan daiteke eroritako tokitik gora begiratu eta begien aurrean zabaltzen den espazioa aztertu eta neurtzea, altxatuz gero, jakiteko zergatik izan den erorikoa eta zer egin behar den berriro ez erortzeko edo, berriz eroritakoan, erorikoaren mina, txikiagoa izan dadin. Hori logika positiboa da, guztiz bat datorrena munduaren ikuspegi optimista eta bizizalea duenarekin. Baina bada beste logika bat, eta horren arabera eroritakoak ez du altxatu nahi, sumatzen duelako erortzea dela gizatasunaren izaera ezabaezina. Gizaki pesimista eta ezezkorrena da, guztiz, ikuspegi hori. Batean zein bestean erortzeak bere arrastoa uzten du eroritakoaren baitan. Ezer ez da berdin ordutik aurrera, erortzeko arriskua beti baitago zain eta zelatan.

Juanra Madariagaren poesia liburu honetan ez da erorikoaren apologia egiten, baizik eta poesiaren sinbolotzat hartzen da bera: “Gora egiteko eta erortzeko momentuak daude, eta horixe da poesiak islatu dezakeen bakarra, bizitza horrelakoa delako”. Gora egiten dute mendizaleak eta gizakiak, nork bere mendiaren tontorra eskuz ukitu nahian, baina erori ere egiten da gizakia, mendizalea izan barik. Erorialdiak ere bere goiak eta bere beheak ditu, beheetan arima hits ilun da bilakatzen; goienetan, bere barnera da biltzen, kanpokoa ikusteko. Aurreko liburuak baino espiritualagoa dela esango huke Juanraren hau. Poetaren begirada ez da gora joaten, handitasunaren edo infinituaren xerka, baizik eta alboan bizi denari zuzentzen zaio, intentsitate handiz, argi osoa eman nahian. Argia, ordea, ez da zerutik etorri, poetaren barneko baitatik baizik, eta besteengana da barreiatu.

(Felipe Juaristi)

-----

contador de visitas

Blog Archive