HIMALAIAN HIRU KOLORE



2012/03/28

POMBI-SUZON KRONIKA

Hemen duzue Candik idaztitako kronika.


2012/03/27

RUABA

Larunbatean, Peña Ruaban dagoen Espolon del Gallego (6a) bidea egin genuen Alfon, Candi eta hirurok. Egun ederra atera zen, asteburuaren igarle.

Goiz horretan harrian, eta arratsaldean Pombie aterpera joan ginen. Asmoa? Pombi-Suzon korredore mitikoa egitea. Eta egin genuen!!!

Ederra, 70º tiradaren bat, izotza, elur gogorra eta abar. Kriston asteburua!


2012/03/20

PEPE TEY

Mi gran amigo Pepe está realizando la travesia de los Pirineos con esquis.
Titan, Pepe! Animo y toda la fuerza contigo!









2012/03/19

MY HEART GOES OUT TO YOU

Hunkiturik nengoen. Eguna luze etorriko zelakoan geunden. Besteekin hitz eginda, gaueko hamabietan ateratzeko ginen. Urratsa zabaldu beharko zen elur bigunean gau osoan zehar. Gau mineko ordu horretan, batzuk elkartu ginen gorako asmo irmoarekin, eta hasieran traidoreak begitandu zitzaizkigunei itxaron barik, lehen pausuak ematen hasi ginen tontorrerantz. Sasoiko nenbilen, gogotsu, eta hala, ordu dezentetan aritu nintzen elurra bota sendoekin zulatzen. Mendi-lepoaren azpian, atzetik lasaiago zetozenak bildu zitzaizkigun, eta indartsuen zetozenek tropeltxoaren burua hartu zuten. Aurretik lumazko mono laranja zeraman mutil kankailua jarri zen, eta beronen aurrean lumazko jaka limoi koloredun beste bat. Lepora helduta, askok buelta eman zuten ahuleziak jota. Nik birritan pentsatu gabe, hauen atzetik jo nuen hasieran bezain motibatuta. Metroak gora egin ahala, lainoek hartu zuten ingurua, eta bere baitan bildu gintuzten. Azken metroak falta ziren hodei loditik limoi koloredun figura bat agertu zitzaidanean. “Congratulations” esan nion, tontorretik zetorrela uste osoa bainuen. “Five minutes, and summit” erantzun zidan eskua estutzen zidalarik. Horrela izan zen. Broak Peak-eko gailurrera heldu nintzen emozioa begietan lehertzen zitzaidalarik, eta une magikoak bizi ahal izan nituen berriz. Behin espedizioa amaituta, kanpamentu nagusia batu eta etxeranzko bide luzeari ekitear geundela, bide bazterrera agertu zitzaidan mutil kankailu hura. “Congratulations”, berriz, eta “Thanks for opening the way”. Hunkituta esan zizkidan hitzak eta hunkituta jaso nituen. Elkar besarkatu genuen gero agur esan baino lehen. Hori 2007an izan zen. Lau urte beranduago Hidden Peak-eko tontorrean mutil hura berriz besarkatzeko abagunea bizi ahal izan nuen. Hainbeste desgaste fisikoaren ostean, desiraturiko tontor borobilean Gerfried Goschl-ek estutu ninduen pozarren. Berriz hunkitu ginen biok, mendiarekiko pasioak ematen duen emozio berberarekin, orain une honetan idazten ari naizela, berriz begietan lehertzen zaidan emozio berberarekin. My heart goes out to you, Gerfried!

2012/03/15

GERFRIED LAGUNARENTZAT



My heart goes out to you, Gerfried!

2012/03/14

AMETSAK

Tenemos que obligar a la realidad a que responda a nuestros sueños, hay que seguir soñando hasta abolir la falsa frontera entre lo ilusorio y lo tangible, hasta realizarnos y descubrirnos que el paraíso estaba ahí, a la vuelta de todas las esquinas.
(Julio Cortázar)

2012/03/13

ITXOIN


"Esta espera inenarrable, esta tensión de todo el ser, este viejo hábito de esperar a quien se sabe que no va a venir."


2012/03/08

PROMISE

your promises,
they look like liesyour honesty,
like a back that hides a knife
i promise you

2012/03/06

EGITURARIK GABEKO

egiturarik gabeko egunak
arropa zaindu, gorde, destolestu
arropa eskegi, batu
tolestu

golpeak amortiguatzeko toallak

2012/03/05

SEINALEA

Los humanos son divertidos… Ellos quieren estar con la persona que aman pero rehúsan de admitirlo abiertamente. Algunos tienen miedo de mostrar la más mínima señal de afecto por miedo. Miedo que sus sentimientos no sean reconocidos, o peor aún, regresados. Pero algo de los seres humanos que me intriga más es su consciente esfuerzo de estar conectado con el objeto de su afección, incluso si eso los mata lentamente.
(Sigmund Freud)

2012/03/01

MENDIAZ

Bihar zerbait kontatuko dugu Zallan.

-----

contador de visitas

Blog Archive