HIMALAIAN HIRU KOLORE



2018/01/31

LAGUNAK MUGARRAN

Fotones.



2018/01/30

ALDAI

Paseo txikia, lasaia, arina, ederra.



Baina ezustekoz betea.



2018/01/29

PUMORI NANGA

Oso mendi ederrak daude munduan. Zorrotzak direnak izaten dira zirraragarrienak, baina edertasunaren kontuan denak balio du. Shivling, Artesonraju, Muztagh Dorrea, Kang Tengri, Manaslu, Yerupaja, Matterhorn, Erebus, Nanda Devi, Chomolonzo, Ama Dablam, Gyachung Kang, Machhapuchhare, Dhaulagiri, Alpamayo, Masherbrum… edo Pumori. Zorrotz horietariko asko ikusi ditut, beti ere, atzapar zuriak bezala zeru moreari mehatxuka, ia.
Eta bai, amenazo handia izaten da anitzetan. Hala esan dit Alex Txikonek beti igo nahi izan dudan Pumori (sherpa hizkuntzan mendiaren alaba) zuriari buruz galdetu diodanean. “Aparta, ederra, baina tartean oso arriskutsua” erantzun dit lagunak.
Mendi horretan bertan, 2001. urtean, bere tontorra igotzeko ilusioz abiaturiko hainbat gazte euskaldun mendizale zendu ziren. Guztira bost gelditu ziren hantxe, betiko: Cesar Nieto, Javier Arkauz, Beñat Arrue, Iñaki Aiertza eta Aritz Artieda. Alexek duen eskuzabaltasunarekin eta detaileak egiteko gogoarekin, mendi hori eskalatzen hasi baino lehen, hango espedizioaren kamiseta jantzi zuen gailurrera eramateko asmoz. Omenaldi apala baina esanguratsua Alexena.
Everesteko 2. kanpalekurainoko bidea ekipatu ostean, Pumori mendiko (7161m) maldetan gora abiatu zen lemoarra duela egun batzuk, Ali Sadpara, Nuri, eta Temba Bhote lagunekin, bai eta azken erpinerainoko tartea kurritu ere. Makinak halakoak!
Oso mendi arriskugarria da Pumori eta hildako dezente eragin ditu. Halarik ere, horrek ez dio inolako edertasunik kentzen, eta beti egongo da alpinista grinatsu bat bere puntatik mundua beste modu batean ikusteko gogoz izango dena.
Orain Everest handiaren magalera bueltatu dira, hori baita aurtengo erronka. Handienaren bizarrak zapaltzea, Nanga Parbaten, Elizabeth Revol eta Tomasz Mackiewicz bikotea estilo minimalista eta arinean (biak bakarrik mendian) aritu diren bezala. Tamalez, Zerain zendu zitzaigun mendi berean, badirudi tragedia zabaltzen ari dela berriz.



2018/01/23

HORRELA

Hay que vivir sin estar realmente preparados para la vida, 
improvisando sobre la marcha, 
como quien toca de oído, a ver qué sale. 

Eloy Tizón



2018/01/16

EZINEZKOAZ

2018/01/15

FXUK






-----

contador de visitas

Blog Archive