HIMALAIAN HIRU KOLORE



2009/12/23

HAUEK GUZTIAK


tapaturik lo egin eta hotzarengatik izerdia bota
ahal dudanetan eguzkiari erakutsi begiak
azala kendu ohean sartu baino lehen
gutxi jan, gutxi edan, gutxi arnastu
begirada ez apartatu
jesarri bizkarra kalefakzioaren kontra
armairuaren eztula negu honetako dela ziurtatu
hegalaldiari ate guztiak zabalik utzi
liburuetan dauden azpimarratutakoak errebisatu behin idazti ez nuenaz ohartzeko
ezpainetan haginka egin
izoztu arte oinak hotzitu
eskuak igurtzi poltsikoetatik atera ostean
leku batean egon, beste batean nagoelarik
bakarrik ere energia-iturri ikaragarria naizela baieztatu
malkoen grabitateari trabarik ez jarri
tunelek irteera daukatela pentsatu, deseatu eta bolantea estutu
zeruari begiratu atetik irten eta atoan
esan ez ditugun hitzak asmatu, esan ditugunak ezabatu
prebisiblea ez izan
iragana suntsitu jada
ezpainetan haginka berriz

hauek guztiak egiten ditudanean uste dut badakidala nor naizen

www.youtube.com/watch?v=cHsdiNgooBU

2009/12/22

PIZTIA


Chris Sharmak bere hirugarren 9b lortu du. Mutante halakoa!

2009/12/16

2009/12/10

HARAGIA

Haragia, hezurrak, zainak, epidermis, isurkinak
Hori guztia banaiz.
Materia akastuna, dispertsoa, hegazkor.
Arima atrofiaturik, ilun, hebaina.
Lau angeludun forma, labirinto suntsitzailea.

Hori guztia banaiz.
Eta konturatu gabe bihurtzen nauzun planeta.
Bizi-une desenfokatua.

Oin bat bestearen ondoan jarri dut.
Lehen urratsa emango orain, eta
okupatuko zaitut.

When I Grow Up from Fever Ray on Vimeo.

2009/12/01

SUNTSITU


Lo que conseguimos carece por completo

de importancia.


Nada de lo que conseguimos tiene importancia alguna

porque sólo conseguimos la fácil.


Lo dificil no lo conseguimos nunca.

Lo abandonamos


Y eso nos destroza.
(F. L. Chivite. Apuntes para un futuro manifiesto. DVD)

2009/11/24

MILA HITZ

Egunsentiak gozoki asko ekartzen dizkit batzuetan gosaritarako. Jakietan ez naiz gutiziazalea, baina ondo eginiko kafe bero bat eta kroasana maite ditut. Batzuetan ezin hartu horrelakorik eta laranja zukuarekin konformatu behar. Laranja kolorekoak izaten dira egun urratze batzuk.
Hala ere, goizak bestelako hitzak ere kateatzen dizkit eztarrian eta lanera bitartean, ihesean doazenez jabetzen edota garrantzirik gabeko horri erreparatzen, joaten naiz hitzak gosaltzen.
Izan ere, hitzak gosaltzen ditut egunero.

Mila hitz, adibidez, jirafa hitza, edota milimetro hitza, zozoa eta luma hitzak, desbesarkada edota okarana hitza,… mila hitz.
Baina hitz hauek tripara joan beharrean nire burmuin eskaxera abiatzen dira lagunen bila, eta horrela sortzen zaizkit hitzen kateak, pentsamenduaren munduan, poema izateko irrikan.

Hitzak gosaldutakoan, batzuetan, poemak idazten ditut, eta poemak idaztean, batzuetan, dar-dar moduko zerbait sentitzen dut.

Bai, dar-dar moduko zerbait sentitzen dut poemekin.
Honekin, adibidez.

LAUSOAREN TRANSPARENTZIA

Zure ilearen gortinaia zabaldu dut
musukatu zure begietako durduza
ferekatu elipsien probabilitateak
arnastu zure arnas etena
margotu mailukien sistemak
estutu zure gorputzaren egitura
altxatu plazeraren matematika
besarkatu erabatekoaren beharra
busti ezpainetako urgentzia
definitu musuen polemika
salbatu misterioaren eroria
azaldu eskuen maitemina
aurkitu berriz altxatzeko zioa

Newton Faulkner–Teardrop
www.youtube.com/watch?v=droZGvBt5DY

2009/11/23

ZAZPI

Azaroa hamaikagarrena da, eta niretzat zazpia izan da.
Zenbakien jolasean ibili naiz beti.
3,44
27
32
8
0
Eta orain 7.
7a. Seigarrenetik gora egin dut azkenean. Pozik. Entrenamenduak fruitua ematen hasia da.
Galdameseko eskolan dagoen Pausoka bide ederra kateatu dut bigarren pegean. Eta pozik.
Uneka bada ere.
Jausi nintzen baina min gehiagorik ez zait kabitzen.

2009/11/12

HARIA


Nuestra fragilidad, una fragilidad tanto más acusada a medida que envejecemos. Somos poco, muy poco, un hilo entre dos tinieblas, y apenas basta un azar, un pequeño viento, un incidente a media noche, para que el hilo se rompa, caiga en el vacio, se vuelva invisible.
Por eso tenemos que amarnos desespeadamente, como si cada día que pasamos juntos pudiera ser el último. Salvo el amor, cualquier negocio de este mundo puede ser aplazado para mañana.

Nada nos hace tan sabios como el dolor. (Ricardo Menendez)

2009/11/11

BIZITZAREN ZATIA

Ikusten, entzuten, sentitzen, bizi eta pairatzen duzun guztia, aukeratu ez duzuna dela ohartzen zarenean. Nabaritzen duzunean zerbait hotz, urruneko, aratz, elurretan zure urratsak inprimatzeko soinua besterik ez denean.
Izan beharko zen guztia, honezkero ez da, eta ez da izango; eta izaten ari dena ez da zure bizitzaren zatia, paisaia batekoa baizik.

2009/11/04

GAUR BAI BIHAR EZ

De repente la sensación de que todo está bien.
Y sin embargo en el instante siguiente
el convencimiento de que por supuesto falta algo.
(Fernando Luis Chivite)

Bon Iver - Skinny Love - Une Soiree de Poche from La Blogotheque on Vimeo.

2009/11/02

TTUTTURRE

Lekunberrin lotu ginen bizkaitarrok eta nafarrak elkartzeko, eta mendian egun pasa egiteko. Reparaz, Alfonso, Joakin, Jabitxa, Irune eta besteok Ttutturre mendian egin genuen paseoa. Egun ederra atera zen. Paisaia ezin hobea, eta lagunartekoa ere bai. Bazkaria eta bla, bla, bla,...

Begirada harago beti.

2009/10/29

DENBORA

Zenbat denbora daramat hemen? honela?

Mogwai - Mogwai Fear Satan from La Blogotheque on Vimeo.

2009/10/28

IRLA BAT DA BIZITZA

Beste birika bat atera dut armairutik euripean arnasteko
Eskuetan minen eraztunak jarri ditut ohitzeko
Labeetako sugarrak begiratu ahal ditut itsutu gabe
Galderak gustatzen zaizkit eta sinpletasuna erantzunean
Odola usaintzean arratsaldeetako mailukiak ditut buruan
Zaratarik gabe pasatzen dira kurloiak adar batetik bestera
Etorkizuna gero eta hutsalagoa delako jaten ditut mosuak
Denboraren neurria ausentzia borobiletan neurtzen dut
Zirkuluaren zuloak disparo batek egin dit
Gurina ogi beroan bezala doaz egunak

Irla bat da bizitza.

2009/10/27

IZAN

Aunque los progresos de la ciencia de la psicología avanzan en procurar favorecer la exteriorización de los reductos de la soledad interior, es muy probable que el último espacio de lo que en lo profundo el hombre intuye acerca de su propia persona nunca llegue a salir de sí.
Quizá ahí radique algo de lo que de misterio tiene la vida.


Izan zena
Izan zitekeena
Ez da inoiz itzuliko

Nork esan behar dizu?


Ez sinestu
Ez bilatu
Dena ostendurik dago

2009/10/21

MUGARRAREN BEROAN

Andoni eta Oierrekin lotu nintzen larunbatean eskalatzera joateko. Iban Urkiolan zebilen, beraz Mugarrarako plana egin genuen. Eguraldia kili-kolo zebilen arren, goizeko hodeiak saretu ziren eguerdirako eta eskalada beroaz gozatu ahal izan genuen eguerditik aurrera. Betiko legez seigarren gradukoetan sartu ginen eta kañonazoren bat gorabehera, hortxe ibili ginen gustura, hatzaparrak eta besoak apurtzen, konpainia ederrean.

Paisaia txundigarria zen handik goitik ikusten genuena, eta arratsaldeak eskaini zizkigun udazkenaren lehen koloreak benetan ederrak izan ziren. Lagun zatorrekin inon baino hobeto!

2009/10/16

ILUSION CENTESIMAL

Infinita ingenuidad, ilusión centesimal,
me creía tan capaz con mi capsula de albal,
mi torpeza fue total, de tan grande es demencial,
no detecto una señal, nunca encontraré el lugar donde al fin me entienda.

Me perdí en mi universo, ¿y tú?

¿Y si no regreso jamás y este ruido no cesa?

Y yo ya no puedo hacer más si este más siempre resta

POESIA ASTEA


Bilboko Poesia Astearen egitarauaren barruan, urriaren 20an, 19:00etan, Zabalkunde Eraikuntzako atrioan, (Conde Aresti plazko merkatu ohia), Juanra Madariaga olerkari bilbotarrak bere “Eroriaren logika” poemario musikalizatua interpretatuko du.

Musika: Eneka eta Eider (Four Friends)

2009/10/14

CHRIS SHARMA

Sharma eta eskalatzeko duen xarma eta estiloa Gasteizera datoz abenduan. Filmen bat ekarriko du besapean eta seguruenik ikusgarria izango da Mendi Film Festival jaialdiaren barruan.

2009/10/08

BEGIETATIK

Bizitzak
penitentziarako abilidadeak
luzatzen dizkigu

Bizitzak
ukaziorako kondenak
luzatzen dizkigu


2009/10/06

INOR

Inork sinistu ezin dezakeena
ikusten dut.

Inork ikusi ezin dezakeena
sinisten dut

agian
txu
oihua

2009/09/29

ETA NIK SINISTU

Los libros más vendidos (El Correo-n)
Euskera- Ficción
1- Habitat. Katixa Agirre. Elkar
2- Eroriaren logika. Juanra Madariaga. Susa
3- Alferrikaldua. Thomas Bernhard. Elkar
4- Zazpi etxe Frantzian. Bernardo Atxaga. Pamiela.
5- Arrain abisalak. Xavier/Martin Etxeberria Garro. Elkar

2009/09/28

AIGUILLE DU MIDI. REBUFFAT

Chamonixera bueltatuta ginen bi eskalda eder horien ostean. Walker, Dru, Pilar Gervasutti edo horrelakoren bat egin nahi genuen. Goitik oso elurtuta zegoen dena, batez ere Walker espoloia. Beraz, aurten ezin. Gainera bi egun eguraldi txarrarekin. Bajonazo. Bloke batzuk egiten ibili ginen gustura eta eguzkia berriz astintzen hasi zenean gora, Aiguille du Midiko Rebuffat bide mitikoa egitera. Granito horia da, itzela, labaingarria pixka bat baina bidea oso polita da eta merezi du. Nire oinak apurtuta katuetan.

2009/09/21

BERUNA

Erortzeko beldurrez garelako eusten diogu elkarri.....

Zu zara orain urperatzen nauen beruna.

DOLOMITI COMICI-DIMAI

Piz Badilen hartutako egurrak ez gintuen atzera bota. Gehiago nahi? Dolomitetara abiatu ginen Cima Grande di Lavaderoko bide klasikoena dastatzeko asmo sendoarekin: Comici-Dimai.
Eguraldia ez zen oso ona. Euriak dena busti zuen eta horma itzelean horrelako baldintzekin sartzeak gure lehen zalantzak piztu zituen. Hala ere, gauean dena argi zegoen eta eguraldiak hobera egin zuen. Traste guztiak hartu eta hurbilketa-paseoa eman ostean, hor agertu zen. Ilun, altu, desplomatua, inkognitez betea. Eta gu kakaztuta.

Birritan pentsatu barik, baina kirioak dantzak genituela, lehen sokaldiari ekin genion. Bigarrena, hirugarrena, eta orduan hasi ginen flipatzen. Iltzeak jarrita daude toki zailenetan, (eskerrak), IV+-etan egin ezazu dakizuna!!! Baina kontuz. III graduak beldurgarriak dira, horixe baietz!

Harritzekoa da horma, baina pixkanaka gorantz abiatu ginen eta itxura beldurgarri guztiak gainditu ostean, tontor azpiko biran geunden pozik. Eta are pozago Txintxanekin puntan topatu ginenean.

Jaitsiera lasaia izan zen. Polita, kontuz ibiltzekoa baina polita. Pizza batek mahaiaren bueltan bildu gintuen eskalada eder honi agur esateko. Guztira 8 ordu eskalatzen. A0 asko. Eta Dolomitak ederrak, oso ederrak!

2009/09/14

ZARA

zara. esan zidan.
naiz
hirurogeita lau kilo
energia agortezina
ametsez beterik
bat koma hirurogeita hamasei
konortea galtzeko alturarik ez

galdu dut
eta sentitzen duzu barrutik
dena badoala

2009/09/11

PIZ BADILE

Abuztuaren erdi aldera abiatu ginen Jordi eta biok Alpeetako mendi-suge horretara, bertan dauden mendi erraldoi eder batzuk eskalatzeko asmoz. Buruan amets asko, eta aukeratzekoak ikusi ostean, batek duen itxura harroagatik harrapatu gintuen: Piz Badile.

Cassin eskalatzaile famatuaren bidea egingo behar genuela erabaki genuen, eta astia galdu barik, hantxe jarri ginen bidaia aspergarriari amaiera emanez.
Aterpetik gora abiatu ginen gaueko 3:30ean, berdegune txiki batean, izarren azpian gau zati bat eman eta gero. Arin gorantza, betiko lez, eta lehenak horma erraldoian sartzen. Aurretik 800 metro granitozkoak genituen.
Rebuffat sarreratik hasi ginen gogoz. Horman beste eskalatzaile batzuekin koinziditu eta guztion artean bilatu genuen gorainoko bidea. Eguerdiko 14:00etan hantxe geunden, aristan, tontorrera heltzeko asmoz baina egin beharreko rappel guztiak buruan. Denbora asko ez genuen, izan ere, bagenekien, rappel kontua oso luzea izango zela, ipar espoloitik jaitsi egin behar da-eta. Eta hala joan zitzaigun.Luze-luze egin zitzaigun eguna. Gaueko 12:00etan berriz aterpean, gauak erabat harrapatu baikintuen azken sokaldia botatzen.
Nekatuta baina pozik, Piz Badileko fisurak dastaturik genituelako.

2009/09/10

EZERTAN


ezertan pentsatzen ez dudanean. ezertan.

LIBURUAZ III



Mundu erori hau Beñat Sarasola / Berria, 2009-07-26

Hogei urte bete dira aurten Juanra Madariagak (Bilbo, 1962) bere lehenengo liburua, Imentzioaren pergamuak, publikatu zuenetik. Urte horietan Madariagak ez dio liburuak argitaratzeari utzi, baina beti egin izan du halako patxadaz, eta, batez ere, zarata handirik atera gabe. Eroriaren logika honetako lerro batek nahiko ondo irudikatzen du, seguruenik, idazlearen jarrera: “Ezkutatzeko, dena izkiriatu”. Baiki, berriki Javier Rojo kritikariak zioen bezala, zenbait su festa eta literatur marketinen aurrean, eskertzekoa da bilbotarraren ibilbide sotila.

Lehenengo poemak berak (Irribarrea eta zu) aditzera ematen digu liburu osoko tonua zein izango den. “Nire ordena okerra okerragotu da” lerrotik bertatik ikusten dugu festa giroa nahi duenak hobe duela beste nonbaitera joan. Liburuan, hala, erorketak, galerak, absentziak, porrotak eta enparauak dira nagusi; poeta munduaren izate eta patu makurraz jabetu izan balitz bezala azaltzen da. Nolanahi den, tituluko “logika” hori logos hitzetik datorren heinean, badago testuinguru aski ezkor honetan argi izpirik. Erortzen gara, baina Roberto Juarroz-ek dioen gisara, erortze horretan badugu zer aukeratu. Lotuta bizi gara, baina lotura horretan gara aske. Horregatik, ez da harritzekoa han-hemenka paradoxekin topo egitea: “Min horrek betiko salbatuko zaitu”. Liburuaren amaieran testu labur bat azaltzen da, poetika moduko bat izan daitekeena, eta han ere Madariaga izaera paradoxiko honetaz —”erortzeko segmentu baten ondoren, osotasuneko beste bat dator”— eta gizakiaren izaera dramatikoaz —”bere (gizakiaren) baldintzak hauskortasuna eta, sarritan, porrota dira”—.

Bestetik, zenbait poematan mendebaldekoon turismorako eta simulakrorako (Disney World) joera kritikatzen da, hala herrialde “exotikoetan” nola mendebaldeko hirietan bertan (Bilbo, Mailuki txikiak poeman). Horretarako irudi esanguratsua da kamerarena, bi poematan (Jainkoaren ausentzia eta Azken argia) azaltzen dena. Amoraltzat jotzen den kameraren begirada hotza inmorala da Madariagarentzat, errealitatea itxuraldatu egiten duelako gizakia bertatik bereiziz. Eroso bizi den mendebaldeko gizakia, bere bideokamera eta plasmazko telebistekin fikzio batean bizi da, eta entzungor dago beregandik metro gutxira hondamendia nagusi den bitartean.

Aitor dut, haatik, liburuak ez nauela gehiegi asebete. Zenbait egitura gramatikal —izen sintagma luzeak, esaterako— sarritan errepikatzen dira —Heroiaren borondatea da adibide garbien— eta azkenerako nekagarri samarrak suertatu zaizkit. Orobat, adjektiboak erabiltzeko joera handia du Madariagak, eta, nire ustez, bere lerro bat parafraseatuz, “adjektibazio larregiko behakoa” darabil. Azken batean, zenbaitetan poemok espainolezko poemen itzulpenak zirela iruditu zaizkit gehiago, izen sintagmak luzatzeko eta adjektiboak sobera erabiltzeko joera horregatik, hain zuzen ere. Berriari emandako elkarrizketa batean, idazleak aipatu zuen Hego Amerikako literaturak liluratzen zuela, eta agian zaletasun horren aje gisara uler liteke niretzat behartuegia den idazkera hau. Gainontzean, hala ere, esan beharra dago erritmoz eta sonoritatez ondo landutako testuak direla, eta seguruenik, niretzat bederen, errezitatuta hobeto funtzionatuko duten poemak direla. Arestian aipatu elkarrizketa horretan aditzera eman zuen idazleak, halaber, hausnartzen ari zela liburua taula gainera nola eraman. Bada, ea aurrerantzean paradarik dugun irakurriz osoki asebete ez gaituzten poema hauek errezitaldietan entzuteko.

2009/09/04

NIKLAS ETA MIKE MAKALUREN GAILURREAN

Niklas lagunak bideo hau igorri dit. Makaluko puntan daude eguraldi zoragarriarekin.


Egun batzuk beranduago Mike Parker lagun orain zenduak ere tontor bera zapaldu zuen, pozik.

2009/09/02

LIBURUAZ II


Erortzea ezinbestekoa denez, bizitzako uneren batean edo bestean, eroriaren logika izan daiteke eroritako tokitik gora begiratu eta begien aurrean zabaltzen den espazioa aztertu eta neurtzea, altxatuz gero, jakiteko zergatik izan den erorikoa eta zer egin behar den berriro ez erortzeko edo, berriz eroritakoan, erorikoaren mina, txikiagoa izan dadin. Hori logika positiboa da, guztiz bat datorrena munduaren ikuspegi optimista eta bizizalea duenarekin. Baina bada beste logika bat, eta horren arabera eroritakoak ez du altxatu nahi, sumatzen duelako erortzea dela gizatasunaren izaera ezabaezina. Gizaki pesimista eta ezezkorrena da, guztiz, ikuspegi hori. Batean zein bestean erortzeak bere arrastoa uzten du eroritakoaren baitan. Ezer ez da berdin ordutik aurrera, erortzeko arriskua beti baitago zain eta zelatan.

Juanra Madariagaren poesia liburu honetan ez da erorikoaren apologia egiten, baizik eta poesiaren sinbolotzat hartzen da bera: “Gora egiteko eta erortzeko momentuak daude, eta horixe da poesiak islatu dezakeen bakarra, bizitza horrelakoa delako”. Gora egiten dute mendizaleak eta gizakiak, nork bere mendiaren tontorra eskuz ukitu nahian, baina erori ere egiten da gizakia, mendizalea izan barik. Erorialdiak ere bere goiak eta bere beheak ditu, beheetan arima hits ilun da bilakatzen; goienetan, bere barnera da biltzen, kanpokoa ikusteko. Aurreko liburuak baino espiritualagoa dela esango huke Juanraren hau. Poetaren begirada ez da gora joaten, handitasunaren edo infinituaren xerka, baizik eta alboan bizi denari zuzentzen zaio, intentsitate handiz, argi osoa eman nahian. Argia, ordea, ez da zerutik etorri, poetaren barneko baitatik baizik, eta besteengana da barreiatu.

(Felipe Juaristi)

2009/07/15

HEGAN ETA ERORI

Askotan, garrantzitsuena ikusten ez duguna da. Gauzarik txikienak oharkabean igarotzen dira gure begien aurretik, eta horiek dira askotan ederrenak. Gertatzen ez dena gertatzen dena baino garrantzitsuagoa da batzuetan. Eta esaten ez duguna esan behar genuena da. Gauza gehiegi galtzen ditugu, ohartu gabe. Adiago ibili beharko genuke. Galtzen ari garen horren jabe egingo bagina, pertsona osatuagoak izango ginateke. Atzeko lerroan egoteak badu gauza interesgarri bat: ikuspuntua zabaldu egiten da, ikusteko eremua handitzen. Beste modu batean oharkabean igarotzen zaizkigun gauzak ikusteko modua da atzeko lerroan paratzea.

2009/07/08

GALDAMES II

Bero larregi egiten zuen arren hara joan ginen joan den astean. Eskumako aldea bisitatu genuen. Gerizperik ez baina motibazioa %100. Halarik ere, zazpigarrena ez da merke saltzen. Desilusioa berriz, baina entrenatzeko gogoa gora. Seigarren gradutik gora guztiak ondo! "Pausoka" joan beharko gara!
Berdea zen inguruko kolorea. Berdea.

2009/07/06

LIBURUAZ

Heldutasunezko poesia Javier Rojo / El Correo, 2009-06-27

Eroriaren logika izenburua du Juanra Madariagaren azken poema liburuak. Idazle honek ez du aurkezpenik behar euskal poesiaz interesa duen irakurlearentzat, liburuz liburu ibilbide sendo eta interesgarria egina baita, beti ere poesiaren arloan, eta esan daiteke gaur egun euskaraz idazten duten poeta inportanteenetakoa dela. Eta halako ibilbide sendoak erakusten dituzten idazleekin gertatu ohi den bezala, azaleko moden eta momentuko lilura faunen gainetik egoteko trebetasuna erakutsi du idazleak. Edonola ere, ez da mugitu gabe geratu eta bere planteamendu estetikoetan bilakaera dagoela nabari daiteke. Kasu honetan, edertasun formalean oinarritzen zen estetika pixka bat leundu du idazleak, hori bai, estetikari uko egin gabe. Baina oraingoan edertasuna hizkuntzan bertan bilatu beharrean (batzuetan modernismoa gogora zezakeen planteamendu baten bidez egiten zuena), irudien eta ideien kontrajartzean zentratzen da idazlea. Eta, alde horretatik, liburuak zer esan handia du. Adibidez, dialektika bat agertzen da lehenengo pertsonan hitz egiten digun subjektu poetikoaren eta bere munduaren artean. Izan ere, ‘ni’ poetikoak bere burua aldi berean munduan partaide eta munduari kontrajarria ikusten du. Inguruko mundua, ohiko mundua, poetaren mundua, hala esan badaiteke behintzat, enstrainiamendu prozesu batean sartuta ikusten dugu, eta, gauzak honela, mundu hori, egunerokoa bada ere, arrotz agertzen zaigu.
Beste aldetik, Madariagaren poesian gizakia bera definitzeko baliagarriak izan daitezkeen gizakiaren oinarrizko kezkak agertzen dira, poesiak berezkotzat hartu dituen ohiko gaiak, tonu surrealista neurtua duten irudien bidez plazaratuak: heriotza, denboraren igarotzea, adin batetik aurrera begi aurrean agertzen den desilusio existentziala… Bizitzaren aurrean existentzialki umezurtz geratu den gizakiaren mamuak agertzen dira poema horietan, zerbait sinetsi nahi duen gizakiaren ikuspuntua aurkezten baita, bizitza den kaos horri zentzuren bat emango dion sinesmena beharrezkoa sentitzen duelarik. Bizitzan aurrera egin ahala, gauza asko geratzen dira atzean, eta desilusiozko egoera horretan batzuetan amodioak, edo amodioaren oroitzapenak, eskaintzen du irteera bakarra.
Heldutasunezko liburua idatzi du Madariagak, eta, hainbeste literatur txinparta ikusgarri bezain hutsen aurrean, benetan eskergarria iruditu zait liburu hau irakurri ahal izatea.

2009/06/30

EGUN HURA

Egun hura hala ikusi zuten beste batzuek. Sentitu antzean, seguru.

2009/06/26

TURTZIOS

Joan den astean ibili ginen toki zoragarri honetan. Bide politak eta gogorrak. 7a ederren batean sartu ginen baina betiko legez kaña falta zaigu oraindik! Oraindik ere!
Hortik beherako guztietan gozatu ahal izan genuen gure indarrak flakatzen hasi ziren arte.
Bisitatzeko tokia, dudarik gabe!

2009/06/10

GOOD BYE MICK

Hauxe idazti zidan kanguroak duela aste batzuk.
Juanra! Hi.
Summited Makalu! Late in season...no Oxygen, no serpa's. my friend & I were climbing with no ther people on the mountain....very nice experience!
next year... Nanga Parbat??.... want to come along?
Salut!
mick.p

Gaur bere gorpua aurkitu dute Katmandun. Tipo bitxia eta geniala zen Mick, ona, artista bat, eta bost 8000 eginak zituen. Bere lehena Jaume, Pepeeta nirekin egin zuen: Cho-Oyu. Hango tontorrean besarkada estua eman genion elkarri.
Niklas-en lagun handia ere bazen. Beste hiru espediziotan berarekin elkartu zen.
Shit:(
Got the news from Roland to about Mick, shit, got a mail from mick just some days ago and he asked me to join to K2 this summer...
Everything feels so weard...
mick is a crazy and strong climber, and a really good person, this is really sad.
/niklas

Besarkada hura dudan bezala, gomutan izango zaitugu Mick.

2009/06/02

LOGIKAZ

Who will love you?

Who will fight?

Who will fall far behind?
Liburu berriak, hil honetan ikusi du argia.


El mundo

Un hombre del pueblo de Neguá, en la costa de Colombia, pudo subir al alto del cielo. A la vuelta contó. Dijo que habia contemplado, desde allá arriba, la vida humana. Y dijo que somos un mar de fueguitos. Un montón de gente, un mar de fueguitos.

Cada persona brilla con luz propia entre todas las demás. No hay dos fuego iguales. Hay fuegos grandes y fuegos chicos y fuegos de todos los colores. Hay gente de fuego sereno, que ni se entera del viento, y gente de fuego loco, que llena el aire de chispas. Algunos fuegos, fuegos bobos, no alumbran ni queman; pero otros arden la vida con tantas ganas que no se puede mirarlos sin parpadear, y quien se acerca se enciende.

2009/05/26

NIKLAS SUECO LOCO

Atzo e-mail bat jaso nuen Namche Bazarretik. Bertan, Niklas nire lagun suediarrak esaten zidan Lhotse eta Makalu katetau dituela 20 egunetan. Pizti halakoa, mutila! Bejondeizula Niklas! Zorionak! Ia hurrengo baten elkarrekin egiten dugun baten bat!

2009/05/21

LURRAREN GAINEAN

Lurraren gainean eta zeruaren azpian. 8.848 m. 2008ko maiatzaren 21ean, gaur bezalako egun batean!
Bizitza beste intetsitate batekin jantzi zen. Harrezkero alturakoak gara, begiratzeko modu urrunekoak.

Hodeietzak maite. Lagunekin. Alturaren mugetan, gu geu izaten. Txiki

JUANJO GARRAREKIN BERBETAN

Gaur goizean Kangtxenjungako oinarrizko kanpamentuan dagoen Juanjo Garrarekin egin dut berba eta lehen pertsonan jaso ditut ahaleginaren zor gogorra. Pozik zegoen baina total hauts eginda. Oinetan babaren bat atera zaio izozketak direla eta. Antzean dabiltza guztiak. Alberto Zerainek ere zerbait ekarriko du eta Alex eta Edurne helikopteroz atera dituzte ahalik eta arinen Zaragozara eramateko. Kokek ere sudur beltza dakar izozketak direla medio. KIngari buruz gutxi dakite.
Bestetik Julen Reketak atzera egin du bere saioan eta Oscar Cardiach bakarrik lotu da han goian, tentaldia bai egin ala ez egin, dudakor.

Bataila handia izan da mendi horrekin gurutzatu dutena, eta zauriak zauri, guztiak biririk diraute, onik, eta seguruenik poztasunak azal gehiago hartuko die hemendik aurrera, ezpainetakoa ere bai.

Bitartean gozatu handik ekarri dituzten gailurreko irudi magikoekin: http://blogs.rtve.es/alfilo/posts

LHOTSEN XAVI ARIAS

Xavi eta biok besarkatzen ginen Eversteko tontorrean gaur bezalako egun batean, baina iaz. Atzo berak lortu zuen Lhotse erraldoiaren burura igotzea. Zorionak Xavi!!!

Avui a les 14.30h del migdia (hora del Nepal) estava al CIM DEL LHOTSE !!!!! gràcies a tots i totes pel vostre suport i seguiment, de debò.Aquesta nit he sortit de la “tenda” a les 3.30h tot sol, ha estat una ascensió dura i m’ha costat molt, ha fet molt de fred i reconec, que m’he cansat com mai, estic baldat!. Un cop dalt del cim no us he pogut trucar, el cim és d’aquells que literalment si no vigiles et caus, i no ha estat fins ara que he arribat al Camp 4 a les 19.20h (hora Nepal), que us ho he pogut fer saber. Estic feliç, molt feliç, perplex, satisfet... uf ! és difícil d'escriure-ho. He fet el cim sense oxigen, sense xerpes i més sol que la una... ja us podeu imaginar ! El que si sé, és que tot això ha estat gràcies a tots i totes vosaltres doncs en el fons sabia que no estava sol, moltes gràcies una altra vegada. Ara l’objectiu immediat és descansar i demà baixar al Camp 2 o en el millor dels casos, seria genial que pogués arribar al Camp Base. 8.516 gràcies, abraçades i enhorabones !Així que quan arribi a terra ferma, ja us en faré cinc cèntims.
Una abraçada

-----

contador de visitas

Blog Archive