HIMALAIAN HIRU KOLORE



2010/11/24

ERRE


eskuek erre egiten didate
1etik 689.875.342era zenbatzen dut (guzti-guztiak)
eta baten bati ere ez diot zentzurik aurkitzen…
lokartu baino lehen, gauero, zutaz akordatzen naiz
ez dakit zergatik
baina argia amatatu orduko
kasualitate guztiak desagertzen dira
betuleak erauzten ditut
deisoak eskatzeko indarrik ez baitut.

2010/11/23

JORDI-AMA DABLAM

Puntaren puntan. Jordi Ama Dablam mendia zapaldu zuenekoa. Atzean Nuptse, Everest eta Lhotse erraldoiak.
Orain Aita-Dablam.

2010/11/22

INGRABIDOA

Musuak izan daitezke ingrabidoak, eskuen ituna, besarkaden egiturak. Goizeko gosariak, zuhaitz azpietako paseoak, ixiltasun urruna, bakardade estatikoa, bizi izandako intentsitatea. Hainbat tokitan kausi daiteke, ezerezarekin erkatuta, nahasia.
Hustasunaren bolumenak ito egiten du batzuetan, eta gomutak, (behin idatzi nuen bezala) itoduraren artikulazio moldea dira gomuta batzuk. Hala, ikusitakoak, sentitutakoak patetikotasun eremuetara eramaten gaitu, tristezia puta honek dena izorratzen duen bitartean.
Berriz bakardadea ozeano baten tamainakoa. Eta ozeanotik itsasora.

Horrela ere sentitzen dut itsasoa, ingrabidoa.
Itzelak izan dira egun hauetako olatuak, itzela ere anitzetan hain bare ikusten dugun itsasoaren indarra eta ahaltasuna. Zoragarria izan da natura heziezinak eskaini digun ikusgarri bizia. Bazirudien ur-azaleko energia hori kamara motelean garatzen zela, bitsezko tsunamiek lasai oldartzeko estrategia aurreikusita zutela.
Ur-horma alimalekoek, gizakiak eraikuntzen bidez itsasoari behin kendu ziona, aldarrikatzeari ekin diote berriz. Bakoitzari berea –zioen ur asaldatuak.
Espektakulu naturala gainetik zegoen, gure horizontaltasunean. Baina ikusten ez zena, ur-energia kaotikoaren azpian imajinatzen dut alde ingrabidoa, higikor baina ingrabidoa.
Tirainaren apetan sorturiko mugimendu lasaian, agian balantzaka, inora bidean, goiko aldean altxatzen ari ziren kaosari begira nago. Eta horrela ere bagaude, ingrabitatean arrotz.
Izan ere, desorekarako epizentro asko ditugu inguruan. Aste honetan ere Saharan gertaturikoa gizakiaren eraginkortasun ezaren isla da. Gizakiak historian zehar erakutsi ohi duenetik ez du ikasi nahi eta behin eta berriz sarraskietara jotzen du botere gaiztoa erabilita. Penagarria. Bestea ezabatzean, deuseztatzean, akabatzean omen datza botere izugarri horren printzipioa. Eta Saharan bezala, Mexikon (narkotrafikoa, emakumeak), Somalian, Tibeten, Afganistanen, Iraken… Mundua liskarren habia da ezinbestez. Gure bizi konstanteak neurtzen dituen makinak piiiiiii egingo du laster.
Ingrabidoa izan nahi dut.

2010/11/18

GALDAMES ETA LARRAONA







Egun ederrak, Zorri, Xabi, Ander, Jabi eta Josebarekin. 7a+ atera zaitzaidan El Kokodrilo blokean! Ederto!
Ezkerreko besoa kargatu zitzaidan, eta nekeak jota amaitu genuen. Egurre!

BUDISTA

2010/11/16

IGOGAILUAK

¿Cómo no pude darme cuenta que hay ascensores prohibidos?

2010/11/15

IKUSIEZINA

Ikusiezina ere desagertu egiten da azkenean. Eta ez dut ulertzen zergatik.

2010/11/10

SIURANA





Shisha Pangman egin genituen Alemaniako lagunak hurbildu ziren "Costa Dorada"raino. Siuranan elkartu ginen eskalatzeko eta planak egiteko. Egun politak eskalatzen, eguzkitan.
Das beste

2010/11/08

2010/11/04

AMA DABLAM

Jordik gaur goizean zapaldu du Ama Dablam mendi ederraren gailurra. Eguraldi aparta izan du, hotza, baina garbia. Egurra hartuta dago bigarren kanpamentuan orain, gogotsu, bihar oinarrizko kanpamentura bajatzeko prest. Joakinek ezin izan du eta behean itxarongo dio.

Zorionak Jordi!!!

2010/11/03

-aumentar intensidad de gestos
-texturas de fondo ganan importancia no necesaria
-problemas de mensaje
-iluminaciones propicias, pensar antes de actuar
-buscar escenario adecuado
-crear más tensión y mas contrastes

-más dinamismo
-provocar, divertir, sorprender
-solo utilizar los elementos necesarios, eliminar todo lo que pueda entorpecer su comprensión
-evitar ser previsibles
-crear atmosferas visuales para destacar el elemento importante

-no usar un corazón de papel
-evitar sombras, ya que llaman mucho la atención

ADAM ONDRA

VIDEO PROFILE: BD athlete Adam Ondra on first ascent of L‘étrange Ivresse des Lenteurs (9a+), Ceüse, France from Black Diamond Equipment on Vimeo.

2010/11/02

ISLADA

Sigur Rós- Ára bátur


Bakoitzaren pausoetatik sortzen da benetako islada

-----

contador de visitas

Blog Archive