HIMALAIAN HIRU KOLORE



2007/06/17

BESTE URRATS BAT

Gutxitan dakigu nora joaten garen eta zaila da deskribatzen bizitzak egiten dituen bira ezezagunak. Misterio hutsa da ezjakinarentzat. Baina gauzarik sinpleenak deskubritzen dira ezjakinen begietara.
Aurten ez nuen bidaia luzerik egin nahi baina hemen nago berriz, Pakistanen, hegazkin baten tripak ekarrita. Orain bide berri bat egiteari ekingo diot, baina guztia ez da iazkoaren moduan izango. Berria izango da erabat, bestelakoa. Hustasuna, etxetik zabaltzen zaidan hustasuna izango da errepikapen bakarra, bueltan osatu eta beteko dudana.

Ekainak 17. Bidaia ez da oso luzea izan eta konturatu orduko arginabarrak esnatu gaitu hegazkinaren barruan. Regency hotelera heldu bezain laster loguretuta sartu gara ohean Rashid nagusiarekin hitz egin baino lehen. Hemen Oier, Andoni, Mikel, Iban, Pepe eta Jaume agertuko direlakoak hartzen nau osoki, freskoegi baitut bizi izandakoa eta bere gomuta oraindik.
Aurten Jabi, Julen, Inaki, Urbis, Iban, Koke eta Pedrorekin etorri naiz berotasun handiko herri honetara, eta errepikapenaren sentsazioa daukat, dena orain dela oso denbora gutxi bizi izan banu bezala.
Poz handia hartu dut Ibrahim Hakon ikusi dudanean atetik sartzen. Ia 10 urte pasa dira elkar ikusi genuenetik eta berdin berdin segitzen du. Besarkada estua luzatu dit.
Biharko planak egiten hasi gara. Breafing egin ostean abiatuko gara Karakorumeko karretera luze eta espantagarri honetan gora, harik eta Skardura heldu arte. Han bestelako giroak egingo digu harrera, bestelako lasaitasunak, mendiarenak, kale huetako kaosetatik urruntzeko.
Faisal Salamat kapitaina izango da gure "oficial de enlace" delakoa. Morroia gaztea da eta jatorra ematen du. Inshallad!!
Gauak Islamabad iluntasunez margotu du eta gu berriz loguretuta.
Musu bat guztioi Pakistanetik.

3 comments:

Anonymous said...

Aupa txapeldun!
Kontatu den-dena, zuri-beltzeko egunerokotasunetik goza dezagun geuk ere. Animo!

Sasi said...

Zelako Embidixiaaaa hi!!!
Animuak den denoi ta jarraitxu gauzak kontatzen ,asko ezkertzen diez eta zeuen berri txikixenak be!Aurten bai,inshalad!!!Gorantzixak Koke,Pedro eta "JoseRamon"!jua jua jua.besarkada bat ta ondo segi,neure oposaketetako liburu nazkante hauen artetik!

Anonymous said...

Aupa Juanra!!

Txo animorik handienak Lekeitio aldetik!Lasai hartu,asko disfrutatatu. Zoriontsu izan beharko zara, beste gutxi batzukin batera, ametsak errealitate bihurtu bait dozuz bizitza hontan.

Animo...ah y no engordes.Jajaja

-----

contador de visitas

Blog Archive