HIMALAIAN HIRU KOLORE



2012/09/24

MARBORE DORREA (RAVIER bidea)

Larunbatean joan nintzen hainbeste desiratu nuen eskalada bat burutzera. Marbore Dorreko ipar horma, Ravier bide klasikoa. Adiano eta Ignaciorekin lotu nintzen barikuan eta gau lasaia aterpetxean eman ostean, zeru gris baten pean, horma handian sartu ginen. Eskalada ederra, alpinoa, giro haluzinantean. Gradua gogorra batzuetan baina gozatzeko modukoa. 5. largoa da konplikatuena. Babaresa moduko arteka bat dago bertan eta nahiko deserosoa eta zaila da. Horrexegatik bi zatitan bana daiteke horma. 6. largoraino daude zailtasun ia guztiak eta hortik gorakoa, lasaiagoa eta gratifikantegoa da.
Alpinistentzako bide klasiko gogor horietariko bat. Oso gomendagarria.


Hemen duzue Adrianoren hitzak eta argazki ederrak:

2012/09/20

FLY eta JAUSI


2012/09/18

IPUINA


Behin munduan, asko legez, mutil bat
harrapatu
eta gaztelu handiko ziegarik ilunenean
giltzapetu zuten.

Argi errainu mehe bat sartzen zen bakarrik,
leiho estutik, batzuetan.
Ez didazue sinetsiko, baina iluna ilunen eta
errainua nabarmen zegoen batean
mutila argi errainuaren gainean paratu eta
korrika abiatu zen
kanporantz, eta alde egin zuen desiratzeak
balio duen lurraldera.

Hura bere errainuarekin ondo bizi izan bazen,
guk ere bila dezagun geurea.
(J. Sarrionandia)

2012/09/17

MEMORIA


Ez dago ahazteko desioa bezalakorik gauza bat memorian betiko itsasteko.
(Michel de Montaigne)


2012/09/14

JO ETA JO

2012/09/12

IGURIKATU


2012/09/10

ARALARETIK BUELTA

Alpeetako mobidaren ostean Aralar mendikatetik ibiltzera joan nintzen. Oso gutxitan egon naiz alde horretan eta ezagutzera joan nintzen. Dozena bat tontontxo egin nituen 6 ordutako paseoan. Gustura!

Aurreko egunean Baitza eta S. Marina mendietrara joan nintzen, hango landaguneetatik korrika egitera. Zein ederra!. Argazki ederragoak hemen diztuzue: http://www.mendiak.net/foro/viewtopic.php?f=57&t=35696


2012/09/06

MOTIBATZEKO


The Rocklands post - week 1 from Sandstones Media on Vimeo.

ALPEAK 2012 III

Azken egunean, Txamonisera jaisteko hartu beharreko teleferikora joan ginen baina ezohiko bidetik. Cosmiques zeharkaldia egin genuen, bizkarrean sekulako armairua hartuta. Polita, dibertigarria baina pisu lar eraman genuen.

AZKENA
Bigarren astean, eguraldi txarreko egun batzuen ostean, sekulako eguraldi ona etorri zen. Walker edota Peuterey-ko Integrala, horiexek gure aukerak. Alfonsok bigarrenarekin ametsetan bizitza osoan. Horra azkenean zalantzekin.
Eskaladaren lehen egunean (12 ordu eman genituen bibaka jarri arte) Alfonso gaizki sentitzen hasi zen eta helikopteroa eskatu genuen. Burdinezko txoriak eraman zuen. Geu, lasai, jarraitzeko, bueltan etorriko zitzaigula behin bidea amaituta.
Bigarren egunean, goizeko 06:00etan hasi ginen eskalatzen. Beltzaren puntan 12:00etan. Luzea, oso luzea zen eskalada hura. 800 metroko rapel beldurgarrietan 4 ordu eman genituen. Ikaratzeko moduko rapel nazkagarriak. Arratsaldeko 04:00etan Damas Inglesas izeneko tartea zeharkatzeko prest. Gaueko 12:30etan Craveri aterpe txikira heldu nintzen hauts eginda, guztira 18 orduz eskalatzen gelditu barik, bai, gelditu barik. Harriturik nengoen harriarengatik, dena apurturik baitzegoen. Aseguratzeko gune minimorik ere ez zegoen. Arrisku handiak asumitzen ari ginen.
Zerbait jan-edan eta goizeko 05:00etan berriz gora. Handik gora errezagoa zela pentsatzen genuen. Usteak, erdiak ustel. Eguerdiko 14:00etan heldu ginen Zuriaren puntara. Topatu genuen izotza egoera negargarrian zegoen. Beldurrak airean berriz. Aurretik genuen panorama ez zen batere polita.
Nik ezin gehiago. Arriskugarriegia neritzon. Esposizo handiko eskalada zen. Nekeak jota nengoen, deshidrataturik. Helikopteroa eskatzea deliberatu genuenean, Jordik mezu bat jaso zuen mobilean: Alfonso, bihotzetik operatzen ari ziren Aostako ospitalean. Negarrak, inpotentziarekin nahasturik. Hor segitzeko arrazoi gehiago ez genuen izan. Hotzak eta dardarak.
Neuk gau bat ere ospitalean pasatu nuen, erabat deshidrataturik bainengoen. Horixe zioen eman zidaten informeak.
Nekeak jota eta amorratuta etxera.


Ahatzu ezinik gabiltza. Alfonso hobeto dago.

● Integral de Peuterey, (MD sup/ED1, V, mixto 55 grados). Primer ascenso completo por R. Hechtel y G. Kittelmann en 1953. La escalada integral por el Aiguille Noire se presenta como la más larga y, probablemente, más dificil travesía de su categoría en Europa Occidental.

2012/09/04

ALPEAK 2012 (II)

Harrian ibiltzeko gogoarekin ere joan ginen. Pic Adolphe Rey-n begiztaturik geneukan bide bat baina oso gau txarra egin zuen hartan eta berandu abiatu ginen, eta hara joanda eta ez genuen oso argi ikusi, ez ordua eta ez bidea bera. Salto bat eginda Piramyde du Tacul-en eskalatu genuen ekialdeko arista ederra, motxila eta guzti, entrenatzeko ( uf!)


2012/09/03

ALPEAK 2012

Abuztuaren lehen egunetan joan ginen Chamonix-era. Egun bateko bidaiaren ostean eta meteoak eguraldi ona iragartzen zuelarik, gora joan ginen atsedena hartu barik. Aiguille du Midi azpian jarri genuen dendatxoa hiru eguneko aklimatazioan murgiltzeko. Traste guztiak utzi eta Takuleko triangelurantz joan ginen (Abuztuaren 1ean), aspalditik begiz jotako Mazeaud-Contamine bideari ekiteko. Bidea ederra da, sinplea eta polita baina guk arteztu genuen pixka bat gehiago, erditik gora Gabarroux-Marquis irteera hartuta.

-----

contador de visitas

Blog Archive