HIMALAIAN HIRU KOLORE



2011/04/27

2011/04/19

2011/04/15

2011/04/12

ARAOTZ II

Oier eta Antuanekin izan nintzen berriz Araotzen. Haizea lehenegoan jausi zen (6c+) eta gero El dulce abismo (6c) aldera joan ginen. Pegeren bat emanda katetatu ziren guztiak gero. 6c ingurukoak dira guztiak, ederrak, gogorrak, hurrengo egunean kraskatuta uzten zaituzten horietakoak. Egun politak Araotzekoak!

2011/04/08

K2

Atzo Igorren izan ginen La otra cara del K2 filma ikusten. Oscar Cardiach etorri zen Igorreraino mendi erraldioan bizi izandakoa kontatzera. Pelikula sentimenduz beterikoa da. Oscar ere hunkitu zen Manel-i buruz berba egiterakoan. Hantxe hil zen Manel, Negrotto Lepoan, Oscarren besoetan, peritonitis latz batek jota, Corominas-ek, bakarrik, gailurra zapaltzen zuen bitartean. K2ko oinetan dagoen mausoleoan izan nintzen behin Manel eta beste askoren izenak irakurtzen. Lekua epikoa da, hunkigarria. Muturreko alpinismoa. Bost lagun eta menditzarra. Tartean Valentin Giro egon zen, geroan Broad Peak nirekin zapaldu zuen lagun handia. Amets amesgarriak izeneko ekimenaren barruan kokatzen da hitzaldia. Silvia Vidal, Jordi Tosas eta Alex Txikon pasatuko dira hurrengo egunetan areto horretatik.

2011/04/07

2011/04/05

ZAUDE


zaude

hutsik

zaude

2011/04/04

ARAOTZ




Araotz, azkenean! Andoni Bigwall apuntatu zen gida moduan Araotzeko edertasunak erakusteko (ondo bete zuen papera). Egun kiskalgarria egin zuen, hasieran behintzat, gero epelera jo zuen eta askoz hobeto ibili ginen hango figurekin batera (Mulas, Lorea,...) Eguzkiak gorriz tintatu zituen gure bizkarrak seigarren graduko bideak tai gabe saiatzen genituen bitartean. Batzuk poltsikoratu genituen bistaz eta al flash! Guztiak ederrak eta gogorrak, giharreak ondo tinkatzeko modukoak.
Eskerrik asko Antuan! Hurrengo baten gehiago!

-----

contador de visitas

Blog Archive