HIMALAIAN HIRU KOLORE



2010/12/23

ONE





En este momento hay seis mil millones, cuatrocientos setenta millones, ochocientas dieciocho mil, seiscientas setenta y una personas en el mundo. Algunas corren asustadas. Otras vuelven a casa. Algunas dicen mentiras para llegar al final del día. Otras simplemente están enfrentándose a la verdad. Algunos son hombres malvados en guerra con los buenos. Y algunos son buenos, luchando con los malvados. Seis mil millones de personas en el mundo. Seis mil millones de almas. Y a veces… todo lo que necesitas es una.

2010/12/20

2010/12/15

BIZITZA DERITZO

Izan zitekeena eta dagoena ez da beti planeatu egin duzuna. Tarte horri bizitza deritzo.

2010/12/14

LARRAONA BERRIZ










Larraonara hurbildu ginen betikoak (Joseba, Jabi, Zorri, Xabi eta bostok) larunbatean, udazkeneko hotzaz, koloreez, eta harriez gozatzeko. Egurre!!

QUIETUD

Freediving World Record - 88m without fins from william trubridge on Vimeo.

2010/12/10

2010/12/09

VALDECEBOLLAS

Hotza eta izotza Valdecebollas aldean. Erlantz, Joseba, Kapi eta laurok batu ginen harako bidean.

Egun goxoa ematen zuten baina oskarbi egon zen arren haizeak ederki astindu gintuen, eta tenperatura beheratu (-9).

Hotzikaren artean ibili ginen izotzean gora eta behera, gustura. Izotza sustsitzen ordu dezente eman ostean, kotxera heldu eta ondoko herri batean bildu ginen askari ederra jateko. Ondo aprobetxaturiko eguna!Argazkiak http://kapibloga.blogspot.com/ webgunetik hartuta daude Kapiren baimenarekin.

2010/12/01

COIN

HOR



Zure bizitzaren parte izateko, horretan pentsatu.
Eskuetako geografia ezin da mapetan bildu.
Laborriaren eremuan ostadarraren kalbarioa.
Ezin da besarkada honetatik gehiago atera.
Denbora eta distantziaren mugak dortoka bilakatu dira.
Limoindoak kanpoko zuhaitzak dira.
Memoria gorputzaren fosila da.

2010/11/24

ERRE


eskuek erre egiten didate
1etik 689.875.342era zenbatzen dut (guzti-guztiak)
eta baten bati ere ez diot zentzurik aurkitzen…
lokartu baino lehen, gauero, zutaz akordatzen naiz
ez dakit zergatik
baina argia amatatu orduko
kasualitate guztiak desagertzen dira
betuleak erauzten ditut
deisoak eskatzeko indarrik ez baitut.

2010/11/23

JORDI-AMA DABLAM

Puntaren puntan. Jordi Ama Dablam mendia zapaldu zuenekoa. Atzean Nuptse, Everest eta Lhotse erraldoiak.
Orain Aita-Dablam.

2010/11/22

INGRABIDOA

Musuak izan daitezke ingrabidoak, eskuen ituna, besarkaden egiturak. Goizeko gosariak, zuhaitz azpietako paseoak, ixiltasun urruna, bakardade estatikoa, bizi izandako intentsitatea. Hainbat tokitan kausi daiteke, ezerezarekin erkatuta, nahasia.
Hustasunaren bolumenak ito egiten du batzuetan, eta gomutak, (behin idatzi nuen bezala) itoduraren artikulazio moldea dira gomuta batzuk. Hala, ikusitakoak, sentitutakoak patetikotasun eremuetara eramaten gaitu, tristezia puta honek dena izorratzen duen bitartean.
Berriz bakardadea ozeano baten tamainakoa. Eta ozeanotik itsasora.

Horrela ere sentitzen dut itsasoa, ingrabidoa.
Itzelak izan dira egun hauetako olatuak, itzela ere anitzetan hain bare ikusten dugun itsasoaren indarra eta ahaltasuna. Zoragarria izan da natura heziezinak eskaini digun ikusgarri bizia. Bazirudien ur-azaleko energia hori kamara motelean garatzen zela, bitsezko tsunamiek lasai oldartzeko estrategia aurreikusita zutela.
Ur-horma alimalekoek, gizakiak eraikuntzen bidez itsasoari behin kendu ziona, aldarrikatzeari ekin diote berriz. Bakoitzari berea –zioen ur asaldatuak.
Espektakulu naturala gainetik zegoen, gure horizontaltasunean. Baina ikusten ez zena, ur-energia kaotikoaren azpian imajinatzen dut alde ingrabidoa, higikor baina ingrabidoa.
Tirainaren apetan sorturiko mugimendu lasaian, agian balantzaka, inora bidean, goiko aldean altxatzen ari ziren kaosari begira nago. Eta horrela ere bagaude, ingrabitatean arrotz.
Izan ere, desorekarako epizentro asko ditugu inguruan. Aste honetan ere Saharan gertaturikoa gizakiaren eraginkortasun ezaren isla da. Gizakiak historian zehar erakutsi ohi duenetik ez du ikasi nahi eta behin eta berriz sarraskietara jotzen du botere gaiztoa erabilita. Penagarria. Bestea ezabatzean, deuseztatzean, akabatzean omen datza botere izugarri horren printzipioa. Eta Saharan bezala, Mexikon (narkotrafikoa, emakumeak), Somalian, Tibeten, Afganistanen, Iraken… Mundua liskarren habia da ezinbestez. Gure bizi konstanteak neurtzen dituen makinak piiiiiii egingo du laster.
Ingrabidoa izan nahi dut.

2010/11/18

GALDAMES ETA LARRAONA







Egun ederrak, Zorri, Xabi, Ander, Jabi eta Josebarekin. 7a+ atera zaitzaidan El Kokodrilo blokean! Ederto!
Ezkerreko besoa kargatu zitzaidan, eta nekeak jota amaitu genuen. Egurre!

BUDISTA

2010/11/16

IGOGAILUAK

¿Cómo no pude darme cuenta que hay ascensores prohibidos?

2010/11/15

IKUSIEZINA

Ikusiezina ere desagertu egiten da azkenean. Eta ez dut ulertzen zergatik.

2010/11/10

SIURANA





Shisha Pangman egin genituen Alemaniako lagunak hurbildu ziren "Costa Dorada"raino. Siuranan elkartu ginen eskalatzeko eta planak egiteko. Egun politak eskalatzen, eguzkitan.
Das beste

2010/11/08

2010/11/04

AMA DABLAM

Jordik gaur goizean zapaldu du Ama Dablam mendi ederraren gailurra. Eguraldi aparta izan du, hotza, baina garbia. Egurra hartuta dago bigarren kanpamentuan orain, gogotsu, bihar oinarrizko kanpamentura bajatzeko prest. Joakinek ezin izan du eta behean itxarongo dio.

Zorionak Jordi!!!

2010/11/03

-aumentar intensidad de gestos
-texturas de fondo ganan importancia no necesaria
-problemas de mensaje
-iluminaciones propicias, pensar antes de actuar
-buscar escenario adecuado
-crear más tensión y mas contrastes

-más dinamismo
-provocar, divertir, sorprender
-solo utilizar los elementos necesarios, eliminar todo lo que pueda entorpecer su comprensión
-evitar ser previsibles
-crear atmosferas visuales para destacar el elemento importante

-no usar un corazón de papel
-evitar sombras, ya que llaman mucho la atención

ADAM ONDRA

VIDEO PROFILE: BD athlete Adam Ondra on first ascent of L‘étrange Ivresse des Lenteurs (9a+), Ceüse, France from Black Diamond Equipment on Vimeo.

2010/11/02

ISLADA

Sigur Rós- Ára bátur


Bakoitzaren pausoetatik sortzen da benetako islada

2010/10/27

PUM


Hegalaldiak joan-etorrikoak dira eta autobusak beti heltzen dira,
era berean pertsonek huts egingo dizute laster edo berandu.
Puntu honetara helduta esango dugun guztiak kaltea baino ez digu egingo.

2010/10/26

YOUR LOVE IS WASTED

mahaia kolorezkoa
oparitarako paperak
zabaltzeke, urratzeke paperok
txokoloatezko oraina
urtebetzea

kandelak amatatu baino lehen ez esan desio bat eskatzeko.
ez esan, mesedez.



told you to be patient
I told you to be fine
I told you to be balanced
I told you to be kind
Now all your love is wasted?
Then who the hell was I?

2010/10/22

-----

contador de visitas

Blog Archive