“Hiztegiek diote ahatea bezalako hegaztia dela antzara, baina handiagoa, eta grisa duela lumajea, laranja kolorekoa mokoa, gorrixkak direla bere hankak. Entziklopedietako argazkietan ikusten dugunean, berriz, hegazti zein txori guztiek duten begirada serioa antzematen zaio berari ere, eta, nahiz kopeta handirik ez duen, kopetiluna dela esango lukete askok”.Aspaldi batean horrelaxe hasi zuen Bernardo Atxagak eman zuen hitzaldi bat, antzarei buruz hitz egiten.
Joan den astean gure geografia zeharkatu zuten hegora bidean txori hauen aldra handiek, marra luzeetan, hodeiertzari plagio ordinarioa eginez.
Udagoieneko hego-haizearekin batera hasten dira pelegrinazio nekagarrian, batak besteari adorea emanez, gauetako isiltasunean erraz adi daitezkeen kantu xumeez.
Txikitan etxeko leihoa lubaki bihurtzen nuen larrazkenean, harik eta lehen saldoak ikusten nituen arte. Gauez ere entzuten nituen, elkarri mintzatzen, gauean talde bateratutik inor gal ez zedin.
Harridura sortzen didate. Gaztetatik sentitu dut hori. Harridura eta mirespena oreka sinplean. Distantzia kilometrikoak korritu beharreko obsesio biologiko hori, senak agindutako helburura iristeko irrika apartekoa. Une batean, hegoak zabaldu, guztiok batera aireratu eta norabide ia zehatzari ekin.
Nire urteroko hitzordu biologikoa ere bada. Eta hala, begiak zeruan iltzaturik daramatzan gizona naiz, noiz agertuko zain, kontaktu bisual hori noiz gertatuko zain. Ez diote mezuak, hizkiak edota zenbakiak izkiriatzeko ohitura zaharrari huts egiten. Hala, batzuetan abecedario berria idazten didate hodeien artean, edota V bat, gero progresiboki 7 bat bilakatuz doana. Joan den astean 1 zenbakia idatzi zidaten, eta gero marra luze-luzea, eta azkenik L baten forma hartu zuen denak.
Gure buruen gainetik txoriak iragaten direnean, intentsitate berezia zabaltzen da larruazaleko poroetatik. Inoiz zozoekin ere gertatu zait. Saldo zenbakaitzak zuhaitz artean ziplo agertu, airearen mugimendu eskergak sentimenduen lekualdatzea ekarri, eta ondoan duzuna besarkatzen duzu. Intentsitate berberarekin. Betiko besarkatu ere.

















Usobiagaren hitzetan, lesioek bultzatu dute erabakia nahi baino lehenago hartzera: "Banekien denbora askorik ez zitzaidala geratzen, motibazioa ez zela lehen bezain bizia, baina ez nuen pentsatzen une hau 2011n helduko zenik".
Zentzu honetan familia handi bateko kideak dira lanak, elkarren aurrean harreman eta elkarrizketak sortzeko gertu. Pieza hauek gomuten zatiak eta egunerokotasunari dagozkion elementuak dira, nahasiak, distortsionatuak, abstratoak.
Moroak gara behelaino artean. Batzuetan. Edota Alostorreko beleak elurretan, mendi erpinak eguzkitan, belaze izoztuak neguan gure lurraldeko Etxaburuko dorrearen inguruan, edota Arthur erregea eta Ginebra, Kameloteko gazteluan, Galahad semearekin. Askotan galtzen gara izuen gordelekuetan barrena, beldurrez, bidaia anakronikoan, betierekoan, marginalia neurribakoan, atabala hartuta eta euria tai gabe egiten duelarik, pausu geldoan, besteen narrazioak entzuten ditugun arte, eta horiek geldiarazi eta kokatzen gaituzten arte, ni ez naiz hemengoa esatera bultzatzen gaituzten arte. Gure poesigintzaren katalizatzaileek (Celan, Hauden, Kavafis, J. Swift, Coleridge, Melville, Poe, Eliot, Faulkner, Kavafis, Cesare Pavese,…) izkiriaturik aurkitu ditugu gure poemak, inoiz idatziko ez genituzkeenak, baina era berean, beti idatzi ditugunak, marinel zaharrek ere idatzi dituztenak, zitroi urez, hogeitaka letra nahasiz. Bakarrik gaudela ohartuko gara, ez garela geure baitakoak, ez ditugula ifar aldeko orduak gurekin, ez eta hezurrezko xirulak gurekin, eta leku askotan maitasuna sentitu dugun arren, han izanik hona gara, hartzara, moroak behelaino artean legez, xentimorik gabe, lege beltzak zigortuak.
Espazioak murriztuko dizkigute, hogeita bi urtez askatasuna kenduko, torturaren estrategiak hedatuko, eta gartzelako poemak idaztera behartuko gaituzte beste behin, era isolatuan, armiarma, inurri eta burdinazko barroteen artean ogi-mamiak jatera datozen kurloien lagun.



ARRAINEN ZIRKUNFERENTZIAK











Berri guztiek esaten zuten, zortzi mila metroko mendi guztiak igo dituen lehen emakumea dela (oxigenorik gabe). Horra hor parentesiak.


Mundua espektakulua da handik goitik.



