HIMALAIAN HIRU KOLORE



2019/05/07

ZURE HITZAK


Axolagabe doaz hodeien itzalak
lurrean zeruaren alfabetoa hedatzen,
bere jende koreografian dabil hiria
eta kanta doinu bat jaurti dit auto batek
erabat identifikatzerik lortu ez dudana.
Gogorarazi dit nola gurutzatzen nauten
uhin ikusezinek beren mezu deigarriez.

Guztia mintzo zait hemen
ulertzen ez dudan zerbaiti buruz.

Behin hieroglifiko bat laztandu nuen,
bero datorkit haren azalera hatzetara,
eta poztasun berarekin igartzen dut orain,
igarri baino ez, guztiaren atzean badela
kode bat ahoskatzea debekatu zaidana.
(IƱigo Astiz)

-----

contador de visitas

Blog Archive