HIMALAIAN HIRU KOLORE



2017/01/30

CASTRO VALNERA IPARRA

Eukeni Soto lagunak aipaturiko kanala egin nahi genuen, baldintza onak zituelako eta Castro Valneraren alde izkutu hori ezagutu nahi genuelako. David Majo eta biok bide nagusian kotxea itxita, oinez Bernachoraino. Hara heldu eta aurrez aurre Corredor X. Zer emango diogu? Ezin aukera alferrik galdu eta ekin genion. Di-da batean kanpoan, trabesia luzea Piruleta leporaino eta handik behera, eta behera, eta behera Kenik aipaturiko kanala topatu arte. Kostatu zitzaigun baina azkenenan bai. 700 metro egurre hartzeko. Gora joan ahala izotza gero eta gogorragoa eta kanala ikusgarriagoa. Ordu eta erdi geroago, gemeloak deseginda, tontorretik hurbil atera ginen.
Ederra. 7 orduko ibilbidea eta 1500 metro desnibela guztira.










-----

contador de visitas

Blog Archive