HIMALAIAN HIRU KOLORE



2016/12/22

MENDI

Hamar egunez luzatu da 9. Mendi Film Festival. Hamar egunetako zinemaldiaren barruan gizakia bere mugatik at bultza eta bultza ikusi dugu, comfort  zone egoera horretatik behin eta berriz atera nahian, espazio berri horiek bilatu nahian. Jaialdian mendia, abentura eta natura biltzen dira irudi ikusgarrien bidez. Mendi Festival deitzen den arren mendiaren parametroetatik hurbil dauden bestelako diziplinak eta esperientziak ere badute tokia berton. Ez da muturreko alpinismoari dedikaturiko jaialdi bat (bertan muturreko alpinismo bikaina bada ere), ez eta basapizti mutante batzuek egiten dituzten eskalada sorta baten biltegia (eskalada harrigarri eta zorabiagarriak badaude ere). Jaialdian, batez ere, gizakiak bere ametsak erdiesteko ahalegina azaleratzen da. The Great Alone filmak zabaldu zuen aurtengo astea. Alaskako baldintza klimatologiko gogorrenetan aritzen den familia baten bizitza kontatzen du. Seme nagusia drogekin eta alkoholarekin olgetan ibili ostean, txakurrek bultzaturiko leren mundura hurbiltzen da, eta inor ez izatetik Alaskako karrerarik bortitzena irabazi eta zakur lera gidaririk onenetakoa izatera helduko da. Baina bizitzak dakartzan arazo larriei ere aurre egin beharko die (familiaren desegituratzea, minbizia,…). Hil ala biziko operazio kirurgiko eta bidaia emozional baten ostean txakurrengana, eta Alaskako elurretara bueltatuko da, Iditarod Trail Sled Dog Race  berriz irabazteko. Kronika inspiratzaile baten filma izan zen hura; baina euren dimentsio pertsonalean ere, beste film guztiek antzekoa aldarrikatzen dute: askatasuna eta bizitza.
Eta berdin gertatzen da Pakistan eta herrialde musulmanetako emakumeen ahalduntzea lortzen jarduten dutenen gaineko filmekin. A Girl In The River: the price of forgiveness da horietako bat. Pakistanen ohikoak diren ohorezko erailtzeak gaia tratatzen da bertan (1000tik gora emakume gazte hiltzen dira urtero ohorearen izenean).
Eta Mendi Filmen bizigarritasunari helduta saltoak, eskiak, paisaia txundigarriak, aurpegiak, giharrak eta aurrera segitzeko motibazioak ere bai.






-----

contador de visitas

Blog Archive