HIMALAIAN HIRU KOLORE



2014/12/22

YOSEMITE GOGOAN


“Valley Uprising”, Yosemiteko historiari eta eskalatzaile iraultzaileei buruzko lanak irabazi du film onenaren urrezko eguzkilorea eta ikus-entzuleen saria Bilbao Mendi Film Festival Jaialdian.
• Patricia Ayala kolonbiarrak lortu du zuzendari onenaren Zilarrezko Eguzkilorea “Don Ca” filmaren eskutik. Kolonbiako oihaneko herrixka galdu batean irakaskuntzan jarduteko den-dena utzi zuen gizonezkoaren erretratua egiten du pelikulak
• “Drawn” filmak bi garaikur lortu ditu: gidoi onenarena eta alpinismoaren balio sozialak hobekien babesten eta transmititzen dituen lanarena, WOP Fundazioak emandako saria azken hori
• Aipatutakoez gain, beste film hauek saritu ditu epaimahaiak: argazki onena (“Quest for Inspiration”), film labur onena (“Duct Tape Surfing”), mendiko film onena (“Sati”), eskaladako film onena (“Defaid a Dringo”), kiroletako eta abenturazko film onena (“Wainwright Record Attempt”), mendiko kulturari buruzko film onena (“Sobre la Marxa”), epaimahaiaren saria (“Metamorphosen”) eta ohorezko aipamena (“Caminos de Agua”)

-----

contador de visitas

Blog Archive