HIMALAIAN HIRU KOLORE



2012/09/06

ALPEAK 2012 III

Azken egunean, Txamonisera jaisteko hartu beharreko teleferikora joan ginen baina ezohiko bidetik. Cosmiques zeharkaldia egin genuen, bizkarrean sekulako armairua hartuta. Polita, dibertigarria baina pisu lar eraman genuen.

AZKENA
Bigarren astean, eguraldi txarreko egun batzuen ostean, sekulako eguraldi ona etorri zen. Walker edota Peuterey-ko Integrala, horiexek gure aukerak. Alfonsok bigarrenarekin ametsetan bizitza osoan. Horra azkenean zalantzekin.
Eskaladaren lehen egunean (12 ordu eman genituen bibaka jarri arte) Alfonso gaizki sentitzen hasi zen eta helikopteroa eskatu genuen. Burdinezko txoriak eraman zuen. Geu, lasai, jarraitzeko, bueltan etorriko zitzaigula behin bidea amaituta.
Bigarren egunean, goizeko 06:00etan hasi ginen eskalatzen. Beltzaren puntan 12:00etan. Luzea, oso luzea zen eskalada hura. 800 metroko rapel beldurgarrietan 4 ordu eman genituen. Ikaratzeko moduko rapel nazkagarriak. Arratsaldeko 04:00etan Damas Inglesas izeneko tartea zeharkatzeko prest. Gaueko 12:30etan Craveri aterpe txikira heldu nintzen hauts eginda, guztira 18 orduz eskalatzen gelditu barik, bai, gelditu barik. Harriturik nengoen harriarengatik, dena apurturik baitzegoen. Aseguratzeko gune minimorik ere ez zegoen. Arrisku handiak asumitzen ari ginen.
Zerbait jan-edan eta goizeko 05:00etan berriz gora. Handik gora errezagoa zela pentsatzen genuen. Usteak, erdiak ustel. Eguerdiko 14:00etan heldu ginen Zuriaren puntara. Topatu genuen izotza egoera negargarrian zegoen. Beldurrak airean berriz. Aurretik genuen panorama ez zen batere polita.
Nik ezin gehiago. Arriskugarriegia neritzon. Esposizo handiko eskalada zen. Nekeak jota nengoen, deshidrataturik. Helikopteroa eskatzea deliberatu genuenean, Jordik mezu bat jaso zuen mobilean: Alfonso, bihotzetik operatzen ari ziren Aostako ospitalean. Negarrak, inpotentziarekin nahasturik. Hor segitzeko arrazoi gehiago ez genuen izan. Hotzak eta dardarak.
Neuk gau bat ere ospitalean pasatu nuen, erabat deshidrataturik bainengoen. Horixe zioen eman zidaten informeak.
Nekeak jota eta amorratuta etxera.


Ahatzu ezinik gabiltza. Alfonso hobeto dago.

● Integral de Peuterey, (MD sup/ED1, V, mixto 55 grados). Primer ascenso completo por R. Hechtel y G. Kittelmann en 1953. La escalada integral por el Aiguille Noire se presenta como la más larga y, probablemente, más dificil travesía de su categoría en Europa Occidental.

-----

contador de visitas

Blog Archive