Jezarrita barbaroen etorreraren zain.
Izarrei begira, sagarra eskuan.
Bizitza dislokatua. Parentesien arteko arnasak itota.
Gaua.
Edo hildakoarena egiten uretan.
Airerik ez.
Begiak itxita ur azpian; begiak itxita edonon.
Ez dago salbazio posiblerik.
Besoa mugitzeke zure eskua luzatzen badidazu ere.

No comments:
Post a Comment