HIMALAIAN HIRU KOLORE



2009/09/21

DOLOMITI COMICI-DIMAI

Piz Badilen hartutako egurrak ez gintuen atzera bota. Gehiago nahi? Dolomitetara abiatu ginen Cima Grande di Lavaderoko bide klasikoena dastatzeko asmo sendoarekin: Comici-Dimai.
Eguraldia ez zen oso ona. Euriak dena busti zuen eta horma itzelean horrelako baldintzekin sartzeak gure lehen zalantzak piztu zituen. Hala ere, gauean dena argi zegoen eta eguraldiak hobera egin zuen. Traste guztiak hartu eta hurbilketa-paseoa eman ostean, hor agertu zen. Ilun, altu, desplomatua, inkognitez betea. Eta gu kakaztuta.

Birritan pentsatu barik, baina kirioak dantzak genituela, lehen sokaldiari ekin genion. Bigarrena, hirugarrena, eta orduan hasi ginen flipatzen. Iltzeak jarrita daude toki zailenetan, (eskerrak), IV+-etan egin ezazu dakizuna!!! Baina kontuz. III graduak beldurgarriak dira, horixe baietz!

Harritzekoa da horma, baina pixkanaka gorantz abiatu ginen eta itxura beldurgarri guztiak gainditu ostean, tontor azpiko biran geunden pozik. Eta are pozago Txintxanekin puntan topatu ginenean.

Jaitsiera lasaia izan zen. Polita, kontuz ibiltzekoa baina polita. Pizza batek mahaiaren bueltan bildu gintuen eskalada eder honi agur esateko. Guztira 8 ordu eskalatzen. A0 asko. Eta Dolomitak ederrak, oso ederrak!

No comments:

-----

contador de visitas

Blog Archive