HIMALAIAN HIRU KOLORE



2010/03/18

SHISHA PANGMA 2010

Tibeteko lautadetako erregea: Shisha Pangma (8.027)

Bere azken kanpamenturik ikusten da tontorra. Hor bertan.

Apirilaren 10ean bagoaz, maiatzaren 22an buelta.

Zer egin behar duzu altura honekin,
itotzen duen leihorik gabeko espazioa,
besarkatzen saiatzen diren jainkoen eremua.

Zer egin behar duzu bakardade honekin,
zure ezpainetako desanparoarekin,
zure taupaden genealogiarekin.

2010/03/17

DESBESARKATZEAK

Bizitzak desbesarkaden eta desbesarkatzeen ikastaroa iragarri barik eskaintzen dau, doainik, izenik emon ez arren.

2010/03/08

ARROTZAK

Arrotzak izango gara


Norbait zauritzea nahi gabeko ekintza intimoa da.

2010/02/24

IKER BERRIZ

IKER POU - DEMENCIA SENIL 9a+ (Margalef) from jordi canyigueral on Vimeo.


Harigarria Ikerrek duen indarra!! harrigarria. Elegante, betiko lez.

2010/02/17

GOITIZENA

Por que cuando le fallas a alguien que te importa el fallo vale el doble, es doblemente amargo, es doblemente decepcionante, es doblemente jodido...cuesta el doble arreglarlo,... pero cuando lo haces por segunda vez, entonces el fallo no es que valga el doble, es que corre el riesgo de volverse habitual, tan habitual que fallarle a la gente sea tu apodo, tu mote, tu señal de fuego.

2010/02/16

AHALTSUENA

Ametsik ahaltsuenak intentsitate eta muturreko esperientzien bidez azaltzen zaizkigu.

Noruegako mendiak

Cineflex - Norwegian sunrise from Leif Johan Holand on Vimeo.

2010/02/10

POUTARRAK

Orbayu (English) from Mike Call on Vimeo.

Eneko eta Iker Naranjon, eta ingelesez!!!!!.

2010/02/05

ORBANAK

Feel so restless, i am,
Beat my head against a pole
Try to knock some sense,
Down in my bones.
And even though they don't show,
The scars aren't so old
And when they go,
They let you know

You can't put your arms around a memory
Don't try, don't try

You can't put your arms around a memory, Johnny Thunders

2010/02/01

INDARTSUAGO

Ni natorren tokian, amets bat izateak ez zaitu indartsuago bilakatzen, gauzatuko ez dela jakiteak, ostera, bai.

2010/01/26

2010/01/25

IKER HANDIA

"Demencia Senil" (9a+). Iker Pou lagunak egin du. Beste baspizti bat.

2010/01/22

EZ AHANZTURA

Hitz batek, begirada batek, agian aurpegi batek erasotzen digu beste espazio batetik, tanpez.
Batzuetan inarrosten, betetzen, habitatzen, kolpatzen gaituen keinu, une, egoera baten irudiak.
Orduan gomutak datoz. Ausentzia presente dago. Oroimena baldin badago, modu batean edo bestean, zerbait edo norbait joan delako da.

Faltan botatzea ez da falta hori soilik sentitzea, egiten duguna egiten dugula distrakzioa egon daitekeela baieztatzea da, baina ez ahanztura.

2010/01/20

GRABITATEAREN ESTETIKA

Grabitatearekiko jolas estetikoa. Harriaren geometria, hutsunearen zirrikitua. Eroriaren beldurra, indarraren apologia. Askatasuna.

Irudia: Cory Richards

ESPEROGAITZA

A veces lo que esperas es peor si lo comparas con lo inesperado. La razón por la que nos aferramos a nuestras esperanzas es que lo que esperamos; es lo que nos mantiene vivos, en pié, esperando. Esperar es sólo el comienzo, lo inesperado es lo que cambia nuestras vidas.

2010/01/14

ZULO TXIKIAK

"I'm a Boltin' Man" 5.14 Gnar-Gnar in Ten Sleep Canyon from Cedar Wright on Vimeo.


Monodedoak eta bidedoak. Indarra hatzetan!!

EZ ZARA


Zirkulu itxia da. Borobilegia. Ez du nondik oratu.
Perfektua da, min guztien antzera.
Eta jausiz gero bere bidea egiten du.
Buruan hori da zirkulua, burmuinean sartuta,
eztarritik behera kirikolatza bihurtzen da eta markak uzten ditu ahotsean.
Sabelera heltzean artilezko mataza agertzen da,
puzturik balego ez duzu untxiaren ilajea sentitzen
laztasunaren eztanda baizik.
Hanketarainoko bidea dar-dar baten dator.
Eta jesarri egiten zara.
Burua jausten da eskuartera.
Eta ez zara

Ez zara.
Sentimen hau ere minuturo gerta daiteke
baina beti gas baten moduan.

Leihoak altuegi daude gaur goizean.

2010/01/08

EXIJENTZIAK



bizitzak hizkuntza berri bat exijitzen du
isiltasuna deszifratzeko kode berriak
eta agian
intuizioa

inertzia izan liteke
beste batzuek erroetara bueltatzea deritzotena

kontu batzuk ez ulertzeko eginak dira

2009/12/23

HAUEK GUZTIAK


tapaturik lo egin eta hotzarengatik izerdia bota
ahal dudanetan eguzkiari erakutsi begiak
azala kendu ohean sartu baino lehen
gutxi jan, gutxi edan, gutxi arnastu
begirada ez apartatu
jesarri bizkarra kalefakzioaren kontra
armairuaren eztula negu honetako dela ziurtatu
hegalaldiari ate guztiak zabalik utzi
liburuetan dauden azpimarratutakoak errebisatu behin idazti ez nuenaz ohartzeko
ezpainetan haginka egin
izoztu arte oinak hotzitu
eskuak igurtzi poltsikoetatik atera ostean
leku batean egon, beste batean nagoelarik
bakarrik ere energia-iturri ikaragarria naizela baieztatu
malkoen grabitateari trabarik ez jarri
tunelek irteera daukatela pentsatu, deseatu eta bolantea estutu
zeruari begiratu atetik irten eta atoan
esan ez ditugun hitzak asmatu, esan ditugunak ezabatu
prebisiblea ez izan
iragana suntsitu jada
ezpainetan haginka berriz

hauek guztiak egiten ditudanean uste dut badakidala nor naizen

www.youtube.com/watch?v=cHsdiNgooBU

2009/12/22

PIZTIA


Chris Sharmak bere hirugarren 9b lortu du. Mutante halakoa!

2009/12/16

2009/12/10

HARAGIA

Haragia, hezurrak, zainak, epidermis, isurkinak
Hori guztia banaiz.
Materia akastuna, dispertsoa, hegazkor.
Arima atrofiaturik, ilun, hebaina.
Lau angeludun forma, labirinto suntsitzailea.

Hori guztia banaiz.
Eta konturatu gabe bihurtzen nauzun planeta.
Bizi-une desenfokatua.

Oin bat bestearen ondoan jarri dut.
Lehen urratsa emango orain, eta
okupatuko zaitut.

When I Grow Up from Fever Ray on Vimeo.

2009/12/01

SUNTSITU


Lo que conseguimos carece por completo

de importancia.


Nada de lo que conseguimos tiene importancia alguna

porque sólo conseguimos la fácil.


Lo dificil no lo conseguimos nunca.

Lo abandonamos


Y eso nos destroza.
(F. L. Chivite. Apuntes para un futuro manifiesto. DVD)

2009/11/24

MILA HITZ

Egunsentiak gozoki asko ekartzen dizkit batzuetan gosaritarako. Jakietan ez naiz gutiziazalea, baina ondo eginiko kafe bero bat eta kroasana maite ditut. Batzuetan ezin hartu horrelakorik eta laranja zukuarekin konformatu behar. Laranja kolorekoak izaten dira egun urratze batzuk.
Hala ere, goizak bestelako hitzak ere kateatzen dizkit eztarrian eta lanera bitartean, ihesean doazenez jabetzen edota garrantzirik gabeko horri erreparatzen, joaten naiz hitzak gosaltzen.
Izan ere, hitzak gosaltzen ditut egunero.

Mila hitz, adibidez, jirafa hitza, edota milimetro hitza, zozoa eta luma hitzak, desbesarkada edota okarana hitza,… mila hitz.
Baina hitz hauek tripara joan beharrean nire burmuin eskaxera abiatzen dira lagunen bila, eta horrela sortzen zaizkit hitzen kateak, pentsamenduaren munduan, poema izateko irrikan.

Hitzak gosaldutakoan, batzuetan, poemak idazten ditut, eta poemak idaztean, batzuetan, dar-dar moduko zerbait sentitzen dut.

Bai, dar-dar moduko zerbait sentitzen dut poemekin.
Honekin, adibidez.

LAUSOAREN TRANSPARENTZIA

Zure ilearen gortinaia zabaldu dut
musukatu zure begietako durduza
ferekatu elipsien probabilitateak
arnastu zure arnas etena
margotu mailukien sistemak
estutu zure gorputzaren egitura
altxatu plazeraren matematika
besarkatu erabatekoaren beharra
busti ezpainetako urgentzia
definitu musuen polemika
salbatu misterioaren eroria
azaldu eskuen maitemina
aurkitu berriz altxatzeko zioa

Newton Faulkner–Teardrop
www.youtube.com/watch?v=droZGvBt5DY

2009/11/23

ZAZPI

Azaroa hamaikagarrena da, eta niretzat zazpia izan da.
Zenbakien jolasean ibili naiz beti.
3,44
27
32
8
0
Eta orain 7.
7a. Seigarrenetik gora egin dut azkenean. Pozik. Entrenamenduak fruitua ematen hasia da.
Galdameseko eskolan dagoen Pausoka bide ederra kateatu dut bigarren pegean. Eta pozik.
Uneka bada ere.
Jausi nintzen baina min gehiagorik ez zait kabitzen.

2009/11/12

HARIA


Nuestra fragilidad, una fragilidad tanto más acusada a medida que envejecemos. Somos poco, muy poco, un hilo entre dos tinieblas, y apenas basta un azar, un pequeño viento, un incidente a media noche, para que el hilo se rompa, caiga en el vacio, se vuelva invisible.
Por eso tenemos que amarnos desespeadamente, como si cada día que pasamos juntos pudiera ser el último. Salvo el amor, cualquier negocio de este mundo puede ser aplazado para mañana.

Nada nos hace tan sabios como el dolor. (Ricardo Menendez)

2009/11/11

BIZITZAREN ZATIA

Ikusten, entzuten, sentitzen, bizi eta pairatzen duzun guztia, aukeratu ez duzuna dela ohartzen zarenean. Nabaritzen duzunean zerbait hotz, urruneko, aratz, elurretan zure urratsak inprimatzeko soinua besterik ez denean.
Izan beharko zen guztia, honezkero ez da, eta ez da izango; eta izaten ari dena ez da zure bizitzaren zatia, paisaia batekoa baizik.

2009/11/04

GAUR BAI BIHAR EZ

De repente la sensación de que todo está bien.
Y sin embargo en el instante siguiente
el convencimiento de que por supuesto falta algo.
(Fernando Luis Chivite)

Bon Iver - Skinny Love - Une Soiree de Poche from La Blogotheque on Vimeo.

2009/11/02

TTUTTURRE

Lekunberrin lotu ginen bizkaitarrok eta nafarrak elkartzeko, eta mendian egun pasa egiteko. Reparaz, Alfonso, Joakin, Jabitxa, Irune eta besteok Ttutturre mendian egin genuen paseoa. Egun ederra atera zen. Paisaia ezin hobea, eta lagunartekoa ere bai. Bazkaria eta bla, bla, bla,...

Begirada harago beti.

2009/10/29

DENBORA

Zenbat denbora daramat hemen? honela?

Mogwai - Mogwai Fear Satan from La Blogotheque on Vimeo.

2009/10/28

IRLA BAT DA BIZITZA

Beste birika bat atera dut armairutik euripean arnasteko
Eskuetan minen eraztunak jarri ditut ohitzeko
Labeetako sugarrak begiratu ahal ditut itsutu gabe
Galderak gustatzen zaizkit eta sinpletasuna erantzunean
Odola usaintzean arratsaldeetako mailukiak ditut buruan
Zaratarik gabe pasatzen dira kurloiak adar batetik bestera
Etorkizuna gero eta hutsalagoa delako jaten ditut mosuak
Denboraren neurria ausentzia borobiletan neurtzen dut
Zirkuluaren zuloak disparo batek egin dit
Gurina ogi beroan bezala doaz egunak

Irla bat da bizitza.

2009/10/27

IZAN

Aunque los progresos de la ciencia de la psicología avanzan en procurar favorecer la exteriorización de los reductos de la soledad interior, es muy probable que el último espacio de lo que en lo profundo el hombre intuye acerca de su propia persona nunca llegue a salir de sí.
Quizá ahí radique algo de lo que de misterio tiene la vida.


Izan zena
Izan zitekeena
Ez da inoiz itzuliko

Nork esan behar dizu?


Ez sinestu
Ez bilatu
Dena ostendurik dago

2009/10/21

MUGARRAREN BEROAN

Andoni eta Oierrekin lotu nintzen larunbatean eskalatzera joateko. Iban Urkiolan zebilen, beraz Mugarrarako plana egin genuen. Eguraldia kili-kolo zebilen arren, goizeko hodeiak saretu ziren eguerdirako eta eskalada beroaz gozatu ahal izan genuen eguerditik aurrera. Betiko legez seigarren gradukoetan sartu ginen eta kañonazoren bat gorabehera, hortxe ibili ginen gustura, hatzaparrak eta besoak apurtzen, konpainia ederrean.

Paisaia txundigarria zen handik goitik ikusten genuena, eta arratsaldeak eskaini zizkigun udazkenaren lehen koloreak benetan ederrak izan ziren. Lagun zatorrekin inon baino hobeto!

2009/10/16

ILUSION CENTESIMAL

Infinita ingenuidad, ilusión centesimal,
me creía tan capaz con mi capsula de albal,
mi torpeza fue total, de tan grande es demencial,
no detecto una señal, nunca encontraré el lugar donde al fin me entienda.

Me perdí en mi universo, ¿y tú?

¿Y si no regreso jamás y este ruido no cesa?

Y yo ya no puedo hacer más si este más siempre resta

POESIA ASTEA


Bilboko Poesia Astearen egitarauaren barruan, urriaren 20an, 19:00etan, Zabalkunde Eraikuntzako atrioan, (Conde Aresti plazko merkatu ohia), Juanra Madariaga olerkari bilbotarrak bere “Eroriaren logika” poemario musikalizatua interpretatuko du.

Musika: Eneka eta Eider (Four Friends)

2009/10/14

CHRIS SHARMA

Sharma eta eskalatzeko duen xarma eta estiloa Gasteizera datoz abenduan. Filmen bat ekarriko du besapean eta seguruenik ikusgarria izango da Mendi Film Festival jaialdiaren barruan.

2009/10/08

BEGIETATIK

Bizitzak
penitentziarako abilidadeak
luzatzen dizkigu

Bizitzak
ukaziorako kondenak
luzatzen dizkigu


2009/10/06

INOR

Inork sinistu ezin dezakeena
ikusten dut.

Inork ikusi ezin dezakeena
sinisten dut

agian
txu
oihua

2009/09/29

ETA NIK SINISTU

Los libros más vendidos (El Correo-n)
Euskera- Ficción
1- Habitat. Katixa Agirre. Elkar
2- Eroriaren logika. Juanra Madariaga. Susa
3- Alferrikaldua. Thomas Bernhard. Elkar
4- Zazpi etxe Frantzian. Bernardo Atxaga. Pamiela.
5- Arrain abisalak. Xavier/Martin Etxeberria Garro. Elkar

2009/09/28

AIGUILLE DU MIDI. REBUFFAT

Chamonixera bueltatuta ginen bi eskalda eder horien ostean. Walker, Dru, Pilar Gervasutti edo horrelakoren bat egin nahi genuen. Goitik oso elurtuta zegoen dena, batez ere Walker espoloia. Beraz, aurten ezin. Gainera bi egun eguraldi txarrarekin. Bajonazo. Bloke batzuk egiten ibili ginen gustura eta eguzkia berriz astintzen hasi zenean gora, Aiguille du Midiko Rebuffat bide mitikoa egitera. Granito horia da, itzela, labaingarria pixka bat baina bidea oso polita da eta merezi du. Nire oinak apurtuta katuetan.

2009/09/21

BERUNA

Erortzeko beldurrez garelako eusten diogu elkarri.....

Zu zara orain urperatzen nauen beruna.

DOLOMITI COMICI-DIMAI

Piz Badilen hartutako egurrak ez gintuen atzera bota. Gehiago nahi? Dolomitetara abiatu ginen Cima Grande di Lavaderoko bide klasikoena dastatzeko asmo sendoarekin: Comici-Dimai.
Eguraldia ez zen oso ona. Euriak dena busti zuen eta horma itzelean horrelako baldintzekin sartzeak gure lehen zalantzak piztu zituen. Hala ere, gauean dena argi zegoen eta eguraldiak hobera egin zuen. Traste guztiak hartu eta hurbilketa-paseoa eman ostean, hor agertu zen. Ilun, altu, desplomatua, inkognitez betea. Eta gu kakaztuta.

Birritan pentsatu barik, baina kirioak dantzak genituela, lehen sokaldiari ekin genion. Bigarrena, hirugarrena, eta orduan hasi ginen flipatzen. Iltzeak jarrita daude toki zailenetan, (eskerrak), IV+-etan egin ezazu dakizuna!!! Baina kontuz. III graduak beldurgarriak dira, horixe baietz!

Harritzekoa da horma, baina pixkanaka gorantz abiatu ginen eta itxura beldurgarri guztiak gainditu ostean, tontor azpiko biran geunden pozik. Eta are pozago Txintxanekin puntan topatu ginenean.

Jaitsiera lasaia izan zen. Polita, kontuz ibiltzekoa baina polita. Pizza batek mahaiaren bueltan bildu gintuen eskalada eder honi agur esateko. Guztira 8 ordu eskalatzen. A0 asko. Eta Dolomitak ederrak, oso ederrak!

2009/09/14

ZARA

zara. esan zidan.
naiz
hirurogeita lau kilo
energia agortezina
ametsez beterik
bat koma hirurogeita hamasei
konortea galtzeko alturarik ez

galdu dut
eta sentitzen duzu barrutik
dena badoala

2009/09/11

PIZ BADILE

Abuztuaren erdi aldera abiatu ginen Jordi eta biok Alpeetako mendi-suge horretara, bertan dauden mendi erraldoi eder batzuk eskalatzeko asmoz. Buruan amets asko, eta aukeratzekoak ikusi ostean, batek duen itxura harroagatik harrapatu gintuen: Piz Badile.

Cassin eskalatzaile famatuaren bidea egingo behar genuela erabaki genuen, eta astia galdu barik, hantxe jarri ginen bidaia aspergarriari amaiera emanez.
Aterpetik gora abiatu ginen gaueko 3:30ean, berdegune txiki batean, izarren azpian gau zati bat eman eta gero. Arin gorantza, betiko lez, eta lehenak horma erraldoian sartzen. Aurretik 800 metro granitozkoak genituen.
Rebuffat sarreratik hasi ginen gogoz. Horman beste eskalatzaile batzuekin koinziditu eta guztion artean bilatu genuen gorainoko bidea. Eguerdiko 14:00etan hantxe geunden, aristan, tontorrera heltzeko asmoz baina egin beharreko rappel guztiak buruan. Denbora asko ez genuen, izan ere, bagenekien, rappel kontua oso luzea izango zela, ipar espoloitik jaitsi egin behar da-eta. Eta hala joan zitzaigun.Luze-luze egin zitzaigun eguna. Gaueko 12:00etan berriz aterpean, gauak erabat harrapatu baikintuen azken sokaldia botatzen.
Nekatuta baina pozik, Piz Badileko fisurak dastaturik genituelako.

2009/09/10

EZERTAN


ezertan pentsatzen ez dudanean. ezertan.

LIBURUAZ III



Mundu erori hau Beñat Sarasola / Berria, 2009-07-26

Hogei urte bete dira aurten Juanra Madariagak (Bilbo, 1962) bere lehenengo liburua, Imentzioaren pergamuak, publikatu zuenetik. Urte horietan Madariagak ez dio liburuak argitaratzeari utzi, baina beti egin izan du halako patxadaz, eta, batez ere, zarata handirik atera gabe. Eroriaren logika honetako lerro batek nahiko ondo irudikatzen du, seguruenik, idazlearen jarrera: “Ezkutatzeko, dena izkiriatu”. Baiki, berriki Javier Rojo kritikariak zioen bezala, zenbait su festa eta literatur marketinen aurrean, eskertzekoa da bilbotarraren ibilbide sotila.

Lehenengo poemak berak (Irribarrea eta zu) aditzera ematen digu liburu osoko tonua zein izango den. “Nire ordena okerra okerragotu da” lerrotik bertatik ikusten dugu festa giroa nahi duenak hobe duela beste nonbaitera joan. Liburuan, hala, erorketak, galerak, absentziak, porrotak eta enparauak dira nagusi; poeta munduaren izate eta patu makurraz jabetu izan balitz bezala azaltzen da. Nolanahi den, tituluko “logika” hori logos hitzetik datorren heinean, badago testuinguru aski ezkor honetan argi izpirik. Erortzen gara, baina Roberto Juarroz-ek dioen gisara, erortze horretan badugu zer aukeratu. Lotuta bizi gara, baina lotura horretan gara aske. Horregatik, ez da harritzekoa han-hemenka paradoxekin topo egitea: “Min horrek betiko salbatuko zaitu”. Liburuaren amaieran testu labur bat azaltzen da, poetika moduko bat izan daitekeena, eta han ere Madariaga izaera paradoxiko honetaz —”erortzeko segmentu baten ondoren, osotasuneko beste bat dator”— eta gizakiaren izaera dramatikoaz —”bere (gizakiaren) baldintzak hauskortasuna eta, sarritan, porrota dira”—.

Bestetik, zenbait poematan mendebaldekoon turismorako eta simulakrorako (Disney World) joera kritikatzen da, hala herrialde “exotikoetan” nola mendebaldeko hirietan bertan (Bilbo, Mailuki txikiak poeman). Horretarako irudi esanguratsua da kamerarena, bi poematan (Jainkoaren ausentzia eta Azken argia) azaltzen dena. Amoraltzat jotzen den kameraren begirada hotza inmorala da Madariagarentzat, errealitatea itxuraldatu egiten duelako gizakia bertatik bereiziz. Eroso bizi den mendebaldeko gizakia, bere bideokamera eta plasmazko telebistekin fikzio batean bizi da, eta entzungor dago beregandik metro gutxira hondamendia nagusi den bitartean.

Aitor dut, haatik, liburuak ez nauela gehiegi asebete. Zenbait egitura gramatikal —izen sintagma luzeak, esaterako— sarritan errepikatzen dira —Heroiaren borondatea da adibide garbien— eta azkenerako nekagarri samarrak suertatu zaizkit. Orobat, adjektiboak erabiltzeko joera handia du Madariagak, eta, nire ustez, bere lerro bat parafraseatuz, “adjektibazio larregiko behakoa” darabil. Azken batean, zenbaitetan poemok espainolezko poemen itzulpenak zirela iruditu zaizkit gehiago, izen sintagmak luzatzeko eta adjektiboak sobera erabiltzeko joera horregatik, hain zuzen ere. Berriari emandako elkarrizketa batean, idazleak aipatu zuen Hego Amerikako literaturak liluratzen zuela, eta agian zaletasun horren aje gisara uler liteke niretzat behartuegia den idazkera hau. Gainontzean, hala ere, esan beharra dago erritmoz eta sonoritatez ondo landutako testuak direla, eta seguruenik, niretzat bederen, errezitatuta hobeto funtzionatuko duten poemak direla. Arestian aipatu elkarrizketa horretan aditzera eman zuen idazleak, halaber, hausnartzen ari zela liburua taula gainera nola eraman. Bada, ea aurrerantzean paradarik dugun irakurriz osoki asebete ez gaituzten poema hauek errezitaldietan entzuteko.

2009/09/04

NIKLAS ETA MIKE MAKALUREN GAILURREAN

Niklas lagunak bideo hau igorri dit. Makaluko puntan daude eguraldi zoragarriarekin.


Egun batzuk beranduago Mike Parker lagun orain zenduak ere tontor bera zapaldu zuen, pozik.

2009/09/02

LIBURUAZ II


Erortzea ezinbestekoa denez, bizitzako uneren batean edo bestean, eroriaren logika izan daiteke eroritako tokitik gora begiratu eta begien aurrean zabaltzen den espazioa aztertu eta neurtzea, altxatuz gero, jakiteko zergatik izan den erorikoa eta zer egin behar den berriro ez erortzeko edo, berriz eroritakoan, erorikoaren mina, txikiagoa izan dadin. Hori logika positiboa da, guztiz bat datorrena munduaren ikuspegi optimista eta bizizalea duenarekin. Baina bada beste logika bat, eta horren arabera eroritakoak ez du altxatu nahi, sumatzen duelako erortzea dela gizatasunaren izaera ezabaezina. Gizaki pesimista eta ezezkorrena da, guztiz, ikuspegi hori. Batean zein bestean erortzeak bere arrastoa uzten du eroritakoaren baitan. Ezer ez da berdin ordutik aurrera, erortzeko arriskua beti baitago zain eta zelatan.

Juanra Madariagaren poesia liburu honetan ez da erorikoaren apologia egiten, baizik eta poesiaren sinbolotzat hartzen da bera: “Gora egiteko eta erortzeko momentuak daude, eta horixe da poesiak islatu dezakeen bakarra, bizitza horrelakoa delako”. Gora egiten dute mendizaleak eta gizakiak, nork bere mendiaren tontorra eskuz ukitu nahian, baina erori ere egiten da gizakia, mendizalea izan barik. Erorialdiak ere bere goiak eta bere beheak ditu, beheetan arima hits ilun da bilakatzen; goienetan, bere barnera da biltzen, kanpokoa ikusteko. Aurreko liburuak baino espiritualagoa dela esango huke Juanraren hau. Poetaren begirada ez da gora joaten, handitasunaren edo infinituaren xerka, baizik eta alboan bizi denari zuzentzen zaio, intentsitate handiz, argi osoa eman nahian. Argia, ordea, ez da zerutik etorri, poetaren barneko baitatik baizik, eta besteengana da barreiatu.

(Felipe Juaristi)

-----

contador de visitas

Blog Archive