Hala ere, goizak bestelako hitzak ere kateatzen dizkit eztarrian eta lanera bitartean, ihesean doazenez jabetzen edota garrantzirik gabeko horri erreparatzen, joaten naiz hitzak gosaltzen.
Izan ere, hitzak gosaltzen ditut egunero.
Mila hitz, adibidez, jirafa hitza, edota milimetro hitza, zozoa eta luma hitzak, desbesarkada edota okarana hitza,… mila hitz.
Baina hitz hauek tripara joan beharrean nire burmuin eskaxera abiatzen dira lagunen bila, eta horrela sortzen zaizkit hitzen kateak, pentsamenduaren munduan, poema izateko irrikan.
Hitzak gosaldutakoan, batzuetan, poemak idazten ditut, eta poemak idaztean, batzuetan, dar-dar moduko zerbait sentitzen dut.
Bai, dar-dar moduko zerbait sentitzen dut poemekin.
Honekin, adibidez.
LAUSOAREN TRANSPARENTZIA
Zure ilearen gortinaia zabaldu dut
musukatu zure begietako durduza
ferekatu elipsien probabilitateak
arnastu zure arnas etena
margotu mailukien sistemak
estutu zure gorputzaren egitura
altxatu plazeraren matematika
besarkatu erabatekoaren beharra
busti ezpainetako urgentzia
definitu musuen polemika
salbatu misterioaren eroria
azaldu eskuen maitemina
aurkitu berriz altxatzeko zioa
Newton Faulkner–Teardrop
www.youtube.com/watch?v=droZGvBt5DY
www.youtube.com/watch?v=droZGvBt5DY
No comments:
Post a Comment