Andoni eta Oierrekin lotu nintzen larunbatean eskalatzera joateko. Iban Urkiolan zebilen, beraz Mugarrarako plana egin genuen. Eguraldia kili-kolo zebilen arren, goizeko hodeiak saretu ziren eguerdirako eta eskalada beroaz gozatu ahal izan genuen eguerditik aurrera. Betiko legez seigarren gradukoetan sartu ginen eta kaƱonazoren bat gorabehera, hortxe ibili ginen gustura, hatzaparrak eta besoak apurtzen, konpainia ederrean.
Paisaia txundigarria zen handik goitik ikusten genuena, eta arratsaldeak eskaini zizkigun udazkenaren lehen koloreak benetan ederrak izan ziren. Lagun zatorrekin inon baino hobeto!
No comments:
Post a Comment