HIMALAIAN HIRU KOLORE



2008/11/28

ATAURIN

Duela bi aste, eguraldi eskaxa egiten bazuen ere, Ataurira abiatu ginen. Leku polita eta horma ederrak.
Gradua ere nahiko altua da, baina seigarrenean gabiltzanontzat bada zerbait. 6b, eta 6c dezente daude, eta ia guztiak dastatu ahal izan genituen. Bertan Dylan eta Pablorekin topatu ginen. Argazkiak Dylanenak dira. Milesker!

Ataurira bueltatu beharko da.

2008/11/25

BEHINOLA, AKONKAGUA

Ojos del Saldo mendi magikoan altuerarako beharrezkoa den egokiera hartuta, Akonkaguara abiatu ginen. Hortxe harrapatu gintuen urte berriak. Punte del Incatik atera, tontorretik pasatu eta buelta, 5 egunetan egin genuen. Arin, indartsu ibili ginen Roland eta biok, sasoian geunden.

Cerro Leonera, eta San José mendiak igoak nituen, badaezpada. Alturarekin lehen kontaktu haietan buruko min dezente izan ziren, baina gailurretako espazioa eta giroa itzelak ziren.

Azken metroak, Ameriketako punturik altuenera heltzeko.

Kanaletako sofrikario amaituta, hoztuta, baina pozik gailurrean.

Eta Roland ni baino pozago, ia hegan.

2008/11/20

BEHINOLA, OJOS DEL SALADO

95 eta 96ean izan zen. Urte dezente iragan da eta argazkiengatik ez balitz, sitsak jandako gure oroimenean argi-ilun, urdin, elur, harri, bide malkartsu, arrastiri batzuen traza baino ez legoke.
Baina aro hartan lagun izan nuen Roland Braendlik, gazte eta berde gineneko egun haietako irudiak luzatu dizkit. Mila esker Roland!

Akonkagua eta Ojos del Salado-ko bidaiak agertu dira berriz nire behakoan. Une zoragarriak han bizi izandakoak. Urte bete eman genuen Txilen bizitzen eta inguruan mendiak zeuden, umeak eta mendiak. Beti gora begira.

Alturarekin nire lehen kontaktua izan zen.

2008/11/14

ALTURAREN INTENPORALITATEA

Ferran-i eskatu diot baimena letra eder hauek nirean sartzeko. Espedizio batek uzten dizun hondarra zertan den saiatu da neurtzen Ferran, eta maisutasunez lortu ere bai. Holakoxeak dira alturaren intenporalitate eta ametsen lainoak, errealitate eta arimaren barruko eremuen arteko zirrikituetan galtzen edo gelditzen direnak. Gailur eguneko arnasa, bete-betean.

"Vivimos momentos de intemporalidad. Si no fuera por las fotografías y les imágenes de video nadie diría que ayer estuvimos en la cumbre del Manaslu. “Tempus fugit”, y especialmente cuando la intensidad de lo que hemos vivido sobresale de la normalidad. En una mañana como la de hoy, es como si hubiésemos despertado de un sueño poco definido, pero que tenemos la sensación de haberlo vivido realmente. En cualquier caso, nos queda la duda, y la nebulosa que nos envuelve durante todo el día, no hace más que agudizar esta sensación de incredulidad. Sea un sueño o una realidad, el día de ayer fue magnífico i difícil como todos los ataques a cumbre. Pero tengo la suerte de haberlo vivido con intensidad, por haberme encontrado especialmente bien de forma. Quiero decir con esto, que pude gozar de la cumbre enteramente, con una sensación de plenitud de facultades como en ninguna otra ocasión. A menudo el agotamiento provoca un estado de vaguedad mental e imprecisión –al mismo tiempo que una cierta urgencia por bajar-, que no permite gozar con totalidad del momento. El sufrimiento se mezcla con la alegría de manera desigual, i normalmente vivimos más del proceso de filtro que la memoria establece sobre los recuerdos. Pero esta vez, puedo decir que el citado filtro no ha sido necesario y que mantengo íntegras las sensaciones que viví el día de cumbre.

Frío, mucho frío desde que salimos a las tres y media del Camp 3, situado a 7400 m. Andar de noche siempre es duro, y uno espera con impaciencia las primeras luces del día, y los primeros rayos de sol. El viento moderado no tan sólo congelaba las extremidades, sino que también sembraba una duda permanente sobre el resultado de nuestro esfuerzo: en la cumbre, una pluma de viento parecía arrancar cualquier posibilidad de éxito, incluso estando tan cerca, una de les derrotas más traicioneras que uno puede vivir en la montaña. Pero al cabo de cinco horas estábamos casi al pie de la cumbre. El lugar es muy curioso. Envueltos en una niebla fantasmagórica, desde un pequeño collado nace la arista final, que es de una esbeltez muy dignificante. Vamos subiendo tranquilamente la arista que se erige como un hilo espectacular y muy vertiginoso sobre les dos bandas del Manaslu. Y puedo asegurar que se trata de una de las llegadas a cumbre más impresionantes que he hecho nunca. De hecho, sólo podemos acceder de uno en uno, y como mucho entramos dos. Mikel baja. Y yo decido como es costumbre, quedarme un rato solo. Siento el cuerpo con plenitud. El cansancio no es intenso. A pesar de la falta de oxígeno siento como entra la vida en mis pulmones. Y gozo de unos momentos de eternidad, rodeado de abismos por todos lados, haciendo equilibrios sobre una exigua cumbre de más de ochomil metros y constatando, que una vez allí, ya nunca volveré a ser el mismo.

2008/11/10

SARRIA

Asteburu ederra iragan dugu Sarria aldean. Eguraldia lagun, Cruz de Ganalto, Kamurazabal eta Txintxularra mendiak egin genituen. Paisaia zoragarria izan zen bi egunetan. Koadrila festa alegeran da.
Udagoieneko koloreak paisaiaren kromatismoarekin jolasean.

2008/10/31

VALDEGOBIA

Eguraldi ederra izan genuen urriaren 22an. Valdegobiara joan ginen Andoni eta bere lagunak hara zihoazelako eta ez gara damutzen. Seigarren graduko guztiak dastatu eta gero El Legado izeneko 7a+ ederraren bila abiatu ginen. Saio pare bat egin ostean eta besoak dezente ahitu ostean, hortxe–hortxe daukagulako sentsazioarekin lotu ginen. Pozik. Pixka bat gehiago entrenatu eta lortuko dugu.
Gero arratsalde partea goiko sektore berrian pasatu genuen. Eguzkitan, paisaia ederrez inguraturik eta bide politekin. Bost bide 6a+ eta 6b gradukoak egin genituen. Paraje ederra Valdegobiakoa. Amaitzeko kolakao eta galletak herriko tabernan. Egun paregabea.

2008/10/28

TEKTONIKA

Sekulako atzaparrek eginiko zauri sakonekin
gautzen dira mendiak.
Hondartzako hodeiak zure begietan.
Arkitektura ikusgaitza, burmuinak azalean,
pitzatutako lorategiak.
Haizeak arrastaka daramatza hodei hauek.
Airea kristalezko itsasoa, eta atzean
dagoen hori guztia eguzkia da,
adarrik gabeko planeta.

Zurbiltasunaren diagnostikoa egingo du arrastiriak.
Izotzezko zirkuluak, eta gezurrezko zaratak.

Liburuak ere, hezeak okerturik dira.
Arnasa eta zure ezpain geldiak.
Dena berriz has daiteke.
Zabaltzeko atea da hortz-muga,
desolaziorako aierua,
itzulerako kartografia,
galeraren bozetoa.
Hain urrun dena.

2008/10/23

GALDAMES


Eskalatzen hasi gara berriz eta harriari egin diogun lehen bisitan seigarren graduko guztiak dastatu ditugu. Azkena 6c+, eta kateatu genuen bigarren pegean. Txikia bazen ere ez dago gaizki!!

2008/10/07

MANASLU EDERRA

Edurne, Asier, Ferran, Alex eta Garra lagunek zorte ikaragarria izan dute eguraldiarekin eta zabaldu den ostartea aprobetxatu dute Manaslu ederraren gailurra jotzeko. Bejondeiela!
Jaimiren web gunetik harturiko argazki ederrean ikusten da igoera guztia, ia.

2008/09/30

AMETSA BARRUAN DAGO

Denbora dezente iragan da mundua altura altuenetatik ikusi genuenetik, eta oraindik zerbait handi egin dugulako sentzaioa daukat. Handitasun doblea. Gauza sinplea batzuentzat, eta garrantzizkoa norberarentzat.
Ametsen tamainako esperientzia izan dugu, eta honek zoriontsu bihurtzen gaitu.
Goian izan gara, oso goian, non zerumugarik urrunenak ikusten diren, non aire fin batek birikak mozten dizkigun, non begiekin bira osoa eman ostean hodeietako eremu neurribakoa ikusten den, non zerua ilun-iluna den, non mugitze hutsa erronka xelebrea den, non gaztetako ametsa beterik ikusi dugun, non heriotzaren hegalak itzala sortzen duen, non arnasa lainoetako kotoiarekin nahasten den, non gu geu inoiz baino txikiago sentitu garen. Eta gero bajatu gara, onik, salbu, derrotaturik, flakaturik, akiturik,?, eta beterik, han goian zerumugarik urrunenak ikusi baititugu eta hori nekez ahaztuko dugu.

2008/02/11

BARRURANTZ



Barrurantz zabaltzen ditut begiak
eta han, bat-batean, zu kausitu.

Barrurantz sakatzen ditut eta etengabeko
ekaitzetan agertzen zara zu basamortu.

Barrurantz eta ilargiaren ezkoz
sentitzen ditut zure ezpainetan musuak.

Baina kanporantz zabalduz gero
neguaren iluntasunak hartzen dit etorkizuna.

2008/01/22

ILARGIPEAN BRAZATOTIK

Pirinioak zuri-zuri zeuden larunbatean Panticosara iritsi ginenerako. Eguraldia ere lagun izango genuen bi egunetan zehar. Aztertu beharra gure indarra.
Eguerdi partean abiatu ginen aldapan gora Brazato mendia igotzeko helburuarekin. Hauxe zen plana. Geroago, Labaza txabolara jaitsi metro dezente galduz, eta hurrengo eguenean Bramatuerotik pasaturik zirkulua ixteko.

Itzela izan zen igoera eta harrigarria jaitsiera. Berandu egin zitzaigun baten bat indarrez flakaturik baitzebilen, baina atzerapen honek ilargipean eskiatzeko abagune magikoa luzatu zigun. Gaueko argitasunean ibiltzea ederra izan zen.

Gau gozo eta ederraren ostean, hurrengo egunean Bujarueloraino bajatu ginen Gotzon eta biok eta asko gozatu genuen elurraz eta paisaiaz.
Lagunei, ostera, sufritzea tokatu zitzaien hartutako desnibelaren ondorioz.

Asteburu ederra mendiz inguraturik.

2008/01/18

SENTSAZIOA


Sentsazio bat da nire pentsamendua,
bere kabuz lan egiten duen makina,
zaratarik gabe.
Ez du nire izena kontuan hartzen,
ez du nire mendetasunik.
Endelegatzen ez ditudan ekintzez
elestatzen dit eta, hartara,
berriro neroni ordezkatuz
idazten ditu gerora laborriz,
doiluturik, irakurriko ditudan lerroak,
mamuak lehen aldiz ikusiko banitu bezala,
deseroso sentiaraziz
harik eta osatugabeko zerbaitek
espazio degradaezina
hartzen duen arte.
Orduan sentsazioa agertzen da berriz.

2008/01/16

EZ DIRA


Ez dira bide guztiak bide berdinak,
ez dituzte txori guztiek hanka gorriak edo horiak,
eta umeak itotzen dira lo hartu ezinik.
Zure ahoak trapezio forma hartzen du
ezpainetan musua marratzen duzunean.
Ez dira guztiak arroz-soroaren aurpegira makurtzen,
batzuek hodeiertza so egiten dute.
Ez da ikara haizeetan nabaritzen den lantua,
ez eta elausoa mendien kode tristea eta ulergaitza.
Kanabera sarrietan ez dira igel guztiak aztoratzen
eta zure sexua ez da ardo zaharraren arreba.
Zure begiek Boudhanath pagodaren misterioa galdu dute.
Ez dira bide guztiak berdinak
urrats bakoitzean amets egiten duenarentzat.

2008/01/15

EZ LIRATEKE


Hegaz bageneki
areka okerrik ez litzateke,
zentzuaren hilobirik ez,
onestasun pozoitsurik ez,
lur arrakalatu idorrik ez,
konploteko ukabilkadarik ez,
musuen opakotasunik ez,
gezur klaustrofobikorik ez,
egi hilberrirako koioterik ez.

Hegaz bageneki
miseria-koagulu hau ez litzateke,
ezetz hermetikorik ez,
bihotz herdoilkorrik ez,
hematomaren hedadurarik ez,
bizitzaren desbaliotzerik ez,
deslai sorturiko besarkadarik ez,
begiraden despotismorik ez,
zure faltaren haginkadarik ez.

Ez lirateke hegaz bageneki;
baina, gaur ere, kalera irten naiz.

2007/12/14

MENDIA PASIOZ BIZI

Bete-beteko gozamena dakarkiguten gauzek, berebiziko sufrimendua ere ekar diezagukete; ezin dezakegu gozatu, sufritu neurri batean egin dezakegula onartu gabe. Horrelakoa da maitasuna, halakoa da pasioa, mendiarekikoa edo beste edozerekikoa. Halakoa da bizitza.

Markus Kronthaler deitzen zen eta Broak Peak-eko tontorretik gertu zetzan. Guztiok, hantxe, oso goian bazegoena bagenekien ere, hura topatzean zirrara berezi batek korapilo berria jarri zigun eztarrian.
Bazter batean zegoen, geldi, herioak luzaturiko sokarekin elurretan loturik, mutu, hotz. Joan den urtean egin zituen senperrenak Broad Peak-ek dituen 8.047 metrotara heltzeko, eta baita lortu ere, baina indarrak erabat ahituta, gaua elurraren gainean pasatzea beste erremediorik ez zuen izan III. kanpamenduak eskaintzen duen babesera heldu baino lehen. Eta gaua krudelegia izan zen, ilunegia, hotzegia. Markus ez zen berriz iratzarri.

Bera zetzan tokitik pasatzean begirada arina, lotsatia eta penazkoa bota genion. Urrikalpen edota adiskidantza ezezagun baten zantzuak hartu gintuen bere gorpua ikusterakoan. Aurrera jarraitu genuen, joan den urtean bera haraino eraman zuen pasio berarekin, tontorreraino, eta puntan pozarren sentitu ginen. Jaistean, puntu horretaraino abiatu ziren lagunak Markusen gorpua errekuperatzen ari ziren. Etxera eraman nahi zuten eta hala egin zuten. Orain bere herrian dago.

Beste anitzetan ezinezkoa izan da azken ekimen hau eta mendiak bere magalean gordetzen ditu oraindik, mendiarekin lotura ikusezinak baina pasioz beteak izan dituzten alpinista edota mendizaleak.
Horiei buruz, mendia pasioz bizi izandakoei buruz idazti du Ramon Olasagastik Mendi Minez izeneko lan hunkigarrian, sentsazionalismoan erori gabe, morborik gabe, izan ere, ez dio heriotzaren momentuari inolako protagonismoa ematen, haien bizitzetan hartu baitu oinarria lan honek.
Mendiminez bizi izan ziren lan honetako protagonistak, mendirako pasioz, mendia zelako euren grina. Heriotza bainoago, batez ere bizitza aurkitu zutelako han. Felix Iñurrategi, Jose Luis Zuloaga Zulu, Manu Badiola, Atxo Apellaniz, Miriam Garcia, Xabier Ormazabal, Antonio Miranda, Mikel Ruiz de Apodaka, Xabier Ansa, Leandro Arbeloa, Gerardo Plaza, Ernesto Fonquernie, Jose Luis Domeño Pepe Rayo, Pumorin zendutako bost gazteak, Antxon Alonso, Xabi Guembe, Ruben Aramendia eta David Larrion. Hauen guztien ibilbidea laburbiltzen da liburuan, izaera bat erakutsi nahi duten lekukotzak emanez.

Urte dezentez idazti du kazetari honek mendiari buruz, dauzkan magia eta misterioari buruz, eta maiz tokatu zaio albiste txar baten laburpena egitea egunkariaren orriotan, eta askotan hildako mendizaleek orritxo bat baino gehiago, lerro landuagorik merezi zutelako sentipenak hartu zuen. Sentimendu honetatik sortu zen lan hau.

Mendiak zerbait indartsu du, guztiek arriskua bertan dagoela jakinda hara abiatzen direnean, eta erakartzen zaituen horrek indartsua izan behar du derrigor. Beti esan da alpinistak alferrikakoaren konkistatzaileak direla, zerbait absurdo egiten dutela, eta hala izango da, baina inoiz ezagutu den absurdorik erakargarriena da mendiarekiko grina.
Gizakia eta mendiaren arteko uztardura hertsia zail da esplikatzen, mendia, kirol hutsa baino zerbait gehiago delako. Inguru deseroso batean gizakiak dituen indarrak neurtu nahi ditu natura eder eta basatiarekin. Harreman honetako arauak ezagunak dira mendian ibiltzen direnentzat. Arriskua badago baina berez, inor ez doa mendira bizitza arriskatzeko helburu tentel eta soilarekin. Halarik ere, arriskurik ez balego, den-dena kontrolpean balego, basakeria natural hori hezteko modukoa balitz, seguruenik, mendiak bere erakarmena eta xarma galduko lituzke.

Nola edo hala mendia dugu liburu honetako lerro artean. Himalaia, Patagonia, Andeak, horma luzeak, altura sinesgaitzak, arnas faltak, puntatik ikusitako mundu logikoa, nekeak, eta batez ere laguntasuna, adiskideak, paisaiak, poztasunak eta tragediak, irribarreak eta malkoak, barruak betetzen dituzten sentsazio xumeak (mendia bezain handiak izan daitezkeenak) kausituko dituzue berton.
Seguruenik, Markus Kronthaler alpinista austriarrak ere bizitza osoan sentitu zituenak bezalakoak.

2007/11/27

LERRO ARTEAN MENDIA

Arratsaldeko 17:15 dira. Eguzkiak beste lan bat hartu behar du orain. Puntarik zorrotzenak zorrotzago dirudite eguzkiaren argizko ezpatapean. Oraindik goxo egoten da bana laster batean gerizpe honek beste hotzago bat ekarriko du eta sargori itogarritik hotz nabarmenera egingo du salto. Hala ere une hauek goxoak dira nor bere buruarekin aritzeko, kontrolik gabeko pentsamenduetan murgiltzeko.

Gure gauzatxoak bizkarreratzen dituzten gizonak ez dira astoak eta uda osoan ibiliko dira gora eta behera baldintza negargarrietan, zapata kutre batzuk jantzita, apenas jan barik. Ez da harritzekoa neka-neka eginda egote eta lan gehiago egin nahi ez izatea.
Baltoro glaziarra luzeegia da gizon hauentzat ere.

Joan den urteko aldapa bera igo dugu aurten ere, beste jende batekin, baina haiekin nindoalako sentsazioa izan dut.

Hemen granitoaren geometria bizi da. Angeluek oreka ezinezkoak mantentzen dituzte grabitatearekin. Dena harmoniatsua dela esan daiteke baina kaosaren misterioak hegan egiten du glaziarraren gainetik tximeleta galduak bezala. Gaur goizean horrelako bat ikusi dut. Nora zihoan tximeleta galdua? Harizko infernutik ihes egiteko lorerik kausituko al du?

Hotz egiten du egun hauetan. Afaldu ostean lo-zakuan sartzeko gogoa sentitzen dut.

Harrien artean, txori bi, arra eta emea. Arrak bere estrategia guztiak zabaldu ditu emea erakartzeko. Dotoreziaz egiten du salto harrien artean. Gero mokoka aritu da harriek luzaturiko babesgunean. Hemen leku arrotz honetan, amodioak bizirauteko eskubidea dauka, modu sinplean.

Eguna zuri urratu da berriz. Elurra eta haizea izan dira goizeko lagunak. Keskatzen hasiak gara hainbeste elurrek ez ote dituen goiko dendak apurtu edota amildu.

Zabalegia da mundua gailurretik. Zerutik zenbat eta hurbilago, orduan eta beltzago bera .
Aire gutxi grabitazioan.
Ni ezdeusa, hutsal.
Alturarekin bat eginez ia lurretik kanpo.

2007/11/05

PATIOA

Udazkena sasoirik onenetakoa da eskaladan aritzeko. Ez dugu aukerarik galtzen Riglosera joateko eta Candi gure lagunarekin eskalatzeko.

Oraingo honetan bera eta Yoli ere apuntatu ziren. Berak egiten ditu planak: larunbatean Directa as cimas, eta igandean La Carnavalada. Besoak apurtu!!
Larunbatean, Yoli makinari 6c atera zitzaion; gu gixajoak tira eta tira, 6b+ behintzat kateatu genuen!
Candi es un elegante escalando por las tapias de Riglos.


Yoli en la Zulú. Makina!

2007/10/25

BADA

Bada izotz arrakalatua eta lore txikien usain arina
Bada dimentsioetako nekea eta argiaren plagio primitiboa
Bada nire bihotzaren amnesia eta zure bihotzaren amnesia
Bada granitoaren geometria eta grabitatearen bekatua
Bada nire begietako herdoila eta isiltasunaren ingeniaritza
Bada glaziarretako tximeleta eta harrizko korronte geldia
Bada hegoen bakardade perfektua eta airearekiko adiskidantza
Bada asumitu beharreko altura eta espazio konkaboaren materia
Bada arnasaren etena eta zeru neurribakoaren izpiritua

Bada pisurik ez duen itzala eta lurrean itzalik egiten ez duen gizona

2007/10/05

EDURNEREN GAILURRA

Ferran Latorrek egindako lana da bideo hau. Irudiak itzelak dira eta errealizaioa bikaina. Lagunekin partekaturiko uneak izan ziren hauek.

-----

contador de visitas

Blog Archive