Eguraldi ederra izan genuen urriaren 22an. Valdegobiara joan ginen Andoni eta bere lagunak hara zihoazelako eta ez gara damutzen. Seigarren graduko guztiak dastatu eta gero El Legado izeneko 7a+ ederraren bila abiatu ginen. Saio pare bat egin ostean eta besoak dezente ahitu ostean, hortxe–hortxe daukagulako sentsazioarekin lotu ginen. Pozik. Pixka bat gehiago entrenatu eta lortuko dugu.
Gero arratsalde partea goiko sektore berrian pasatu genuen. Eguzkitan, paisaia ederrez inguraturik eta bide politekin. Bost bide 6a+ eta 6b gradukoak egin genituen. Paraje ederra Valdegobiakoa. Amaitzeko kolakao eta galletak herriko tabernan. Egun paregabea.
1 comment:
Fuerte dago Juanra!!
Eskerrak bere denbora ez duen honetan bakarrik ematen eta mendian nekatzen duen bere gorputza, bestela "contra la pared", izango zituen patxi, josune eta guzti hauek je je je
Post a Comment