HIMALAIAN HIRU KOLORE



2008/10/28

TEKTONIKA

Sekulako atzaparrek eginiko zauri sakonekin
gautzen dira mendiak.
Hondartzako hodeiak zure begietan.
Arkitektura ikusgaitza, burmuinak azalean,
pitzatutako lorategiak.
Haizeak arrastaka daramatza hodei hauek.
Airea kristalezko itsasoa, eta atzean
dagoen hori guztia eguzkia da,
adarrik gabeko planeta.

Zurbiltasunaren diagnostikoa egingo du arrastiriak.
Izotzezko zirkuluak, eta gezurrezko zaratak.

Liburuak ere, hezeak okerturik dira.
Arnasa eta zure ezpain geldiak.
Dena berriz has daiteke.
Zabaltzeko atea da hortz-muga,
desolaziorako aierua,
itzulerako kartografia,
galeraren bozetoa.
Hain urrun dena.

No comments:

-----

contador de visitas

Blog Archive