Planetaren berotzea Himalayako glaziarretan eragiten ari
den ondorioei buruzko erakusketa ikusgai da gaurdanik metroko geltokietan, Bilbao
Mendi Film Festival jaialdiaren eskutik
GlacierWorks GKEa 2007. urtetik ari da lanean mendigune
hartan glaziarren atzerakada egiaztatzen eta frogak biltzen, duela hainbat
hamarkada ateratako argazkiak eta egungo irudiak alderatuz
Erakusketa Kopenhagen izan zen ikusgai 2009an, Nazio Batuek
klima aldaketari buruz egin zuten biltzarrean, eta, gerora, New Yorken,
Londresen eta Beijingen aurkeztu da, besteak beste.