HIMALAIAN HIRU KOLORE



2014/12/10

EMAKUMEAK HUSHE IBARREAN

Ibon Azpilikueta argazkilariaren hainbat irudik eta Bernat Alberdiren dokumental batek osatzen du,  Rekalde aretoan, hilaren 21era arte ikusgai izango den Emakumeak Hushé ibarrean erakusketa. Baltistan Fundazioarekin elkarlanean antolatu da erakusketa hau.
Prentsaurrekoan, Miren Josune Ariztondo, Kulturako foru diputatua, Jabier Baraiazarra Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren zuzendaria eta Baltistan Fundazioko hainbat sortzaile eta eragile, besteak beste Alberto Iñurrategi, J.C. Tamayo eta Juanjo San Sebastian bildu dira.
Bilbao Mendi Film Festival jaildiaren barruan abiatu den erakusketak Baltistan eskualde menditsuko biztanleak eta bereziki emakumeak zer baldintza gogorretan bizi diren erakutsi nahi du. Bertan, paisaia txundigarriak, umeak, emakumeak eta gizonen aurpegi zailduak ikus daitezke, egiten duten itzalpeko lana, eta aurrera eramaten duten bizimodu gogorra. 
Baten bat hango parajeak ezagutuz gero, arin atzemango ditu herrialde horrek dituen berotasuna eta edertasuna. Eta kasu honetan, Ibon Azpilikuetaren argazkiak isla ezin hobea dira honetaz jabetzeko; izan ere, zortzimilako, zazpimilako eta seimilako mendi eder haien altzoan, 20.000 pertsona inguru pobrezian bizi dira, India eta Pakistanen arteko gatazka amaigabearen erdian.

-----

contador de visitas

Blog Archive