HIMALAIAN HIRU KOLORE



2014/10/29

CLINT EASTWOOD eta BILBAO MENDI FILM FESTIVAL JAIALDIA

Clint Eastwood da Bilbao Mendi Film Festival Jaialdiaren zazpigarren edizioko irudiaren protagonista. Aktore eta zuzendari estatubatuar entzutetsua Suitzako Alpeetako Eiger mendiaren (3.970 m) ipar aurpegian ageri den argazki historiko bat izango da jaialdiaren kartel iragarlea
The Eiger Sanction filmeko eszena gorenekoa da irudia; Eastwoodek zuzendutako lehen pelikuletako bat da aipatutakoa, eta filmatu zela 40 urte betetzen diren honetan, omenaldia egingo zaio euskal jaialdian, emanaldi berezi baten bidez
Abenduaren 12tik 21era izango da Mendi Film, Bizkaiko hiriburuan.


Hamish Macinnes eskalatzaile zailduarena da argazkia. Berak ahal kontatzen du: “Eigerreko ipar aurpegian ginen. Clint Eastwood harkaitz irtengune batean zegoen soka batetik zintzilik. Eskailera baten ertzari lotuta zegoen soka eta eskailera, berriz, tranpolin baten moduan zegoen jarrita. Sei bat metro ateratzen zen erlaitzaren ertzetik. Egun batzuk lehenago, eskalada taldeko kide bat, Dave Knowles, hil egin zen handik gertu, harri-jausi baten ondorioz. Geratu egin zuten filmazioa. Ni, aldiz, gas-gangrena baten ondoriozko ebakuntza batetik osatzen ari nintzen garai hartan. Kleine Scheideggek deitu zidan Eigerreko ipar aurpegiaren magaletik, ea hurrengo hegaldia hartu eta berehala joan nintekeen hara, arazoa konpontzera. Abiatu aurretik, aluminio-aleazioko trepeta bat egin nuen zauria babesteko.  Eta halaxe sartu nintzen bete-betean “The Eiger sanction” filman… Clintek ez zuen inolako emoziorik agertu bere lekura jaisten genuen bitartean. Bazuen nahikoa lan bere burua zuzentzen. Ziur nago, soka moztu behar zen eszena arriskutsu horrek iraun zuen denboran, denok poztu zirela sokaren beste muturrean ez egoteaz. Clinten kezka nagusia zen eskuineko eskuan zuen labana suitzarrak soka ebakiko ote zuen ala ez. Plana hauxe zen: gure kamera eta eskalatzailea eskaileratik igo behar zuen goi-goiko mailaraino, Clinten soka zegoen lekuraino, eta handik, lehen eta bigarren mailen arteko zulora zuzendu behar zuen kamera astuna, gure zuzendari/ordezkoaren ikuspegi panoramikoa lortzeko. Beste eskailera laburrago bat genuen posizio bertikalean jarria, Clinten “tranpolinaren” erdian. Eskaladako bi soka lotu genituen Clinten tranpolinaren mutur batetik eskailera bertikalaren goiko aldera, eta hortik erlaitzean instalatutako ainguraleku sendo-sendoetara. Clintek soka ebaki eta amildu zenean, Mike Hoover gorantz atera zen katapultatuta. Labanak ihes egin zion eskutik, planeatutakoari jarraituz.  Pitoiak eta zabaltzeko lokailuak sartu genituen erlaitzaren azpialdean, erorikoari eusteko. Clint balantzaka geratu zen batera eta bestera, ainguraleku haietatik zintzilik. Biharamunean, sekuentzia horren amaiera filmatzen jarraitu genuen behetik. Sekuentzia horretan, soka ebakitzen du Clintek eta George Kennyk tira egiten dio izotzezko tuneleraino. Eigerreko ipar horma eta aurpegi horren barnean Weissfluhjocheraino igotzen den funikularra lotzen ditu pasabide horrek. Eskalatzaile itxurako zenbat maniki ere jaurti behar izan genituen irtengune hartatik, filmean hildako pertsonaia batzuen itxurak egiteko. Filmazio lana mendi errusiar baten modukoa izan zen, eta mendiaren eta filmazioko lantaldearen arteko erronka ez zen amaitu gure motxilak jaso arte. Sentipena izan nuen, denbora gehiago geratu izanez gero, Eigerrek irabaziko zuela erronka hura”.


-----

contador de visitas

Blog Archive