HIMALAIAN HIRU KOLORE



2011/04/08

K2

Atzo Igorren izan ginen La otra cara del K2 filma ikusten. Oscar Cardiach etorri zen Igorreraino mendi erraldioan bizi izandakoa kontatzera. Pelikula sentimenduz beterikoa da. Oscar ere hunkitu zen Manel-i buruz berba egiterakoan. Hantxe hil zen Manel, Negrotto Lepoan, Oscarren besoetan, peritonitis latz batek jota, Corominas-ek, bakarrik, gailurra zapaltzen zuen bitartean. K2ko oinetan dagoen mausoleoan izan nintzen behin Manel eta beste askoren izenak irakurtzen. Lekua epikoa da, hunkigarria. Muturreko alpinismoa. Bost lagun eta menditzarra. Tartean Valentin Giro egon zen, geroan Broad Peak nirekin zapaldu zuen lagun handia. Amets amesgarriak izeneko ekimenaren barruan kokatzen da hitzaldia. Silvia Vidal, Jordi Tosas eta Alex Txikon pasatuko dira hurrengo egunetan areto horretatik.

No comments:

-----

contador de visitas

Blog Archive