HIMALAIAN HIRU KOLORE



2011/04/04

ARAOTZ




Araotz, azkenean! Andoni Bigwall apuntatu zen gida moduan Araotzeko edertasunak erakusteko (ondo bete zuen papera). Egun kiskalgarria egin zuen, hasieran behintzat, gero epelera jo zuen eta askoz hobeto ibili ginen hango figurekin batera (Mulas, Lorea,...) Eguzkiak gorriz tintatu zituen gure bizkarrak seigarren graduko bideak tai gabe saiatzen genituen bitartean. Batzuk poltsikoratu genituen bistaz eta al flash! Guztiak ederrak eta gogorrak, giharreak ondo tinkatzeko modukoak.
Eskerrik asko Antuan! Hurrengo baten gehiago!

No comments:

-----

contador de visitas

Blog Archive