Peter Habeler-ekin igo zuen Everest erraldoia, biok biotara, eta artean erabilitako botiletako oxigeno preziatua arnasteke. Everest oxigenorik gabe igotzen zen lehen aldia izan zen hura. Messner geroago ere lehena bilakatu zen munduko altuena berriz igotzean, bakarrik eta oxigeno artifizialik gabe.
Halaber, Italiarra lehenengoa bihurtu zen zortzi mila metroko hamalau mendiak zapaltzen.
Honen ostean, beste askok, eginahalak egin dituzte marka hau berdintzeko, baita erdietsi ere. Horren lekuko dira Jerzy Kukuczka, Erhard Loretan, Carlos Carsolio, Krzysztof Wielick, Juanito Oiarzabal, Sergio Martini, Young-Seok Park, Hong-Gil Um edo Alberto Iñurrategi.
Guztiak gizonak, oraintsu arte ez baita tontor elurtu haiek zapaldu dituen emakumezkorik egon.
Esparru horretan ere izen gutxiago daude baina maila altukoak: Gerlinde Kaltenbrunner, Nives Meroi, Anna Czerwinska, Kinga Baranoswska, Miss Ho eta Edurne Pasaban.
Kolektibo honen katalizatzaileak Wanda Rutkiewicz eta Chantal Maudit izan ziren. Biak hilik suertatu ziren behiala, baina zabaldu zuten bidea ondo jarraitu dute lehen aipaturikoek.
Pole position Gerlinde Kaltenbrunner, Miss Ho eta Edurne Pasaban daude, eta azken bi hauen artean sortu da norgehiagoka eta hika-mika galanta zortzimileko guztiak jo osteko lehentasuna eskuratzean, mendizaletasunak duen lehiakortasunik eza osoro hautsiz.
Jakin badakigu goi-mendietan dabilen mendizale esponsorizatu askok egundoko presioa pairatzen dutela, erpinera nola edo hala iritsi behar dutelako, tamalez, mendizaletasunak duen grina eta erakarpena ahantziz eta euren abentura egin beharreko kontu soila bilakatuz.
Nork bere buruarekin gorde behar duen zintzotasuna edota begirunea ez da azken bolada honetan mendietako altura fin horretan ageri.
Gezurrak oxigenorik gabe.
Ueli Steck Speed Soloing the Ginat on the Droites from Jonathan Griffith on Vimeo.
No comments:
Post a Comment