

Bai, eskalatu nahi dut, baina oso gorpuzkera txarra daukat. Konstipaturik nabil, indarge. Kaguen!!!




Reinhold Messner alpinistak 1970ean igo zuen Pakistango Nanga Parbat mendia bere anaiaren konpainian. Azken hau, jaisten ari zirela, zendu zen. Zortzi urte geroago atzera ere igo zuen mendi hau, era bakarrean, baina lehenago Manaslu, Gasherbrum I eta Everest eskalatu zituen.Ueli Steck Speed Soloing the Ginat on the Droites from Jonathan Griffith on Vimeo.
Panaroma - The Climb from Damiano Levati on Vimeo.

2004an Ama Dablam mendira egindako espedizio batean ezagutu nuen. Juanitoren gonbitea jaso genuen Eneko Pouk, berak eta neuk. Adiskidetasuna sortu zen lehen unetik eta egun xelebreak iragan genituen mendi hartan. Hainbat egun gora eta behera ibili ostean, gailurrerako saioari ekiteko prest geundela ebatzi genuen. Mendiaren ertz zorabiagarri hartatik gora abiatu ginen III. kanpamentua jartzeko asmoz. Behar zen tokira ez ginen heldu eta amildegiaren erdian ezarri genuen gure dendatxoa. Berak borrokatu zituen sokaldirik izoztuenak. Hurrengo eguneko arturratzearekin bat eginez gailurrerantz atera ginen. Eneko hotzak janda eta tripak korapilaturik zegoen, eta laster batean hartu zuen beherako bidea. Hirurok jarraitu genuen. Atzetik ekaitza antolatzen ari zen. Argi zegoen eguraldia aldrebestuko zena. Liparrik haizetsuenean, hotzenean, lehen maluten azpian, lanbroa arnasten, kezkatuta, gelditu ginen. Elkarri begira artega, bestearen konplizitatearen zain, beherantz so egiten hasi eta… Zer, bagoaz behera? Berak argitu zuen kontua: neu gora noa, gutxi geldituko da hemendik- bota zigun harritu ninduen lasaitasun batekin, eta gora ekin genion indartsu. Egun horretan, Alberto Zerainen nortasun irmoari esker lortu genuen Ama Dablam mendiaren erpina zapaltzea.