Abuztuaren erdi aldera abiatu ginen Jordi eta biok Alpeetako mendi-suge horretara, bertan dauden mendi erraldoi eder batzuk eskalatzeko asmoz. Buruan amets asko, eta aukeratzekoak ikusi ostean, batek duen itxura harroagatik harrapatu gintuen: Piz Badile.
Cassin eskalatzaile famatuaren bidea egingo behar genuela erabaki genuen, eta astia galdu barik, hantxe jarri ginen bidaia aspergarriari amaiera emanez.
Aterpetik gora abiatu ginen gaueko 3:30ean, berdegune txiki batean, izarren azpian gau zati bat eman eta gero. Arin gorantza, betiko lez, eta lehenak horma erraldoian sartzen. Aurretik 800 metro granitozkoak genituen.
Rebuffat sarreratik hasi ginen gogoz. Horman beste eskalatzaile batzuekin koinziditu eta guztion artean bilatu genuen gorainoko bidea. Eguerdiko 14:00etan hantxe geunden, aristan, tontorrera heltzeko asmoz baina egin beharreko rappel guztiak buruan. Denbora asko ez genuen, izan ere, bagenekien, rappel kontua oso luzea izango zela, ipar espoloitik jaitsi egin behar da-eta. Eta hala joan zitzaigun.Luze-luze egin zitzaigun eguna. Gaueko 12:00etan berriz aterpean, gauak erabat harrapatu baikintuen azken sokaldia botatzen.
Nekatuta baina pozik, Piz Badileko fisurak dastaturik genituelako.
44 comments:
Post a Comment